Usain St. Leo Bolt (Sherwood Content, Trelawny, Jamaika, 1986ko abuztuaren 21a - ) atleta jamaikarra da. Bere azkartasunagatik, Lightning Bolt, tximista, deitzen diote. Bere probak abiadurakoak dira, batez ere 100 eta 200 metroko lasterketak. Bere gorpuzkeragatik da nabarmena beste atleten artean, izan ere, 1,96 m neurtzen ditu eta 86 kg pisatzen ditu. Bere plus-marka mundialak harrotasunez erakutsi ditzake; 100 metroetan 9,69 segundoko denbora lortu zuen, munduko marka ezarriz, 2008ko abuztuaren 16ean 2008ko Beijingo Olinpiar Jokoetan, [1]eta urte berean abuztuaren 20an 200 metroetan 19,30 segundoko denborarekin erakutsi zuen bere bizkortasuna. 4x100 metroko erreleboetan ere munduko marka egin zuen[2], Nesta Carter, Michael Frater eta Asafa Powellekin batera, hauek guztiak 2008an Pekinen (Txinan) ospatu ziren Joko Olinpikoetan lortu zituen emaitzak dira. Munduko lehenengo atleta da hiru plus-markak gainditzen dituena txapelketa bakar batean eta munduan dagoen gizakirik azkarrena da historia guztian zehar, gaur egun arte. 2008an egindako esfortzua saritzeko Urteko Atleta izendatu zuten IAAFen partez Jelena Isinbaievarekin batera.

Usain Bolt

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUsain St. Leo Bolt
JaiotzaSherwood Content (en) Itzuli1986ko abuztuaren 21a (37 urte)
Herrialdea Jamaika
BizilekuaKingston
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta, lasterkaria, futbolaria eta kirolaria
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
100 metroko munduko errekorramunduko errekor2009ko abuztuaren 16a9,58
200 metroko munduko errekorramunduko errekor2009ko abuztuaren 20a19,19
Men's 4 × 100 metres relay world record progression (en) Itzulimunduko errekor2012ko abuztuaren 1136,84
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
100 metroko lasterketaBerlingo Olinpiar Estadioa2009ko abuztuaren 16a9,58
4 × 100 errelebutako lasterketaLondresko Olinpiar Estadioa2012ko abuztuaren 1136,84
150 metroko lasterketaDeansgate (en) Itzuli2009ko maiatzaren 17a14,35
200 metroko lasterketaBerlingo Olinpiar Estadioa2009ko abuztuaren 20a19,19
400 metroko lasterketaIndependence Park (en) Itzuli2007ko maiatzaren 5a45,28
300 metroko lasterketaMěstský stadion (en) Itzuli2010eko maiatzaren 27a30,97
 
Pisua95 kilogramo
Altuera196 zentimetro
Jasotako sariak

usainbolt.com
IMDB: nm3118048 Allocine: 624208
Facebook: usainbolt Twitter: usainbolt Instagram: usainbolt Musicbrainz: ed315d6c-f86e-483f-b7e2-3c67bf5dd756 IAAF: 14201847 Olympic.org: usain-bolt Edit the value on Wikidata

2009ko abuztuaren 16an Berlingo Atletismoko Munduko Txapelketan 100 metroetako errekorra berriz ere hautsi zuen, oraingoan denbora 9,58 segundora jaitsiaraziz. Abuztuaren 20an, 200 metroetako errekorra ere hautsi zuen, marka 19,19 segundoan ezarriz.

2011ko Munduko Txapelketan, Daegun, irteera ustela egin eta lehiatik kankpo geratu zen 100 metroko lasterketan, harrigarriki.

2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan, 100 metrokoan, 9,63 segundo egin zuen, inoizko bigarren markarik onena, zortzi finalistetatik zazpik hamar segundoren azpitik lasterkatu zuten finalean. Bi olinpiar jokotan 100 metroko lasterketa irabazitako hirugarren gizona da horrez gero, Archie Hahn (1904) eta Carl Lewisen ondoren (2006).

Olinpiar urte berean, 200 metrokoan ere nagusitu zen, eta horrela bi lasterketa laburrenak bi aldiz jarraian irabazitako lehen gizaki bilakatu zen. Olinpiar errekorra berdintzetik bi ehunenekora sartu zen (19,32 segundo)[3], zein 2008tik bere eskuetan den.

Horretaz gain, lasterketan bigarren eta hirugarren beste bi jamaikar iritsi ziren helmugara, Yohan Blake eta Warren Weir, hain zuzen ere, eta biak ere beren marka pertsonalak hobetuz.

Londresko Olinpiar Jokoetan atletismoa biribiltzeko, Jamaikako taldearekin errelebo laburreko lasterketa, hots, 4x100 metrokoa, irabazi zuen, gainera 37 segundotik behera eta munduko errekor berria ezarriz 36,84 segundoan. Harekin, lehenengo hiru tandetan Nesta Carter, Michael Frater eta Yohan Blake[4].

2016ko Olinpiar Jokoetan berriro 100 m., 200 m. eta 4x100 m.-ko [5]lasterketak irabazi zituen.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «iaaf.org - World Championships in Athletics 2005 - Results 200 Metres M Final» web.archive.org 2008-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. «IAAF/CocaCola World Junior Championships in Athletics Kingston 2002 the Official Web Site» web.archive.org 2008-03-31 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. «News | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  4. (Gaztelaniaz) «Usain Bolt termina a lo grande, con oro y récord mundial» Juegos Olímpicos Londres 2012 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  5. (Gaztelaniaz) Sport. (2016-08-20). «Usain Bolt consigue el 'triple-triple' con el 4x100 en los Juegos» sport (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  6. «Boltek lortu du: hirugarren jokoetan hirugarren urrezko domina» Berria 2016-08-20.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu