Ikus-entzunezko komunikazio

Ikus-entzunezko komunikazioa ikus-entzunezko sistema teknologiko baten bitartez ematen den pertsonen arteko edozein mezu trukaketa da. Bitartekari teknologikoa ezinbesteko elementua da komunikazio mota honetan. Ikus-entzunezko komunikazio sistema tradizionalak irratia, zinema eta telebista dira; haatik gaur egun sistema berriak agertu edo indartu direla esan daiteke, Internet edo bideo-jokoak bezala. Azken hauek ikus-entzunezko komunikazio sistema bezala ikertzen hasi dira gaur egunean.

Ikasleak ikus-entzunezko produktuen sortze-lanean, produkzioan, idazkeran eta errealizazioan formatzen dituen lizentziatura ere bada, Boloniako prozesuarekin gradu bat izatera pasa dena.[1][2]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ikus entzunezko Komunikazioa Gradua - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  2. «Ikus-Entzunezko Komunikazioko Gradua» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.