Batxilergo
Batxilergoa edo DBHO siglez ezagunagoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoa), Espainian Batxilergo titulua lortzen den eta 2 urteko iraupena duen hezkuntza-etapa da. Normalean ikasleak 16 urte dituenean hasten da eta 18 dituenean amaitzen da.
Batxilergoa egiteko lehenengo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu behar da eta Batxilergoa amaitzean Goi Mailako Prestakuntza Ziklo edota Unibertsitatera igaro daiteke.
Hiru motako batxilergoak daude: arrunta, gauekoa edo distantzia urrunekoa. Gauekoa normalean batxilergoa lortu nahi duten helduentzat izaten da eta distantzia urrunekoa, kartzelan edo bestelako arrazoiengatik ikasgeletara joan ezin duen jendearentzat.
Antolaketa Espainian Aldatu
Garai batean, Balioanizdun Batxilergo Bateratua egiten zen eta 3 urteko iraupena zuen. Gaur egungo DBH 3, 4 eta Batxilergo 1aren aurrekaria zen. Unibertsitatera sartzeko Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea egiten zen eta urtebeteko iraupena zuen, egungo Batxilergo 2aren aurrekaria.
Gaur egun, Espainiar estatuan modelo berdina erabiltzen da, baina autonomia erkidego bakoitzak bere aldaketak egin ditzake. Gaur egun hiru batxilergo daude: Arteak, Zientziak eta Giza Zientziak (Letrak).
1. Batxilergoa |
---|
Ikasgai arruntak |
|
Modalitatezko ikasgaiak (ibilbide bakoitzetik 3 aukeratzen dira) |
ARTEAK | ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA | GIZARTE ZIENTZIAK | |||
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua | Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza | Natura eta Osasun Zientziak | Zientziak eta Ingeniaritzak | Humanitateak | Gizarte Zientziak |
|
|
|
|
|
|
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da) |
|
2. Batxilergoa |
---|
Ikasgai komunak |
|
Modalitatezko ikasgaiak (ibilbide bakoitzetik 3 aukeratzen dira) |
ARTEAK | ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA | GIZARTE ZIENTZIAK | |||||
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua | Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza | Naturaren Zientziak | Osasunaren Zientziak | Zientziak eta Ingeniaritzak | Humanitateak | Geografia eta Historia | Administrazioa eta Kudeaketa |
|
|
|
|
|
|
|
|
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da) |
|