Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Alfontso IX.a Leongoa eta Berengela Gaztelakoa zituen gurasoak. Alfontso VIII.aren errekonkista sendotu eta ia Andaluzia osoa konkistatu zuen. Úbeda 1233an, Kordoba 1236an[3], Murtzia 1243an, Jaén 1246an eta Sevilla 1248an okupatu zituen, hau da, ia hegoaldeko Espainia osoa Granadako Erresuma izan ezik.

1231an, behin betiko lotu zituen Gaztela eta Galizia-Leongo Erresumak[4]. Aragoiko Erresumarekin zuen muga finkatu zuen Almizrako itunean.

1671an Klemente X.a aita santuak santu izendatu zuen[5].

Ezkontzak eta seme-alabakAldatu

1219an Suabiako Filiperen alaba Ixabel ezkondu zuen. Hamar seme-alabak izan zituzten:

  1. Alfontso X.a, oinordekoa
  2. Fadrike
  3. Fernando (1225–1243/1248)
  4. Leonor (1227-?)
  5. Berengela (1228–1288/89), moja sartuta
  6. Henrike
  7. Filipe (1231–1274), Haakon IV.a Norvegiakoaren alaba Kristina ezkondu zuena.
  8. Antso (1233–1261), artzapezpikua
  9. Joanes Manuel, Villenako jauna
  10. Maria (?-1235)

1237an Ponthieuko kondesa zen Joana Dammartin ezkondu zuen. Bost seme-alabak izan zituzten:

  1. Fernando (1239–1260), Aumaleko kondea
  2. Leonor (1241–1290), Eduardo I.a Ingalaterrakoa ezkondu zuen.
  3. Luis (1243–1269)
  4. Simon (1244)
  5. Joanes (1245)

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua .
  2. Menocal, María Rosa. The Ornament of the World. Little, Brown and Company: Boston, 2002. ISBN 0-316-16871-8
  3. Edwards, John. Christian Córdoba: The City and its Region in the Late Middle Ages. Cambridge University Press: 1982
  4. González, Julio. "Reinado y Diplomas de Fernando III, i: Estudio". 1980
  5. Catholic Encyclopedia

Ikus, gaineraAldatu