Heizei enperadorea

Heizei Enperadorea» orritik birbideratua)

Heizei enperadorea (japonieraz: 平城天皇 Heizei-tennō?, 773824ko abuztuaren 5a) Japoniako 51. enperadorea izan zen, oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. 806tik, 809an kargua, bere anaia txikia Kamino Printzearen mesedetan utzi zuen arte gobernatu zuen. Heizei titulua, Narako hiriburuaren izen ofizialetik dator, Heizei Kyo dena. Sarri, Nara no Mikado deitua izan zen, Narako Enperadorea.

Heizei enperadorea

Japoniako enperadorea

806 (egutegi gregorianoa) - 809 (egutegi gregorianoa)
Kanmu Enperadorea - Saga Enperadorea
Bizitza
JaiotzaJaponia773ko irailaren 25a
Herrialdea Japonia
HeriotzaHeijo-kyo824ko abuztuaren 5a (50 urte)
Familia
AitaKanmu Enperadorea
AmaFujiwara no Otomuro
Ezkontidea(k)Fujiwara no Tarashiko (en) Itzuli
Fujiwara no Kusuko (en) Itzuli
Fujii no Fujiko (en) Itzuli
Ki no Iokazu (en) Itzuli
Fujiwara no Tadanushi's eldest daughter (en) Itzuli
Ōyake-naishinnō (en) Itzuli
Ise no Tsugiko (en) Itzuli
Asahara-naishinnō (en) Itzuli
Kannabi-naishinnō (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaJaponiako Leinu Inperiala
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
JarduerakBhikkhu (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Kanmu enperadorearen eta Fujiwara no Otomuro enperatrizaren semea izan zen. Tronura iritsi aurretik, Fujiwara no Kusukorekin, bere emaztearen amarekin izan zuen harremanak, sekulako zalaparta sortu zuen. Zalaparta horren ondorioz, bere aitak, printze oinordeko kargutik kentzea pentsatu zuen.

Bere kargua utzi ondoren, Narara joan zen, eta, hiriburua, berriz Kyototik Narara eramatea pentsatu zuen. Saga Enperadoreak bere aitarekin ados zegoelako itxurak egin zituen. Hala ere, ideia horri kasu zipitzik ere ez egitea pentsatzen zuen, bere aurreko enperadorearen eragina murrizteko. 810ean, Naran Kusukorekin matxinada bat sortzen saiatu zen, baina garaitua izan zen. Kusukok bere buruaz beste egin zuen, eta Heizei monje budista bihurtu zen. Bere semea, Takaoka printzea, bere kargutik kendua izan zen, eta Saga enperadoreak, bere seme propioa izendatu zuen printze oinordeko bezala.


Aurrekoa
Kanmu enperadorea
Japoniako enperadorea
806-809
Ondorengoa
Saga enperadorea