Artikulu hau irudi geometrikoari eta ikurrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gurutze (argipena)».

Gurutzea, bi lerro, edo gehiago, elkargurutzatzen direnean sortzen den irudi bat da. Erabilera ezberdinak izan ditzake, eta, erabileraren arabera, kolore ezberdinak izan ditzake.

Proportzio hauetako gurutzea latindar deritzo eta Kristautasunaren ikur nagusia, bertan hil baitzen Jesukristo.

Gurutzeen erabilera

aldatu

Batipat, arlo erlijiosoan erabili izan dira, baina beste arlo batzuetan ere erabili dira. Lurralde, herrialde eta udalerrien banderatan, zalditeria ordenatan, garai bateko belaontzi batzuetako oihaletan, Gurutze Gorriaren ikur bezala... Matematikan, batuketak eta biderketak egiteko ere erabiltzen da. Eta, azkenik, baita, produktu toxiko baten toxizitatea adierazteko ere.

Gurutzeak erlijioan

aldatu

Gurutzeak, erlijioan erabili dira batik bat. Erlijio askok eta askok izan dute gurutzea ikur bezala. Horietako batzuk, honako hauek dira:

Gurutzeak Euskal Herrian

aldatu
 
Ikurrinean bi gurutze daude; berdea, X formakoa, San Andresen gurutzea.
 
Lauburua.
 
Eneko Aristaren gurutzea.

Kristatutasuna ezarri izan den hainbat herrialdetan bezala, gurutzea ohiko sinboloa izan da eta da Euskal Herriaren historian eta ikonografian. Ikurrinak berak bi gurutze ditu, bertikal-horizontala bata, eta San Andresen gurutzea. Lauburua ere sinbolo ezaguna da, eta heraldikan Eneko Aristaren gurutzea ezagutzen da, forma berezikoa eta batez ere Aragoin erabilia.

Herri hauen bandera edo ezkutuetan ere gurutzeak ageri dira:

Gurutzeak banderatan

aldatu

Herrialde, lurralde eta hiri asko dago munduan, bere banderan gurutze bat, edo bat baino gehiago, daramana.

Hiriak

aldatu

Gorago ikus euskal udalerri eta hirien adibideak.

Lurraldeak

aldatu

eta beste hainbat lurralde, hain artean, Euskal Herria, noski zeinaren ikurrinean bi gurutze ageri diren (ikus gorago).

Herrialdeak

aldatu

Gurutzea zalditeria ordenatan

aldatu

Zalditeria ordenatan ere erabili izan da gurutzea. Hauek dira batzuk:

Orohar, zalditeria ordenatan, gurutzea, gorri kolorekoa izaten zen.

Gurutzea belaontzietan

aldatu

Garai bateko belaontzietan ere agertzen ziren gurutzeak. Adibidez, pirata ontziek, bandera beltz baten barnean, burezur bat zuten, azpialdean, bi tibiak osaturiko gurutze bat zuela. Kristobal Kolonek, Amerikara egin zuen lehen bidaian erabili zituen itsasontzietan ere, gorri koloreko gurutze batzuk aurkitzen ziren itsasontzi horietako oihaletan.

Gurutzea Gurutze Gorrian

aldatu

Erakunde honek, bere sorreran, greziar gurutzea hartu zuen ikurtzat. Eta gorria, odolaren koloreagatik jarri zitzaion. Izan ere, hasiera batean, Gurutze Gorriaren lana, gerrako zaurituak sendatzea zen.

Gurutzea matematikan

aldatu

Matematikan, batuketak eta biderketak egiteko erabiltzen den ikurra da. Batuketaren kasuan, lerro bat bertikala da, eta bestea horizontala, greziar gurutzea, alegia, eta, biderketaren kasuan, lerroak diagonalak dira, berrogeitabost gradu biratutako greziar gurutze bat osatuz. Obelusa ere nabarmendu behar da, egun, zatiketak egiteko erabiltzen dena

Gurutzea produktu toxikoetan

aldatu

X bat da produktu toxiko edo pozoitsu batzuk adierazten dituen ikurra. Lixiba eta antzeko beste produktu batzuen edukiontzietan ikus daiteke.

Beste erabilera batzuk

aldatu

Erromatar zenbakien artean, X batek, 10 balio zuen. Beste zenbaki baten eskuinaldean jarriz gero, aurreko zenbakiari hamar gehitzen zion, eta, beste zenbaki ezberdin baten ezkerraldean jarriz gero, beste zenbaki horri hamar kentzen zion.

Kanpo estekak

aldatu