Oinplanoa, perspektiba gabeko gorputz baten irudikapena da plano horizontal batean. Oinplanoa, proiekzio paralelo baten bidez lortzen da, plano proiektatzaile horizontalarekiko perpendikularra. Sistema diedrikoaren irudikapen nagusienetako bat da, altxaerarekin batera.

San Petri basilikaren oinplanoa (Raffaello)

Oinplanoa eraikin, altzari, atal edo beste edozein objekturen ebaketa horizontalaren irudikapenari ere baderitzo.

Arkitekturan

aldatu

Arkitekturan, oinplanoa, proiekzio ortogonalean eta eskalan, eraikin baten maila ezberdinak irudikatzen dituen marrazki bat da, hau da, lurrean eratzen duten irudia, hau da, eraikinaren zimenduak, maila bakoitzeko harresi eta holtzen sekzio horizontala (ohi leihoen inguruan, ikusi ahal izateko) eta estalkiaren konfigurazioa.

Arkitektura elementuak planoen bidez definitzeko, ebaketa horizontal ezberdinen proiekzioak erabiltzen dira (oinplano deituak), baita bertikalak ere (luzetarako edo zabaletarako ebaketak deituak), altxaera ezberdinekin, estalkien oinplanoekin eta eraikinaren material eta ezaugarriak nabarmentzeko beharrezko xehetasunekin lagunduak.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu