Mendaurko baseliza

Mendaurreko baseliza» orritik birbideratua)

Mendaurko Trinitatearen baseliza Mendaur mendiko gailurrean kokatzen da, 1.136 metroko garaieran. Nafarroako Ituren eta Arantza udalerrien artean, hots, Malerreka eta Bortziriak eskualdeen mugan-mugan. Baseliza hau dagoen kokalekutik bi eskualde horien ikuspegi zoragarria dago, baita behealdean hurbil dauden Mendaurko urtegia, Mendieder, Loitzate, Makilipurdi eta Ekaitza mendiak ere. Urrutira berriz, Baztan eskualdea nahiz Gipuzkoako ipar-ekialdea, Aiako Harriak, Larrun mendia nahiz Igeldoko itsasargia ere ikus daitezke. Egun garbi eta oskarbiarekin Kantauri Itsasoa nahiz Pirinioak ikus daitezke.

Mendaurko baseliza
Kokapena
Koordenatuak43°09′19″N 1°43′09″W / 43.15528°N 1.71917°W / 43.15528; -1.71917
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1692

Jaiak aldatu

Corpus Christi egunaren ondorengo igandean eta Pentekostes eguna aurretik dagoen Trinitate egunean baseliza honen jai eguna ospatu ohi da. Berez Ituren herriko jaia da, baina haran eta inguru guztiko herrietako jendeak ospatu ohi du: Ituren, Zubieta, Arantza, Elgorriaga, Doneztebe, Goizueta... hauetako askok baselizara igotzen direlarik, mendizaleak barne.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa