Ana Luísa Ribeiro Barata do Amaral, Ana Luísa Amaral izenez ezaguna (Lisboa, 1956ko apirilaren 5aPorto 2022ko abuztuaren 5a) portugaldar poeta, itzultzailea eta irakaslea izan zen. Poesia Iberoamerikarreko Reina Sofía Saria irabazi zuen.[1][2]

Ana Luísa Amaral

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Luísa Ribeiro Barata do Amaral
JaiotzaLisboa1956ko apirilaren 5a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLeça da Palmeira (en) Itzuli2022ko abuztuaren 5a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaPortoko Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, poeta, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Faculty of Arts and Humanities of the University of Porto (en) Itzuli  (1981eko urtarrila -  1985)
Faculty of Arts and Humanities of the University of Porto (en) Itzuli  (1985eko uztaila -  1996)
Faculty of Arts and Humanities of the University of Porto (en) Itzuli  (1996ko martxoa -  2002)
Faculty of Arts and Humanities of the University of Porto (en) Itzuli  (2002 -
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria
antzerkia
haur literatura
genero-ikasketak

Facebook: analuisaamaralEscritora Twitter: analuisaamaral4 Instagram: ana_luisa_amaral_1956 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Ana Luísa Amaral Lisboan jaio zen 1956ko apirilaren 5ean.[3] Oportoko Unibertsitateko Letren Fakultatean germaniar filologia ikasi zuen.[3] 1985ean, literatura ingelesaren espezialitateko gaitasun pedagogiko eta zientifikoko probetara aurkeztu zen.[3] 1996an, Estatu Batuetako literaturaren espezialitatean doktoratu zen, "Emily Dickinson: una poética del exceso" tesiarekin.[3]

Literaturako irakasle izan zen Oportoko Unibertsitateko Letren Fakultatean bertan eta Margarida Losa Literatura Konparatuko Institutuan.[3][4]Hainbat lan akademiko idatzi zituen Portugalen eta atzerrian: poesia ingelesa eta estatubatuarra, poetika konparatua eta ikasketa feministak.[3][5]Genero ikasketen aitzindarietako bat izan zen Portugalen, eta 2005ean Diccionario de crítica feminista idatzi zuen, Gabriela Macedorekin batera.[1]

80ko hamarkadako Portugalgo belaunaldiari atxikia, Amadeu Baptista eta Isabel de Sá bezalako autoreekin dozenaka liburu argitaratu zituen poesia, saiakera, antzerki eta haur literaturari buruz, baita zenbait itzulpen ere.[1][5][6] Bere poesia-lana hainbat hizkuntzatara itzuli da eta Frantzia, Brasil, Italia, Suedia, Herbehereak, Venezuela, Kolonbia, Mexiko eta Alemanian argitaratu da.[5] William Shakespeare, Louise Glück, John Updike edo Emily Dickinson bezalako autoreak itzuli zituen.[1]

Luís Caetanorekin batera, 'O som que os versos fazem ao abrir' (Bertsoek irekitzen direnean egiten duten soinua) poesiari buruzko saioa aurkeztu zuen Antena 2 Portugalgo irrati publikoan.[7][6]

2022ko abuztuaren 5eko gauean hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz, eta abuztuaren 7an egin zioten azken agurra Matosinhosen.[2]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2007an Italiako Giuseppe Acerbi saria eta Casino da Poluoa Literatur Saria jaso zituen.[2] Urtebete geroago, Portugalgo Idazleen Elkarteak Entre Dois Rios eta Outras Noites liburuagatik Sari Nagusia jaso zuen.[5]
  • 2012an, Rómulo de Carvalho/António Gedeão saria jaso zuen.[2]
  • 2018an Internazionale Fondazione Roma Saria jaso zuen: Ritratti di Poesia eta Jacinto do Prado Coelho Saiakera Saria.[2]
  • 2020an, poesia-liburu onenaren Madrilgo liburu-saltzaileen Gremioaren saria jaso zuen What’s in a name poema-liburuagatik. Edizio horretan, Elvira Lindo ere aintzatetsi zuten narratiba-kategorian, eta Irene Vallejo saiakeran.[8] Urte horretan bertan, Leongo Leteo Klubeko kideek ematen duten Leteo Saria jaso zuen Amaralek, literatura-berrikuntzan lagundu duten autoreak saritzeko. Horrez gain, Guerra Junqueiro Literatura Sariaz jaso zuen, .[2][6]
  • 2021ean, Reina Sofía Poesia Iberoamerikarreko Saria eman zioten, espainiar eta portugesezko poesia aintzatesteko Espainian ematen den saririk garrantzitsuena.[1][5] Hori lortu zuen zazpigarren emakumea izan zen, eta hura lortu zuen laugarren autorea, portugesez, João Cabral de Melo Neto en 1994an, Sophia de Mello Breyner Andressen 2003an eta Nuno Júdice 2013an.[1] Gainera, Évorako Unibertsitateak Vergílio Ferreira saria eman zion urte hartan, Portugalgo ospetsuenetako bat.[9] 2021ean Francisco de Sá de Miranda literatur saria ere jaso zuen.[2] Horrez gain, Idazteko Literatura Korronteen Saria, Erromako Poesia Fondazione Saria eta narratibaren PEN saria irabazi zituen.[4]
  • Galiziako Idazleen Elkarteak (AELG) Amaral izendatu zuen 2022ko Galiziako Idazle Unibertsal.[10] Urte horretako uztailaren 28an, hil baino egun batzuk lehenago, Portoko Liburu Azokak iragarri zuen Amaral omenduko zuela abuztuaren 26tik irailaren 11ra bitartean egingo zen ekitaldian, "Imajinatu eta jardun" lemapean.[11]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu