Bortziriak

Nafarroako eskualdea
Artikulu hau Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bostiriak».


Bortziriak ([boɾts̻iɾiak]) edo Bortzerriak ([boɾts̻eriak]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean dagoen eskualde mugakoa da, 8.500 biztanle inguru dituena (2017an, 8.700 2013an). Gipuzkoa eta Lapurdirekiko mugan dago. Nafarroako iparraldean, hauxe da zonalderik industrializatuena.

Bortziriak
 Euskal Herria
Navarra - Mapa municipal Zonificacion 2000 Cinco Villas.svg
Lesaka 0001.jpg
Lesaka.
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa Garaia
UdalerriakArantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka
Herri handienaBera
Geografia
Koordenatuak43°14′12″N 1°41′22″W / 43.2366°N 1.6895°W / 43.2366; -1.6895
Azalera262,1 km²
Demografia
Biztanleriadata22 =
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Bera da herririk handiena.

MugakideakAldatu

Eskualde hauek ditu mugakide: mendebaldean Bidasoaldea-Txingudi eta Oiartzualdea; iparraldean Ezpeletako kantonamendua; hegoaldean Sunbilla herria eta Malerreka eskualdea; eta ekialdean Baztanaldea.

MapaAldatu

 
Klikatu area bakoitzean udalerriaren izenerako.

UdalerriakAldatu

Eskualdeari bortz herri hauek ematen diote izena, alfabetikoki ordenaturik:

Udalerria Biztanleak (2013) Biztanleak (2017) Azalera Dentsitatea
Arantza 634 623 31.71 19.65
Bera 3.829 3.763 35.33 106.51
Etxalar 829 808 46.28 17.46
Igantzi 627 626 16.56 37.8
Lesaka 2.784 2.737 55.56 49.26
Guztira 8.703 8.557 185.44 46.14

Inguru naturalaAldatu

Aiako harria (837 m) Bortzirietako ipar-mendebaleko muturrean dago, Gipuzkoako Oiartzualdea eta Bidasoaldea eskualdeekin mugakide, Lesaka, Irun eta Oiartzun artean. Halaber, hainbaten ustez Mendebaldeko Pirinioetako lehen tontorra da, itsasotik begiratuta. Hortik gertu, Bianditz (844 m) eta Larhun (905 m) mendia ere aipatzekoak dira, azken hau Bera, Sara eta Azkaine artean dagoena. Mendaur (1.1.31 m) eta Izu (829 m) bertzela Arantza aldean daude kokatuta.

Bidasoa da Bortzirietako ibai nagusia, Igantzitik eta Beratik igarotzen da, hegoaldetik Sunbillatik etorrita. Gipuzkoan sartzen da Endarlatsa auzotik pasatuta. Bidasoko bide berdea Doneztebetik Beraraino luzatzen da gaur egun, ibaiaren ibilbidetik paraleloa doana eta garai bateko Bidasoko trenaren bidearen zati bat hartzen duena.

Bestela, Lesakan Endara urtegia aipatzekoa da, izen bereko auzoan dagoena eta San Anton izena ere hartzen duena. Aritxulegi inguruan kokatuta dago, lehen aipatutako Aiako Harriaren azpian. Endara ibaiaren urak jasotzen ditu.

Paisaiari dagokionez, zelaiak, iratzeak eta pinudi, harizti, pagadi eta gaztainondo basoak dira nagusi, klima ozeanikoarekin lotuta.

Eraikin nabarmenakAldatu

EuskaraAldatu

Elizagoien ahizpak[1] (Ahotsak[2] eta Gazte Gara Gazte[3] proiektuetarako).

Nafarroa Garaiko ingurunerik euskaldunenen artean dugu Bortziriak, euskal hiztunak biztanleen % 70etik gora izaki. Ehuneko altu horren erakusle, eskualde osoa dela UEMAko kide, hau da, Arantza, Bera, Igantzi, Etxalar eta Lesaka. Eskualdeko berezko hizkera nafar-lapurterakoa da.

Ttipi-Ttapa komunikazio taldeak euskarazko aldizkaria (paperez eta interneten) eta telebista katea eskaintzen ditu. Halaber, bertsolaritza moduko jarduerak bizi-bizi daude gaur egun Bortzirietan.

2023ko udaberrian Bor-bor mugimendu euskaltzaleak "Borborraldia" izeneko azoka antolatu zuten.[4]

Bortziritar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Hitanoa eta iseka egiteko hitzak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  2. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  3. «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  4. ""Borborka hasi da euskara" (Berria, 2023/05/07).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa