Robert Batty (marrazkilaria)

'Robert Batty (Londres, Bretainia Handia, 1789ko abuztuaren 5a,– Ampthill Square, Londres, Bretainia Handia, 1848 azaroaren 20a, ) Britainiar Armadako teniente-koronela eta ofiziala zen, baita marrazkilari aparta ere. Izen berdineko Robert Batty medikuaren semea zen.

Robert Batty (marrazkilaria)
Bizitza
JaiotzaLondres1789ko abuztuaren 5a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma  1801)
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  (1801 -
HeriotzaLondres1848ko azaroaren 20a (59 urte)
Familia
AitaRobert Batty
AmaElizabeth Braithwaite
Ezkontidea(k)Johanna Maria Barrow (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGonville and Caius College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea eta ofizierra
Lantokia(k)Herbehereak
Haarlem
Amsterdam eta Rotterdam
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Gradualieutenant colonel (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra

Discogs: 2236791 Edit the value on Wikidata

Hastingseko medikuaren seme izaki, bere aitaren lanbidea segitzeko asmoz Cambridgeko Caius Collegen medikuntza ikasketak hasi zituen. Hala ere, Napoleondar Gerrak zirela eta, ikasketak utzi eta granadarien guardian sartu zen. Erregimentu honekin, Pirinio Mendebaldeko kanpainan eta Waterlooko guduan aritu zen, azken honetan zauritu zuten arte.

Bere marrazteko gaitasuna baliatuz, gerra bizipenen kontakizun irudiztatua argitaratu zuen eta 1822tik 1833ra bitarte Europan zehar ibili zen bertako paisai eta hiri nagusiak marrazten. Bere itzulia Euskal Herritik hasi zuen eta 1823rako hainbat grabatu publikatuak zituen zuri-beltzez eta akuarelaz koloreztatuak. Irudi horietan euskal paisaiak, hiriak eta gerra garaiko planoak eta bestelako informazioak bildu zituen.

Zokoako gotorlekua. Akuarelaz koloreztatutako grabatua, 1823an argitaratua.