Amazigera
Amazigera[1] edo berberera[2] (jatorrizko izena: tamaziɣt, ⵜⴰⵎⴰⵣⵉⵖⵜ) berbereek mintzatzen dituzten afroasiar hizkuntza kamitikoei ematen zaien izena da.
Amazigera, berberera | |
---|---|
![]() Berbere hizkuntzen hedapena. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Maroko eta Aljeria batez ere; hizkuntza komunitate txikiak: Tunisia, Libia, Egipto, Mauritania, Melilla, Niger eta Mali |
Hiztunak | 42 milioi |
Eskualdea | Iparraldeko Afrika |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua, hizkuntza isolatzailea eta hizkuntza fusionatzailea |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 |
ber |
Glottolog |
berb1260 |
Hizkuntzaren izenaAldatu
Hizkuntza izendatzeko berberera izan da ohiko forma. Berberera izena, hala ere, arabieraren hiztunek berbereen hizkuntza gutxiesteko erabiltzen zuten: "ber ber egiten dutenak" da izen honen jatorria, hau da, "hitz egiten ez dakitenak". Hala ere, egun tamazight ere erabiltzen da, hau da, amazigek beren hizkuntzari ematen dioten izena; edo —euskarara egokituta— amazigera. Tamazight amazigh hitzaren femeninoa da (amazigeraz, izenari t-...-t erantsiz, femenino bihurtzen da), arabieraz bezala amazigeraz hizkuntzak femenino direlako.
Berberera Marokon eta Aljerian (Kabilia eskualdea) hitz egiten da batik bat, baina hizkuntza komunitate txikiagoak baditu Tunisia, Libia, Egipto, Mali, Mauritania, Melilla (Espainia) eta Nigerren ere. Antzinatean, arabiera Afrika iparraldera iritsi aurretik, kontinenteko iparralde guztian mintzatzen zen berberea, baita Kanarietan ere (guantxea).
EstatusaAldatu
Amazigera hizkuntza ofiziala da Marokon eta Aljerian. Maliko eta Nigerreko hizkuntza nazionala da eta Libian eskualdeko hizkuntza.
Independentziaren ondoren, Magrebeko herrialde guztiek arabiartze politika egin zuten, hein batean frantsesa bere hezkuntza eta alfabetatze hizkuntza nagusi posizio kolonialetik aldentzea helburu zuena. Politika horren menpe, amazigera hizkuntzen erabilera zapaldu edo debekatu egin zen. Marokon eta Aljerian —batez ere Kabilia— berberek horren kontra egin zuten eta hizkuntza ofizializatzea eta zenbait ikastetxetan sartzea lortu zuten.
2011ko Marokoko konstituzioak amazigera hizkuntza ofizial bihurtzen du arabierarekin batera. Marokok hizkuntza aldetik lehian dauden hainbat hizkuntza dituen herrialdea da, besteak beste, frantsesa, arabiera estandar modernoa, marokoar arabiera eta amazigera. Arabiar estandar modernoaren estatusa handitzen zen ahala, gizonezkoen eta hizkuntzaren arteko harremana ere handitu zen, baita emakumezkoen eta amazigeraren arteko harremana. Emakumeak amazigera hizkuntzaren eramaile nagusiak bihurtu ziren herrialdeko estatus baxuko hizkuntza gisa[3].
2011ko ekainaren 17an Mohammed VI.a erregeak konstituzio erreforma berriaren hitzaldian iragarri zuen amazigera Marokoko hizkuntza ofiziala bihurtu zela arabierarekin batera eta etorkizunean administrazio guztietan erabiliko zela[4].
2012ko apirilaren 30ean Fatima Chahou, ezizena Tabaamrant, Marokoko Ordezkarien Ganberako kidea eta abeslari ohia, Marokoko Parlamentuan amazigera erabili zuen lehen pertsona izan zen.
Aljeriak 2002an aitortu zuen amazigera hizkuntza nazional gisa[5], baina ez ofizial gisa. Hala ere, 2016ko otsailaren 7an Aljeriako parlamentuak berbere hizkuntzen ofizialtasuna aitortu zuen. [6] [7]
Amazigerak ez du ofizialtasunik Libian.
Malin eta Nigerren, partzialki tuareg hizkuntzetan irakasten duten eskola batzuk daude.
IdazkeraAldatu
Gaur egun, bereber hizkuntzetan hiru idazketa sistema daude, amazigha barne: neo-tifinagh-a, latindarra eta arabiarra. Hein batean, idazketa sistemaren aukeraketa politikoa da, askotan ideologikoki egiten baita bataren edo bestearen alde.[8]
Amazigeraren aldaerakAldatu
Amazigera, gaur egun, elkarrengandik urrun eta hainbat lurraldetan banaturik dauden zenbait hizkuntz komunitatek erabiltzen dute. Sakabanaketa horren eraginez, egun lau aldaera nagusi hauek ditu, hiztun kopuru hauekin (Hayward 2000: 76):
- Marokoko iparmendebaldean, Aljeriako iparraldean, Tunisian eta Libian: xluh edo taxelhit (3.000.000), tamazight aldaera (3.000.000) eta tarifit (2.000.000), hirurok Marokoko Rifean; eta kabiliarra edo taqbaylit (3.074.000) eta taxawit edo xawia, Aljerian.
- Ekialdeko Libian (awjilah, 2.000) eta Egiptoko Siwa oasian (siwa, 5.000).
- Sahara-Sahel aldeko nomaden dialektoak (Aljeria, Niger, Mali eta Burkina Faso): tamahaqt edo tamajeq, tuaregen mintzaira (25.000-76.000).
- Mauritanian: zenaga (25.000).
EzaugarriakAldatu
FonologiaAldatu
Berber hizkuntzak silabako nukleorik behar ez duen egitura fonologikoa dute. Kontsonanteen inbentarioari dagokionez, barietatearen araberakoa da eta ez dago adituen arteko adostasunik. O. Ouakrim-ek inbentario hau proposatzen du soinu ezberdinen ezaugarri fonetikoen neurri enpirikoetan oinarrituta:[9]
Ezpainbikari | Hortzeko | Albeolar | Pst. Alb | Sabaikari | Belar | Ubular | Faringeko | Glotal | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inplosibo | - / b | t / d | k / g | q / - | |||||
Koartikulatu | tˁ / dˁ
. |
sˁ / zˁ | - / ʒˁ | kʷ / gʷ
xʷ / - |
qʷ / -
- / ʁʷ |
||||
Igurzkari | - / f | s / z | ʃ / ʒ | x / - | - / ʁ | ħ / ʕ | - / ɦ | ||
Sudurkari | m | n | |||||||
Hurbilkari | l, ɾ | j | w |
Kontsonante koartikulatuetan, / ʷ / zeinuak kontsonante ezpainbikarituak adierazten ditu, eta / ˁ / zeinuak laringizatutako kontsonanteak adierazten ditu. Aurreko kontrasteez gain, kontsonante batek artikulazio "tentsoa" eta "lausoa" izan dezake (tradizionalki konsonante bikoitzak edo "geminatuak" gisa idazten dira).
MofologiaAldatu
Berbererazko erroak, Afroasiako beste hizkuntzetan bezala, "hezurdura" konsonantiko finko batez osatuta daude, eta bertan txertatzen diren bokalei esker forma jokatu desberdinak lor daitezke, izenetan eta aditzetan. Artizkiak gehitzeko prozedura morfologiko hau, beste hizkuntza-familia batzuetan arraroa dena, aurrizki eta atzizki ugari gehituta ere osatzen da. Erro gehienek 2 edo 3 kontsonante dituzte, baina 1 eta 4 kontsonantedunak ere badira. Morfologikoki ere, ohikoaizaten da kontsonante bat ahultzea edo indartzea prozedura morfologiko gisa.
Izenean, genero gramatikalak bereizten dira bi balore posibleekin: maskulino eta femenino. Izen maskulinoak maiz bokal batekin hastzen dira; genero femeninoa -t atzizkiarekin edo t- aurrizkiarekin markatzen da, edo biekin batera t -...- t zirkunizkiarekin. Hizkuntz indoeuroparrek ez bezala, aditzek markak ditu subjektuaren generoa ere adierazteko.
Izenen deklinabideaAldatu
Berber hizkuntzek genero gramatikala dute, atzizkiz edo bokal-aldaketez markatzen dena. Antzeko prozedurekin markatzen da pluraltasuna. Taula honek generoaren eta pluraltasunaren deklinabidearen forma tipikoak erakusten ditu:
GLOSA | maskulino
singular |
maskulino
plural |
femenino
singular |
femenino
plural |
---|---|---|---|---|
'hori'(kolorea) | awaraɣ | iwaraɣen | tawaraɣt | tiwaraɣin |
'handi' | ameqqran | imeqqranen | tameqqrant | timeqqranin |
'txiki' | amezˁyan | imezˁyanen | tamezˁyant | timezˁyanin |
'luze' | azegral | izegralen | tazegralt | tizegralin |
'hotz' | asˁemmadˁ | isˁemmadˁen | tasˁemmadˁt | tisˁemmadˁin |
Taulan hizkuntza afroasiarren ezaugarri tipiko bat ikusi dezakegu: t- / -t hizkiak femeninoaren marka dira.
Aditzak jokatzenAldatu
-k atzizkia bigarren pertsonaren marka gisa erabiltzen dela aipa daiteke. Bestela bide asko erabiltzen dira: aurrizkiak, atzizkiak edota barruko patroi bokalikoen bitartez ere markatu daiteke pluraltasuna.
Sintaxia
Berber hizkuntzak VSOren osagaiak dituzte, nahiz eta SVO ere aurkitu daitekeen. Hizkuntzak nukleo markatu baino joera handiagoa du osagarria edo adjuntua markatzeko. Preposizioak ditu. Izan ere, bitxia da hitz bat beste hitz baten menpean dagoela adierazteko partikula bat edo "atxikitze egoeraren" forma morfologiko berezi bat dagoela. Hori oso nabarmena da, adibidez, subjektua aditzaren atzetik datorrenean:
- (1a) War teqqar twessart ca i ḥad
- Ez esan atso zerbait norbaiti
- 'Atsoak ez dio inorri ezer esaten'
- (1b) Tawessart war teqqar ca i ḥad
- Atso ez esan zerbait norbaiti
- 'Atsoak ez dio inorri ezer esaten'
Aurreko bi esaldietan, "atso" hitzak forma desberdinak hartzen ditu, aditzaren ondoan dagoen edo ez kontuan hartuta.
Lexikoaren aldaketak aldaeren arteanAldatu
Honela esaten dira zenbakiak aldaera batzuetan:
GLOSA Kanarietakoa Berberera
septent.Berberera
tuaregBerberera
zenagaBerberera
ghadamPROTO-
BERBERERA'1' *wən *iggən *iyːən (nʌy)yu n yuːn *iwan '2' *ɬin- *siːn *əsːin ʃin(ʌn) sən *sin-
(<*θin-?)'3' *amiay *qrɑdˤ *kɐrɑdˤ ka a- kaːrəd *krad '4' *akod *kuzˤ *əkːuzˤ akku- aqquz *ak-kuzˤ '5' *sɨmus- *səmːus *səmːus ʃʌmmuʃ semːəs *səmːus '6' *se- *sdˤis *sədˤis ʃuiʃ suz *sudˤis '7' *sa- *sa *əsːa iʃʃʌh saː *i-sa '8' *tam(a) *tˤam *ətːɑm ittʌm taːm *i-tam '9' *aldamɑraw *tzˤa *təzˤa tuah təsuː *tuzˤa '10' *mɑraw(a) *maraw *mǎrɑw mʌrʌɡ maraw *maraw
ErreferentziakAldatu
- HAYWARD, R. J. (2000): “Afroasiatic”, in HEINE, B. i D. Nurse (2000): African languages. An introduction, Cambridge: Cambridge University Press, 74-98 orr.
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-12-23.
- ↑ Hiztegi Batua, Euskaltzaindia. Eskuratze data: 2011-03-17.
- ↑ Sadiqi, F. (2007). The Role of Moroccan Women in Preserving Amazigh Language and Culture. Museum International,59(4), 26-33. doi:10.1111/j.1468-0033.2007.00620.x
- ↑ "Archived copy". Archived from the original on June 22, 2011. Retrieved June 20, 2011.
- ↑ (in French) – « Loi n° 02-03 portent révision constitutionnelle », adopted on April 10, 2002, allotting in particular to "Tamazight" the status of national language.
- ↑ "Archived copy" (PDF). Archived from the original (PDF) on 2016-05-22. Retrieved 2016-01-06
- ↑ "Algeria reinstates term limit and recognises Berber language". 7 February 2016 – via www.bbc.co.uk.
- ↑ Garabide. «Amazigha» Garabide Noiz kontsultatua: 2019-02-13.
- ↑ Omar., Ouakrim,. (1995). Fonética y fonología del bereber. Universitat Autònoma de Barcelona, Servei de Publicacions ISBN 844900280X. PMC 34212447. Noiz kontsultatua: 2019-02-27.