Deodoro da Fonseca
Manuel Deodoro da Fonseca (Vila de Santa Maria Madalena da Lagoa do Sul, 1827ko abuztuaren 5a - Barra Mansa, 1892ko abuztuaren 23a) brasildar militar eta politikaria izan zen. Brasilgo lehenbiziko presidentea izan zen 1889tik 1891ra.
Deodoro da Fonseca | |||||
---|---|---|---|---|---|
1889ko azaroaren 15a - 1891ko azaroaren 23a ← Petri II.a Brasilgoa - Floriano Peixoto (en) →
1886ko maiatzaren 8a - 1886ko azaroaren 9a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Marechal Deodoro, 1827ko abuztuaren 5a | ||||
Herrialdea | Brasil | ||||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||||
Heriotza | Barra Mansa, 1892ko abuztuaren 23a (65 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Caju Cemetery (en) | ||||
Familia | |||||
Ama | Rosa Paulina da Fonseca | ||||
Ezkontidea(k) | Mariana da Fonseca (en) | ||||
Haurrideak | |||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Academia Militar das Agulhas Negras (en) | ||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Brazilian Army (en) | ||||
Gradua | mariskal | ||||
Parte hartutako gatazkak | Aliantza Hirukoitzaren Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||
Militarra izan zen Brasilgo Inperioan. Praeira Iraultza zapaldu zuen Pernambucon 1848an eta Aliantza Hirukoitzaren Gerran parte esku zuen 1864tik 1870era. 1884an landako mariskal mailara igo zen.
Rio Grande do Sul estatuko gobernadorea izan zen. 1889ko azaroaren 15ean Brasilgo oligarkiak lagunduta enperadorea kanporatu zuen kolpe militarraren buruzagia izan zen.
Errepublika aldarrikatu zuen behin-behineko gobernuko burua izan zen, eta 1891ko otsailean presidente hautatu zuten militarren laguntzarekin. Kongresuko oposizioarekin topo egin zuen eta, gainera, krisi ekonomikoa izan zen. 1891ko azaroaren 3an larrialdi egoera ezarri zuen eta azaroaren 23an dimisioa eman zuen eta Floriano Peixoto presidenteordeari eman zion boterea.