Millicent Garrett Fawcett

Millicent Garrett Fawcett (Aldeburgh-, Ingalaterra, 1847ko ekainaren 11Londres, 1929ko abuztuaren 5a) ingeles politikaria, idazlea eta ekonomialaria izan zen, eta emakumeen aldeko eskubideak bultzatu zituen.

Millicent Garrett Fawcett

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMilicent Garrett
JaiotzaAldeburgh (en) Itzuli1847ko ekainaren 11
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaGower Street1929ko abuztuaren 5a (82 urte)
Hobiratze lekuaGolders Greeneko Erraustegia
Familia
AitaNewson Garrett
AmaLouisa Dunnell
Ezkontidea(k)Henry Fawcett  (1867 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNewnham College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Birkbeck, University of London (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaNational Union of Women's Suffrage Societies (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiberal Unionist Party (en) Itzuli

Find a Grave: 14984349 Edit the value on Wikidata

50 urtez izan zen mugimendu sufragistaren buru. Lydia Becker hil zenetik, haren ondorengotza jaso zuen. 1867an egin zen sufragisten batzordeko kide, eta ondorengo urtean lehendabiziko hitzaldi publikoa eman zuen, emakumearen hezkuntza eta bozkatzeko eskubideen alde. Emakumezkoen Sufragioaren Elkarteen Batasunaren sortzaileetako bat izan zen. 1887an lehen emakumezkoen unibertsitateren sorkuntzaren partaide izan zen.

Bizitza aldatu

Millicent Garrett Fawcett Alderburgh-en (Suffolk, Ingalaterra) jaio zen, 1847an. Bere familia ilustratua zen. Hamar neba-arrebetatik zazpigarrena. Louise Dunell eta Newson Garrett ziren bere gurasoak.

Newson Garrettek borroka egin zuen bere alaba zaharrena lehen mediku emakumea izatearen alde. Newsonek bere alabak barnetegi batera bidali zituen Blackheath-en, Londresen, beren izebaren zaintzapean. Bertan Millecent Fawcettek literaturan eta heziketan interesa erakutsi zuen. 1858tik 1863ra artean egon zen bertan. 12 urte zituelarik bere ahizpa Elisabeth Garrett medikuntza ikastera joan zen. Millicent bera bisitatzera joaten zen aldizka eta emakumeen mugimenduari buruzko interesa piztu zitzaion. 1865ean Millicent Elizabethekin batera John Stuart Mill en emakumeen eskubideen inguruko hitzaldia entzutera joan zen. Liluraturik geratu ostean haren lanaren babesle sutsua bilakatu zen. 1866an, 19 urte zituela, Londreseko emakumeen sufragioaren aldeko elkarteko idazkari izan zen.

Bikotekidea aldatu

 

1867an Henry Fawcett izeneko politikari batekin ezkondu zen Millecent Garrett. Biak borroka bera zuten barnean. Bozkaketa eskubidea sexuaren ondorioz ez ukatzea eta unibersala izatea. Henry Fawcettek, lehenagotik, 1.499 emakumeren firma bildu eta parlamentura joan zen, bere lagun John Stuart Mill-ekin, baina beraien eskaera ukatua izan zen. Henry Fawcett itsua zen; beraz, Millicent Garrett gizonaren begi bihurtu zen. Parlamentura laguntzen zion idazle lanetarako.

Bere ezkontzaren lehen urteak ekonomia eta zientzia politikoan informatzeko balio izan zion; ondoren, hainbat liburu idatzi zituen, hoien artean Essays and Lectures on Social and Political Subjects (1872) bilduma. Nerabeei zuzendurik dauden liburuak dira.

Langintza politikoa aldatu

1868an Millicent Londreseko Sufragioaren Batzordearen partaide izan zen. Lehenengoko eztabaidan sufragio unibertsalaren aldeko jokabidea hartu zuen. 1874an liburu bat argitaratu zuen: Tales in Political Economy, irudiz lagundurik ekonomia erakusteko ideiarekin. 1884an Newnham College unibertsitatea irekitzen lagundu zuen, emakumezkoen hezkuntza ahalbidetzen zuena. Ondoren mugimendu sufragistan murgildu zen Lydia Becker hil zen arte, 1897an. Orduan mugimenduaren buru izatera pasa zen. 1919an buruzagitza alde batera utzi zuen, emakumearen bozkatzeko eskubidea ahalbidetu ondorengo urtean. 1917an The Position of Women in Economic Life argitaratu zuen, emakumezkoen zailtasunak azaleratuz. Lan merkatuko ezberdintasunak eta lan aukera berdinen aldeko ideia bultzatuz.

Bakezaletasuna aldatu

1901ean Britainia Handiko gobernuak Hegoafrikako kontzentrazio kanpoetako ikertzaile gisa izendatu zuen. Bertako egoera lazgarriak aztertu zituen, Bigarren Boereseko gudan, 1899-1902.

Lehen mundu gerra hasi zenean, 1914an, NBESA (Nazioarteko batasuna emakumeen sufragioaren alde) ez zen gudan murgildu, taldeak zituen bakezaleei esker. Ondoren emakumezkoen bozkatze eskubidearen alde egin zuen borroka, emakumezkoek guda garaian izandako garrantzia zela medio.

Ekonomia aldatu

1870. urtean "Political Economy for Beginners" liburua argitaratu zuen. Emakumeak lan eskas eta garrantzirik gabekoak egitera bideratuak zirela zioen teoria babesten zuen.

Lanak aldatu

  • 1870: Political Economy for Beginners.
  • 1872: Essays and Lectures on social and political subjects (escrito con Henry Fawcett).
  • 1872: Electoral Disabilities of Women : a lecture
  • 1874: Tales in Political Economy.
  • 1875: Janet Doncaster, a novel.
  • 1889: Some Eminent Women of our Times: short biographical sketches.
  • 1895: Life of Her Majesty, Queen Victoria.
  • 1901: Life of the Right Hon. Sir William Molesworth.
  • 1905: Five Famous French Women. Full text online.
  • 1912: Women's Suffrage : a Short History of a Great Movement. ISBN 0-9542632-4-3.
  • 1920: The Women's Victory and After: Personal reminiscences, 1911–1918.
  • 1924: What I Remember (Pioneers of the Woman's Movement). ISBN 0-88355-261-2.
  • 1927: Josephine Butler: her work and principles and their meaning for the twentieth century ( Ethel M. Turnerekin batera idatzia).
  • Ainbat idatzi zabaldu ziren aien artean: The Englishwoman, Woman's Leader, Fraser's Magazine, National Review, Macmillan's Magazine, Common Cause, Fortnightly Review, Nineteenth Century and Contemporary Review.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu