Ireki menu nagusia

Toni Morrison —jaiotza izenez Chloe Anthony Wofford— (Lorain, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko otsailaren 18a) ingelesezko eleberrigilea eta argitaratzailea da, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa. 1993an, Literaturako Nobel saria lortu zuen. Lanik ezagunenen artean The Bluest Eye. Beloved eta Song of Solomon ditu. Halaber, pentsalari eta ekintzaile feminista ere bada.

Toni Morrison
Toni Morrison 2008-2.jpg
Bizitza
Izen osoa Chloe Ardelia Wofford
Jaiotza New York1931ko otsailaren  18a (88 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Syracuse
Lorain (Ohio)
New York
Ohio
Talde etnikoa afro-amerikarra
Hezkuntza
Heziketa Howard University Itzuli
Cornell Unibertsitatea
Rutgers University Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, libretista, unibertsitateko irakaslea, poeta eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Lan nabarmenak The Bluest Eye Itzuli
Sula Itzuli
Song of Solomon Itzuli
Tar Baby Itzuli
Maitea
Jazz Itzuli
Paradise Itzuli
Love Itzuli
A Mercy Itzuli
Home Itzuli
God Help the Child Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Henry Dumas Itzuli, Zora Neale Hurston, Doris Lessing, James Baldwin, William Faulkner, Virginia Woolf eta Herman Melville
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Alpha Kappa Alpha Itzuli
Genero artistikoa African-American literaturea Itzuli
IMDb nm0607339
Toni Morrison (signature).jpg

Howardeko Unibertsitatean eta Cornell Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaur egun Albanyko eta Princetongo unibertsitateetako irakasle da, eta New Yorkeko argitaletxe bateko zuzendaria.

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Gurasoak langile xumeak ziren, aitak autoak garbitzen lan egiten zuen eta amak orduka lan egiten zuen etxeetan; lau seme-alaba izan zituzten. Ikasketak Loraingo eskola publikoan egin zituen. Asko irakurtzen zuen eta gogoko egileak zituen Jane Austen eta Leo Tolstoy idazleak. 1949 urtean eskola amaitu zuen eta Ingeles Filologiako unibertsitate ikasketak eta gero Humanitateak hainbat tokitan egin zituen (Howard, Syracuse (New York), Cornell Unibertsitatea, Yale, etab.). 1953 urtean tesi bat defendatu zuen buru-hilketari buruz William Faulkner eta Virginia Woolf idazleengan. Ikasi bitartean, lan egiten zuen hainbat argitaletxeetan ikasketak ordaindu ahal izateko. Argitalpen lanei dagokionez, Muhammad Ali eta Angela Davis afroameikarren autobiografien edizioak bultzatu zituen.[1]. Bitartean, argitaratu gabeko lanak idazten zituen. Lehenengo lana argitaratu zuenean (The Blues Eye, 1970) ia berrogei urte zituen, Random House argitaletxean lan egiten zuen, dibortziatuta zegoen eta bi haur zituen bere kargura.[2].

IdazlanakAldatu

Toni Morrisonen liburuek Estatu Batuetako gizartearen egoera aztertzen dute, emakumeena bereziki. Idatzi zuen lehen eleberria The Bluest Eye (1970, "Begirik urdinena") da, begi urdinak izan nahi lituzkeen neskatxa beltz baten istorioa. Ondoren Sula (1973), Song of Solomon (1977, "Solomonen abestia"), Tar baby (1981, "Bikezko haurra"), Maitea (1987, Beloved)[3] eta Jazz (1992) idatzi ditu. Saikera bat ere idatzi du: Whitness and the Literary Imagination (1992, "Zuritasuna eta literatura irudimena").

1988an Pulitzer saria irabazi zuen Maitea obragatik, eta Literaturako Nobel Saria 1933an. 1998. urtean argitaratu zuen bere zazpigarren eleberria, Paradise, berriz ere gizakiaren kontraesanak aztertzen dituena, afro-amerikar gizataldearenak bereziki.

EleberriakAldatu

Haur literaturaAldatu

  • Who's Got Game?: Poppy or the Snake? (2004)
  • Who's Got Game?: The Ant or the Grasshopper (2003)
  • Who's Got Game?: The Lion or the Mouse? (2003)
  • The Book of Mean People (2002)
  • The Big Box (2002)

Istorio laburrakAldatu

AntzezlanakAldatu

  • Dreaming Emmet (1986)

Ez-fikziozkoakAldatu

  • The Origin of Others (2016)
  • Remember:The Journey to School Integration (2004)
  • Playing in the Dark (1993)
  • The Black Book (1974)

Lan euskaratuakAldatu

SariakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez)Toni Morrison: biographie, actualités et émissions France Culturekanalan [1][Kontsulta data: 2019-05-26]
  2. (Gaztelaniaz)Cousté, Alberto, hoanko lanaren hitzaurrean: Toni Morrison / [itzulpena], Jordi Gubern...[et al.]. — Barcelona : Plaza y Janés, 1996. orr. 11-12
  3.   kritiken hemeroteka » Dana emon biar yako . Noiz kontsultatua: 2019-01-25 .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toni Morrison