Luisa Rodríguez de la Fuente
Luisa Rodríguez de la Fuente 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan sastrea zen eta 18 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da.[1] [2][3][4]
Luisa Rodríguez de la Fuente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chamartín de la Rosa (en) , 1921 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1939ko abuztuaren 5a (17/18 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | jostuna |
Kidetza | Gazteria Sozialista Bateratuak |
Biografia
aldatuLuisa Rodriguez Chamartín de la Rosa Madrilgo auzoan jaio zen. 1937an, gerra deklaratu ostean, JSUn sartu zen, baina inoiz ez zuen inolako kargurik eduki gerra bukatu arte. Orduan Julian Muñoz Tarregak berak zuzenduko zuen talde bat sortzea proposatu zion. Atxilotu zutenean soilik bere lehengusua, Isidro Hernandez de la Fuente, konbentzitzea lortu zuen.
Bere afiliazio komunista ezagutzen zuen polizia batek salatu zuen eta 1939ko apirilaren 28an atxilotu zuten. Bera izan zen Hamahiru Arrosetatik espetxeratu zuten lehena, 1939an Las Ventas emakumeen Kartzelan sartuz.[5]
1939ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren hilarrietan.[6]
Memoria
aldatuUrtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[7]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak.
2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialariari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Madrilgo frankismoaren biktimen zerrenda. Memoria y Libertad-en
- ↑ NÚÑEZ DÍAZ-BALART, Mirta eta ROJAS FRIEND, Antonio (1997): Consejo de Guerra. Los fusilamientos en el Madrid de la posguerra (1939-1945). Compañía Literaria, Madrid. ISBN 9788482130590. (Dialnet)
- ↑ Fusilados por el franquismo en el Cementerio del Este de Madrid
- ↑ Memorial Madrid. Represión franquista y lucha por la libertad
- ↑ En Zona Feminista - Las Trece Rosas
- ↑ Estas eran Las Trece Rosas
- ↑ Madrid homenajea a las Trece Rosas en el 74 aniversario de su ejecución
- ↑ Listado de personas ejecutadas durante la posguerra (1939-1944) en la ciudad de Madrid(Internet Archiven artxibatua)