Xabier Landabidea
Xabier Landabidea Urresti (Begoña, Bilbo, 1981ko abuztuaren 5a) Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikerlari elkartua eta irakaslea da. Ikus-entzunezko komunikazioan aditua da.[1] Komunikazioa, teknologia eta hizkuntza eta kulturaren arteko elkarguneak izan ditu ikergai bere ibilbidean.[2]
Xabier Landabidea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo eta Begoña, 1981eko abuztuaren 5a (43 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea Galesko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta Ikus-entzunezko komunikazioa |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Azkenaldian bereziki interesatuta dabil jokoen eta jolasaren potentzialtasunak aztertzean, eta horren adibide da AtopiaRPG. 2018an Gerediaga Elkarteak eskainiriko lehen Sormen Beka eskuratu zuen proiektuak,[3][4] eta 54. Durangoko Azokan aurkeztu zen jendaurrean.[5] Euskaraz sortu eta argitaraturiko lehen rol jokoa da.
Ikasketak
aldatuIkus-entzunezko Komunikazioa eta Politika eta Administrazio Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Galesko Unibertsitatean (Prifysgol Cymru), EiTB-Deusto Komunikazioan Masterra Deustuko Unibertsitatean eta ‘Euskal Pentsamendu Kritikoa’ eta ‘Euskal Kulturaren Transmisioa’ graduondokoak UEU/EHUn eta Mondragon Unibertsitatean hurrenez hurren. Aisia eta Giza Potentzialean doktorea da. Deustuko Unibertsitatean ikertzaile eta irakaslea da Euskal Gaien Institutuan, eta baita Errota Digitala euskal komunikabide eta eremu digitalen ikerketa, dibulgazio eta formaziorako elkarteko kide ere. [1]
Bere ikerketetan, komunikazioaren ekosisteman eta ingurune digitalean gertatzen ari diren aldaketak aztertzen dihardu, batez ere euskararekin eta hizkuntza gutxituekin dituzten harremanetan.
Irakaslea
aldatuDeustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea eta Euskal Gaien Institutuko ikerlaria da.[6] Bere ikasgaiak Teknologia, Kultura, Gizartea, Hizkuntza eta Ezagutzaren arteko gurutze-bideetan kokatzen dira.[7]
Ikertzailea
aldatuIkus-entzunezko Komunikazioan eta Administrazio eta Politika Zientzietan lizentziatua den arren Aisiako Ikaskuntzen eta Euskal Gaien inguruan garatu du bere ibilbide akademikoa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. 2014 aurkeztu zuen doktorego-tesian euskal hiztunek telebistaren nozioarekin duten eguneroko bizipenen inguruan garatu zuen, eta egun hizkuntza gutxituek komunikazioaren ekosistema aldakorrean dituzten aukera eta mehatxuak aztertzen dihardu.[7][8]
Errota Digitala euskal komunikabide eta eremu digitalen ikerketa, dibulgazio eta formaziorako elkarteko kidea ere bada.[1]
IkerGazteko lehen kongresuan Gizarte Zientzietako saria irabazi zuen 2015ean. “Euskaldunok eta telebista XXI. Mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboa” izan zen bere tesi-lanaren izenburua.[9] Geroztik Ikergazteko hurrengo edizio guztietan Batzorde Dinamizatzailean eta Batzorde Zientifikoan parte hartu du.[10]
UEUkidea
aldatuUEUko Komunikazio Saileko sailburua da, baita Talde Eragileko kidea 2017tik eta Errenteriako Humanitate Digitalen Ikerketa-Guneko (HDGunea) koordinatzailea ere.[11][12][13]
Lanak
aldatuLiburuak
aldatuLiburu hauek argitaratu ditu:
- K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik. Editorea, UEU, 2020
- Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen. Jone Goirigolzarri Garaizar eta Ibon Manterola Garaterekin. UEU, 2017
- Zer da aisia? 25 erantzun klasiko eta lekukotza bat. Manuel Cuenca Cabezaren liburuaren itzulpena. Deustuko Unibertsitatea, 2012.
Artikuluak hedabideetan
aldatuHorretaz gain hainbat hedabidetan parte hartzen du kolaboratzaile gisa, Jakin eta Berria esaterako.[1][14]
Irratia
aldatuEremuz kanpo izeneko irratsaioa egiten du astero Eneko Olazabalekin, Bilbo Hiria eta 97 Irratietan, zinemaren eta beste hainbat konturen inguruan.[15]
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2021: Udako Euskal Unibertsitatearen ikasturte hasierako hitzaldia Uxoa Iñurrietarekin batera: "Humanitate Digitalak: diziplinak elkarrizketan".[16]
- 2015: Ikergazte kongresuko gizarte zientzietako saria “Euskaldunok eta telebista XXI. Mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboa” artikuluarengatik.[9]
- 2014: Eusko Jaurlaritzaren Euskal Gizartearen Egoera Saria eskuratu zuen bere doktorego tesian oinarritutako Euskaldunok eta Telebista XXI. mendean lanarekin.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e «Xabier Landabidea Urresti - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ «HDEH2021: Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia. Posthumanismoaz, Posthumanismoez. (UEUren Ikasgela Birtuala)» ikasgela-birtuala.ueu.eus (UEU, HDGunea) (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
- ↑ «Euskaraz sortutako lehenengo rol jokoak irabazi du Azokako Sormen Beka» 54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
- ↑ Biain, Aitor. «ATOPIArpg euskarazko rol jokoaren egitasmoak jaso du lehen Sormen beka» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
- ↑ Sarea, Arrosa; Zebrabidea. (2019-12-10). «Atopia RPG euskarazko rol jokoaz, Galder Gonzalezekin» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
- ↑ (Ingelesez) Landabidea, Xabier. «Research teams | Research | Deusto» www.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ a b Xabier Landabidea | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Landabidea Urresti, Xabier. (2014). Belaunaldien telebistarekiko aisiazko harremanak: Bizkaiko lau adin-talderen kasu azterketa. UD/DU ISBN 978-84-8438-558-5. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Deusto Ubertsitateko Gorka Azkune eta Xabier Landabidea ikerlariak, saridun IkerGazte kongresuan» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ UEUko Sailburuak: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ UEUko Talde Eragilea: Nor da nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ «Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.goi-institutua.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Landabidea Urresti, Xabier. «Xabier Landabidea Urresti» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Sarriugarte Mochales, Danele; Blanco, Dani. (2016-11-13). «"Susmoa dut gure aukeren azpitik jokatzen ari garela, herri bezala eta norbanako bezala"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Iñurrieta, Uxoa; Landabidea, Xabier. (2021). Udako Euskal Unibertsitateko ikasturte hasierako ekitaldia (2021-2022). Uxoa Iñurrietak eta Xabier Landabideak emango dute hitzaldi nagusia: "Humanitate Digitalak: diziplinak elkarrizketan". Udako Euskal Unibertsitatea, 2008 segundotik aurrera or. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
Kanpo estekak
aldatu- Xabier Landabidea Linkedin sare profesionalean
- Xabier Landabidea Artizarra sare profesionalean
- Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak
- Txerren, sare sozialetan eta Twitterren, Xabier Landabideak darabilen izena.