Ireki menu nagusia

Taloa —Zuberoan, pastetxa[1]ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla biribilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den jakia, Euskal Herrian tradizio luzea duena.

Taloa
Taloa.jpg
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Osagaiak Arto irina, ura, gatza

2009ko maiatzean Errenterian antolatu zuten Euskal Herriko I. Talo Txapelketa, Landare Elkartearen eskutik.

OsagaiakAldatu

  • 350 gr arto irin (horia)
  • 250 ml ur epel

PrestaketaAldatu

Jarri arto-irina ontzi zabal batean, arto-irina baztertuz erdian zulo bat egin eta erantsi pixkanaka ur beroa, gatz pittin batekin. Erantsi ura, irinak eskatu bitartean. Landu eskuekin. Busti trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz.

Atera esku-pilota tamainako bolak eta kolpatu, pixkanaka, ostia biribil eta fin-fina bihurtu arte. Zartatzen bada, lasai: landu gehiago.

Jarri zartagina su bizian. Gorritu taloa alderdi bietatik, tolestu aurretik, ipini bertan txorizo egosia, gazta guria, antxoa gaziak, eztia, txistorra...

ErreferentziakAldatu

  1. «pastetx», Euskaltzaindiaren Hiztegia.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talo