Burlata

Nafarroa Garaiko udalerria

Burlata[3] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñerrikoa, Zangozako merindadekoa. 2023. urtean 20.865 biztanle zituen.

Burlata
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Burlatako biribilgunea.
Burlatako bandera
Bandera

Burlatako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Burlada <> Burlata
AlkateaAna Góngora (Navarra Suma)
Posta kodea31600
INE kodea31060
Herritarraburlatar
Geografia
Koordenatuak42°49′35″N 1°36′56″W / 42.82648°N 1.61563°W / 42.82648; -1.61563
Azalera2,12 km²
Garaiera420 metro
Distantzia3 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria20.865 (2023:  467)
alt_left 9.873 (%47,3)(2019) (%44,2) 9.223 alt_right
Dentsitatea9.704,65 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 10,56
Ugalkortasuna[1]‰ 29,77
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,6 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0,9 (2011)
Langabezia[1]% 14,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 13,20 (2018: %2,81)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.burlada.es

1970ean Eguesibartik banandu zenean bilakatu zen udalerri.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñeko metropolitar guneko beste hainbat herritan bezala.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Atarrabia
(1,7 km)
   Burlata    Iruñea
(3,2 km)


Geografia aldatu

Burlata Nafarroa Garaiaren erdialdean dago, Iruñeko metropolitar guneko ipar-ekialdean. Udalerriak Atarrabia eta Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Iruñearekin mendebaldean, eta Uharte eta Eguesibarrekin ekialdean. Burlata 420 metroko garaieran dago, Nafarroako hiriburutik hiru kilometrora. Belosoko zubiak eta Arga ibaiak Iruñeko Beloso auzotik banatzen dute.

Mugak aldatu

Klima eta landaredia aldatu

Burlatako klima klima atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko trantsizioko klima da. Urtero 800mm inguruko prezipitazioak izaten dira, oro har Iruñerrian jausten den euriaren batez- bestekoa baino gehiago. Izan ere, gune metropolitarraren iparraldean dauden herriek hegoaldekoek baino euri gehiago jasotzen dute.

Hamarkadetako hiritartzearen ondorioz, jatorrizko landaredia ia erabat galdu da eta gaur egun makal eta lertxun hektarea bakan batzuk baino ez dira.

Historia aldatu

Historian zehar hainbat izenekin agertu izan da Burlata agiri ofizialetan, 1097. urteko latinezko agiri batean, Bruslata eta Buruslata izenekin esaterako. XII. mende eta XV. mendeen artean Bruslada deitzen zioten herriari bertako bizilagunek. Gaskoieraz Bruslade izena ere erabili izan zen. Udalerriak gaur egun duen izena XV. mendetik erabili izan da, Burlada hizkuntza erromantzeen hiztunen artean eta Burlata edo Burleta euskaldunen artean.

 
Ongietorri kartela.

Erdi Aroan zehar Burlata eliza-jaurerri bat izan zen, garai hartan ohikoa zenez. XII. mendean elizako apezpikuak bere mendeko lurrak, mahastiak, eta hainbat ondasun zituen. Burlatarrek urtero gariaren uztaren zati bat eman beharra zuten zerga moduan. XIV. mendean udalerria Karlos Noblea erregearen familiaren bizitoki bihurtu zen. Jauregi hori mendebaldera begira kokaturik zegoen, elizaren ondoan. Eraikinak arku zorrotz bat zeukan hegoaldeko fatxadan, eta trazeria gotikoko matakanek fatxada apaintzen zuten.

1494. urtean Nafarroako erresumako auzitegiak berriztu ziren Burlatan eginiko gorteetan. 1630ean erregeak Burlatako bere jabetzak Antso Monreali saldu zizkion. Ondorengo hamarkadetan, jaurerriko ondasun horien jabe bilakatu nahi zuten hainbat kanpotarren arteko borrokak izan ziren. Ondasun horien artean jauregi bat aipagarri zen, San Martin Etxea edo pabolleten Etxea izenez ezagutua. Burlata jaurerri izan zen XIX. mendera arte.

XX. mendearen hasieran, Burlatako kontzejuak 297 biztanle zituen. Orduan, pixkanaka historikoki garrantzi handia izan zuen nekazaritza alde batera utzi eta Iruñaren hazkundeak irentsi zuen Burlata. Urteetan saiatu ondoren (lehen saioa 1950ean egin zen), 1970. urtean Eguesibarko kontzeju izateari utzi, eta udalerri independente bilakatu zen. Burlatako lehen udala 1970eko irailaren 25ean eratu zen.

Burlatako morea aldatu

2008an Nafarroako gobernuak 1.116 etxebitza berri eraikitzeko proiektua onartu zuen. Egitasmoa Burlata eta Iruñea bitartean eraikiko da, Txantreako udalaren mugan. Proiektuaren erabera 6 eta 12 solairu bitarteko eraikinak altxatuko dira, eta eskualdeko biztanleentzat parke berri bat.[4]

Ondare nabarmena aldatu

Ekonomia aldatu

Industrialdeak aldatu

  • Iturrondo Industrialdea
  • Mugazuri Industrialdea

Demografia aldatu

Burlatak, Iruñerriko hainbat udalerrik bezala, hazkunde demografiko handia izan du XX. mendean zehar. Mendearen hasieran 297 biztanle baino ez zituen Burlatak. Baina mendearen bigarren erditik hasita Nafarroa guztitik eta Espainiar estatutik etorritako ehunka etorkinek herriaren itxura erabat aldatu zuten. Ehunka etxebizitza eraiki ziren, gehienak inolako plangintzarik jarraitu gabe eraikiak.

Hazkunde azkar horrek arazo handiak ekarri zituen, izan ere Burlata Eguesibarko kontzeju bat baino ez zen. Eguesibarko udalak ezin izan zion aurre egin hazkunde azkar hari, eta azpiegitura, eskola eta bestelakoen gabezia erabatekoa izan zen. Testuinguru hartan azaltzen da Burlatako bizilagunek desiratzen zuten udaletxe propio hori izateko gogoa. 1950eko hamarkadan Eguesibarri eginiko lehen eskaerak ezetza jaso zuen. Baina egoera okertuz joan zen, eta azkenik 1970ean Burlata Eguesibarretik desanexionatu zen.

Azken urteetan Burlatako biztanleriak hazten jarraitu du, gehienbat nazioartetik hara joandako immigrazio oldea dela eta. 2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 2.217 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %12,09 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Burlatako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Burlatako politika»

Udaletxea aldatu

Gaur egungo Burlatako udaletxea itxura modernoko eraikin sinplea da, 2008an eraikia, aurrekoa, aldiz, 1971 eta 1973 urteen artean eraikia izan zen. Herriko parrokia zaharra zegoen tokian eraiki zen eta fatxada karabista adreiluzkoa da. Burlatako kontzeju eta udaletxeak hiru egoitza desberdin izan dituzte historian zehar, 1968ra arte, Mártires de la Patria kalean, 1969an parrokian eta 1970etik 1973ra San Blas kaleko eraikin batean.

  • HELBIDEA: Baratzeen Plaza, z/g

Udal hauteskundeak aldatu

Udalbatza alkateak eta hamasei zinegotzik osatzen dute.

2007an José Muñoz Arias (PSN) atera zen alkate. Orduan alderdirik bozkatuena UPN izan zen, guztira bost zinegotzi eskuratu zituen. PSNek (4), Nafarroa Baik (4) eta NEBek (1) akordioa egin zuten eta Muñoz alkate izendatu zuten. Udalbatza Eusko Abertzale Ekintzak (2) eta CDNk (1) osatu zuten.

2011ko udal hauteskundeetan zerrendarik bozkatuena izateagatik alkatetza UPNko Juan Carlos Gonzálezentzat izan zen; PSNk uko egin zion beste alderdiekiko akordioak egiteari eta NaBai 2011k I-Eko zinegotzi bakarrari bere hiru botoak eman bazizkion ere, ez zen nahikoa izan UPNren aurreko gehiengo osoa lortzeko

2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen: Burlata Aldatuz herritar plataformak eskuratu zituen boto gehien, eta alderdi horretako Txema Noval hautatu zuten alkate, bigarren geratu zen Euskal Herria Bildu alderdiaren botoei esker. Ordura arte nagusi izandako UPN hirugarren geratu zen hauteskundeetan.

Burlatako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Burlata Aldatuz
5 / 17
2.424 (% 26,80)
Euskal Herria Bildu
5 / 17
2.265 (% 25,04)
4 / 17
1.548 (% 19,64)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
4 / 17
1.774 (% 19,61)
4 / 17
1.759 (% 22,32)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
2 / 17
1.312 (% 14,50)
4 / 17
1.618 (% 20,53)
Izquierda-Ezkerra
1 / 17
701 (% 7,75)
1 / 17
585 (% 7,42)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 17
373 (% 4,12)
1 / 17
663 (% 8,41)
Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
3 / 17
1.346 (% 17,08)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Burlatako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Rafael Perez Rivas[6] 1979 1983 Euskadiko Alderdi Sozialista
Rafael Perez Rivas[6] 1983 1987 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Pilar Aramburu Gonzalez[7] 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Pilar Aramburu Gonzalez[7] 1991 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Luis Gongora Setuain[8] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Luis Gongora Setuain[8] 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Muñoz Arias[9] 2003 2007 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Muñoz Arias[10] 2007 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Juan Carlos Gonzalez Muñoz[11][12] 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Maria Noval Galarraga[5] 2015 2019 Burlata Aldatuz
Ana Maria Gongora Urzaiz[5] 2019 Jardunean Navarra Suma

Garraioa aldatu

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 5 linea daude:

Horrez gain, Nafarroako ipar-ekialdeko hainbat herri Iruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Burlatan. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren bigarren lineak (Eugi eta Iruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Gainera, Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak Agoitz ere zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibar, Urrotz eta Lintzoain zeharkatuz.

Kultura aldatu

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Burlatar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Diario de Navarra egunkaria.
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Rafael Pérez Rivas abandona la presidencia de la Federación Navarra» Noticias de Navarra 2010-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Dimite una diputada socialista navarra por el rechazo al Presupuesto» El País 2002-12-28 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Fallece el exalcalde de Burlada José Luis Góngora» Noticias de Navarra 2014-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  9. (Gaztelaniaz) «Los cinco alcaldes que desobedecieron al PSOE» El País 2003-06-21 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  10. (Gaztelaniaz) «La edil de CDN llega a un acuerdo con el alcalde de Burlada (PSN)» Diario de Navarra 2009-11-04 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  11. (Gaztelaniaz) «Juan Carlos González (UPN) consigue la alcaldía de Burlada» Noticias de Navarra 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  12. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Burlada aún no valora las críticas de su socio» Diario de Navarra 2012-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa