Arantza

Nafarroa Garaiko udalerria

Arantza[3] ([aɾants̻a]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortzirikoa Baztan Bidasoa eskualdean. Nafarroako hiriburu Iruñetik 66 kilometrora dago, eta 629 biztanle zituzten 2014. urtean.

Arantza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arantzako herriaren ikuspegia.

Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaBortziriak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaArantza
AlkateaJuan Miguel Almandoz (EH Bildu)
Posta kodea31790
INE kodea31022
Herritarraaranaztar
Geografia
Koordenatuak43°11′46″N 1°43′29″W / 43.196111111111°N 1.7247222222222°W / 43.196111111111; -1.7247222222222
Azalera31,2 km²
Garaiera275 metro
Distantzia66 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria609 (2023:  18)
alt_left 281 (%46,1)(2019) (%51,9) 316 alt_right
Dentsitatea19,52 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,05
Ugalkortasuna[1]‰ 87,3
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,42 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,73 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 96,20 (2018: %1,32)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.arantza.eu

Arantza 1995etik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaide da.

Herritarrei aranaztar esaten zaie (Aranaz da herriaren gaztelaniazko toponimoa)[4].

Geografia aldatu

Bortzirietako hegoaldeko udalerria da Arantza.

Herrigune nagusi bat du, Arantza, eta lau kontzeju dauzka, Eguzkialdea, Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea.

 
Arantza horiz, Bortzirien artean.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

 
Arantza herria Mendaur mendi-magalean Unanuatik

Arantza Iruñeko merindadeko iparraldeko muturrean dago. Herrira heltzeko, N-121-A hartu behar da Sunbilla-Berako norabidean, ondoren Berrizaunera heldutakoan NA-4020 errepidea hartu behar da. Arantzak, Lesaka eta Igantzirekin egiten du muga iparraldean, Goizuetarekin mendebaldean, eta Zubieta eta Iturenekin hegoaldean.

Herria Adarra errekaren ertzean dago eta Ekaitza (Mendaur) mendiaren iparraldeko magalean. Udalerria mendi garaiez inguratuta dago. mendiak honakoak direrala: iparraldean Unanua (650 metro) Apaola (681 metro); ekialdean Ekaitza mendia (1034 metro) eta Artikutza (1042 metro); hegoaldean Araña (1037 metro), Mendaur (1.131 m)[1][2], Loitzate (1.048 m), Ekaitza (1.046 m) eta Mendieder (1074 metro); eta mendebaldean Beltzuntza (912 metro) eta Izu (828 metro) mendiak.

 
Putzubeltz ur-jauzia

Bailarako hegoaldeko muturrean Putzubeltz ur-jauzia dago, bailara zeharkatzen duen Latsako errekaren sorburutik gertu, Mendaur mendiaren magalean ipar-mendebaldeko isurialdean.

Klima eta landaredia aldatu

Arantzako klima ozeaniko hezea da. Euri ugari egiten du urte osoan (2.000 mm inguru), Nafarroa Garaiko iparraldeko herri askotan bezala. Neguak leunak izaten dira, eta udak nahiko epelak, kontraste handiko tenperatura aldaketarik gabe.

Hosto erorkorreko hainbat zuhaitz espezie geratzen dira Arantzako mendietan, haritzak (Quercus robur) udalerriko beheko guneetan, pagoak (Fagus sylvatica) Arantzako gunerik garaienetan, eta gaztainondoak tarteko eremuetan. Jatorrizko basoez gain, birlandatutako pinuen azalerak ere badu bere garrantzia. Insignis pinua eta Japoniatik ekarritako Alertze pinua Arantzako basoen azaleraren erdia zen XX. mendearen amaieran.

Historia aldatu

Arantzan aurkitutako lehen giza aztarnak kristo aurreko 2000. urtekoak dira. Hainbat hilobi eta trikuharri aurkitu dira. Garai hartan bizi ziren ehiztari eta artzain moduan aritzen ziren biztanleen froga. Hildakoen ondoan, objektu ezberdinak lurperatzen zituzten, geziak, eta bestelako apaingarriak. Abelburuentzako larreak sortzeko asmoarekin, zuhaitzak bota zituzten eta artzaintza garatu zen.

Arantza, XIII. mendean sortu zuten Nafarroako erregeek. Ibaiaren indarra aprobetxatzeko asmoarekin, burdinola bat eraiki zen, eta herriko etxe zaharrenen izenak, bertatik datoz, Aranibar, Ola eta Ibarrola besteak beste. Burdinolez gain, ikazkintza ere garatu zen. XVII. mendean, Amerikatik etorritako hainbat produktuek, herriko nekazaritzako laborantzak aberastu zituzten. Artoaren landaketarekin batera, taloa egiten hasi ziren herriko biztanleek, denbora laburrean gainera, artoa elikaduraren oinarrietako bat bihurtu zen.

Pixkanaka, burdinolek garrantzia galdu, eta desagertuz joan ziren, Euskal Herri osoan gertatu bezala. XIX. mendean herrian hiru errota zeuden, eta mendietatik landutako ikatza inguruko herrietako industrializazioaren hastapenek sorturiko lantegietara eramaten zuten. XX. mendean zentral elektriko eta zerrategiak zabaldu ziren, 1913. urtean "Electra Aranaz" konpainia esaterako. Garapen industrial horri lotuta, biztanleria haziz joan zen, 1950eko hamarkadaren hasierara arte, Arantzak 1.200 biztanle lortuz.

 
Aspaldiko erroten aztarnak herrigunean

Bigarren Mundu Gerran, istripu bat gertatu zen Izu mendiaren magalean: Alemaniar hegazkin batek talka izan zuen bertan, eta 10 tripulatzaileak hil ziren. 1943ko abenduaren 29an izan zen.[5]

Denboran aitzinera, XX. menderen bigarren erditik aurrera, joera aldatu eta herriko biztanleek inguruko herri handiagoetara jo zuten lana topatzeko, eta baita Ameriketara bertan artzain moduan aritzeko. Gaur egun, herriko jarduera ekonomiko nagusia industria eta zerbitzuak dira, eta arantzatar gehienek, Lesaka eta Berako industrialdetan egiten dute lan. Hortaz, nekazaritzak garrantzia galdu du.

Aipatzekoa da bertzela 2015eko abenduan, aurreko udazkenaren lehortearen ostean eta hego haizearen hauspoturik, piztutako sutea. Azken 30 urteotako pairatutako handiena izan da, 230 hektarea inguru erre zuelarik.[6]

Demografia aldatu

Arantzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, ez da Espainiaz kanpoko etorkinik bizi Arantzan.

Euskara aldatu

Arantzako Joakin Berauren[7] testigantza, Arantza eta inguruan gerraostean izandako estraperloaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[8][9] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Arantzako euskara[9] Nafarreraren barne Ipar-Sartaldeko azpieuskalkian[10] dago kokaturik, Bortzirietako euskara[11] da zehazki bertan hitz egiten dena. Ipar-sartaldeko azpieuskalkia Bortzirietan, Malerrekan, Bertizaranan eta euren ondoko beste herri batzuetan egiten da: Baztango Oronoz-Mugairin eta Basaburu Txikiko Beintza-Labaienen, Goizuetan eta Saldiasen. Berrikuntza nafar zenbait ez dira alderdi honetara heldu Zuazoren arabera eta, bestetik, nabarmena da Gipuzkoako euskararen eragina. Gainera, Ipar Euskal Herriaren gertutasuna ere sumatzen da hizkera hauetan. 1999an Mikel Muezek egindako erreportaje baten arabera, herri honetan Euskal Herriko azken euskaldun elebakarretarikoak bizi ziren[12].

Aranaztarren ekarpenak euskararen kulturara aldatu

  • Jose Iturria (1879-1952) apaiz kaputxino aranaztarrak hainbat obra idatzi zituen euskaraz, besteak beste hauek: Nere Laguna (sermoi bilduma, 1922-1931), Eiza-iztia edo Abere ta piztiak (1929, etxe-abere eta basanimalien inguruko ipuinak; Bilboko Euzkadi egunkarian argitara emanak).
  • Bautista Madariaga (19262018), Nafarroako Bertsolari Txapelduna izan zen 1961ean. Bera eta anaia Xalbador Madariaga Nafarroako bertsolaritzaren zutabe bat izan ziren 60koen eta 70koen hamarkadetan. 1988an, omenaldia jaso zuten Donostian egindako Bertso Egunean. [2]

Ahotsak.eus ataria aldatu

Arantzako Joakin Berauren[7] testigantza jasota dago Ahotsak[9][10] proiektuan. Ahotsak.eus atarian Arantzako hizkeraz beste bi elkarrizketa jasota daude 29 pasartetan banatuta.[13]

UEMAko kidea aldatu

UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

 
UEMAn dauden eta egon daitezkeen herriak (Iturria: Berria)

Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Arantza.[6]

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [7]

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Arantzako alkatea "Arantza Aitzinera" (AA) herri ekimeneko Ainara Maia Almandotz atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %2,40) eta 9 boto zuri izan ziren (botoen %1,84). Abstentzioa %15,80koa izan zen.

Arantzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arantza Aitzinera 276 4
EAJ 204 3

2011n Bildu izan zen zerrenda bakarra; 330 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Jaime Iturria) erdietsi zituen.

Arantzako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 330 7

Alkateak aldatu

2007-2011 Ainara Maia Almandotz Arantza Aitzinera
2011-2015 Jaime Iturria Mitxelena Bildu
2015-2019 Juan M. Almandotz Mitxelena EH Bildu

Udaletxea aldatu

 
Arantzako udaletxea

Udaletxea Herriko plazan dago, eta lau solairu dauzka. Beheko solairuan lau arkutan eutsitako ataria dago, eta eraikinaren kanpoaldeko hormak zarpeatuta eta margotuta daude. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Arantzako udaleko idazkaria Igantziko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza 7

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Arantzako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Ama Birjinetan.

Ondasun nabarmenak aldatu

Argazki galeria aldatu

Aranaztar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Arantza - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  5. "El último vuelo del Ju 290 A3" 14-09-2018. (Asociación Amigos del Museo del Aire).
  6. .
  7. a b «Berau Bergara, Joakin - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  8. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  9. a b «Arantza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  10. «Ipar-sartaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  11. «Bortzirietakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  12. (Gaztelaniaz) Muez, Mikel. (1999-03-28). «Un pueblo 100% euskaldún» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).
  13. «Arantza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  14. «Antton Maiz pilotari handiari 1999an egindako elkarrizketa - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa