Julio Caro Baroja

Julio Caro Baroja (Madril, 1914ko azaroaren 13aBera, Nafarroa Garaia, 1995eko abuztuaren 18a) euskal jatorriko[oh 1] antropologo, historialari eta hizkuntzalaria izan zen. Diziplina horietan aitzindari, lan eskerga utzi zuen bere atzean. Etnografia eta historia arloetan, Telesforo Aranzadi, Jose Migel Barandiaran, Hermann Trimborn eta Hugo Obermaierrekin lan egin zuen. Real Academia Españolako eta Real Academia de la Historiako kidea zen, eta euskaltzain ohorezkoa.

Julio Caro Baroja
Juan Repiso, Julio Caro Baroja y Joaquín Muñoz Baroja en la plaza de Gipuzkoa (1 de 3) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka (cropped).jpg
katedradun

Bizitza
JaiotzaMadril1914ko azaroaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBera1995eko abuztuaren 18a (80 urte)
Familia
AitaRafael Caro Raggio
AmaCarmen Baroja
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Joseba Agirreazkuenaga
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, hizkuntzalaria, historialaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Historiaren Errege Akademia
Euskaltzaindia
Instituto de Estudios Madrileños (en) Itzuli
Ezkerretik eskuinera, Koldo Mitxelena, Pio Baroja, Aingeru Irigarai, Antonio Arrue eta Julio Caro Baroja Itzea parean

BizitzaAldatu

Julio Caro Baroja Madrilen jaio zen 1914ko azaroaren 13an, Pio Baroja idazle ezagunaren iloba. Rafael Caro Raggio argitaratzailearen eta Carmen Baroja Nessi idazlearen lehenbiziko semea izan zen. Gazterik Berara aldatu eta bertan bizi izan zen, osaba Piorekin. Lehen mailako ikasketak Madrilgo Institutu-Eskolan eta Berako Eskolapioetan egin zituen.[1]

Oso gazte zenetik interesatu zitzaion etnologia. 1929an, 15 urte besterik ez zuela, Lesakako etxeei buruzko ikerketa eman zuen argitara Eusko Folklore-ren urtekarian. 1931n, Madrilgo Unibertsitatean sartu zen eta Filosofia eta Letrak ikasketak hasi zituen. Urte berean, Telesforo Aranzadi eta Jose Migel Barandiaranekin hasi zen lanean antropologiaren munduan. 1936an, Espainiako Gerra Zibilak haren unibertsitate ikasketak eten zituen, eta Berako etxean, Itzean, iragan zituen gudako hiru urteak. Gatazka horretan, Juan Bames lagun mina galdu zuen.[1]

1939an itzuli zen unibertsitatera eta hurrengo urtean Antzinako Historiako lizentzia erdietsi zuen. 1942an, Historiako doktoregoa lortu zuen, "Viejos cultos y viejos ritos en el folclore de España" tesiarekin, notarik onena jasoz. 1943an, aita hil zitzaion urtean, Historiako eta Dialektologiako katedra-laguntzaile lanetan hasi zen Madrilgo Unibertsitatean, baina bi urte eskas jardun zuen horretan. Urte berean, ikerketa lanak egin zituen Bernardino de Sahagún Institutuan. 1944an, Madrilgo Museo del Pueblo Español-eko zuzendari izendatu zuten; bi urtez bete zuen kargua.[1]

1951n, Estatu Batuetara joan zen antropología eta etnografía ikastera, eta Oxfordeko antropología institutuan ikastaro bat egiteko dirulaguntza lortu zuen. 1953an, Sahara Espainiarrean izan zen, herrialde horren inguruko ikerketa geografikoak eta etnologikoak egiten. 1956an, Pio Baroja hil zen. Ilobarekin oso lotura estua izan zuen beti idazle handiak, eta Julio haren ondoan egon zen azken egunetan. 1957tik 1960ra, Etnología Orokorreko irakasle tituluduna izan zen Coimbrako Unibertsitatean. Ondoren, Parisko Ecole Pratique des Hautes Etudes-ek Historia Sozial eta Ekonomiko saileko ikasketa zuzendari izendatu zuen.[1] 1963an, Espainiako Real Academia de la Historian sartu zen, "La sociedad criptojudía en la corte de Felipe IV" hitzaldiarekin.[2]

1973an Wisconsingo Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Fílosofikoaren katedradun 1981-1983 bitartean. 1983an, Giza zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen, eta Britainia Handiko eta Irlandako antropologia institutuetako ohorezko kide egin zuten. 1984an, berriz, Nafarroako Urrezko Domina[2] eta Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina[3] eman zizkioten. Urte berean, Euskal Irrati Telebistako administrazio kontseiluan sartu zen; hala ere, hiru hilabeteren buruan kargua utzi zuen.[1]

Joseba Agirreazkuenagaren doktore tesia zuzendu zuen, 1985ean aurkeztu zena. Urte horretan, Espainiako Letren Sari Nazionala jaso eta Real Academia Españolako partaide izendatu zuten. Horrez gain, Bordeleko Unibertsitateak Honoris causa doktore izendatu zuen. 1988an, Alfontso X.a Jakitunaren Ordenaren Gurutze Handia jaso zuen. 1990ean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Madrilgo ordezkari izendatu zuten, eta Madrilgo Kultura Islamikoko Mendebaldeko Fundazioko presidente 1991n.[1]

1995ean, Eusko Ikaskuntzak Humanitate eta Giza Zientzietako lehenengo saria eman zion aho batez. Urte horretako uztailaren 9an, berriz, Kulturaren Vianako Printzea saria eman zion Nafarroako Gobemuak. Orduko ez zen etxetik ateratzen eta Pio anaiak jaso zuen haren izenean saria.[4] Bost aste geroago hil zen, abuztuaren 18an, Berako Itzean. Herri horretako hilerrian ehortzi zuten, Baroja familiaren panteoian.[1][5]

LanakAldatu

Espainiako eta Euskal Herriko Antzinako eta Erdi Aroko historia aztertzerakoan, guztiz kontuan hartu beharreko egilea da. Hainbat lan argitaratu zituen, garrantzi handikoak denak, etnologia, antropologia, historia eta filologia alorretan. Hauek dira aipagarrienetako batzuk: Los pueblos de España (1946), Los Vascos (1949), Razas, pueblos y linajes (1957), Las brujas y su mundo (1961), El Carnaval (1965), Inquisición, brujería y criptojudaísmo (1970), Etnología Histórica de Navarra (1971), Los Vascos y la Historia a través de Garibay (1972), Obras completas vascas (1974), La brujería vasca (1975), Cuadernos de campo (1979). Horiez gainera, Los Baroja bere familiari buruzko oroitzapen liburua argitaratu zuen 1972. urtean. Euskara eta filologiarekiko harremanak ere gaztetandik hasi zituen (Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina, 1945).[6]

ArgitalpenakAldatu

  • (ISBN 84-86172-02-0) Aguafuertes del norte (1985) Hispánica de Bibliofilia.
  • (ISBN 84-7227-007-6) Algunos mitos españoles (1974) Ediciones del Centro
  • (ISBN 84-00-05856-9) Apuntes murcianos: (de un diario de viajes por España, 1950) (1985) Consejo Superior de Investigaciones Científicas
  • (ISBN 84-7223-189-5) Arte visoria (1990) Tusquets Editores
  • (ISBN 84-7782-594-7) Artesanía de España (1999) Lunwerg Editores, S.A.
  • (ISBN 84-7782-297-2) Artesanía y caballos de España (1992) Lunwerg Editores, S.A.
  • (ISBN 84-00-05438-5) La aurora del pensamiento antropológico : la antropología en los clásicos griegos y latinos (1991) Consejo Superior de Investigaciones Científicas
  • (ISBN 84-7148-028-X) Baile, Familia, Trabajo (1976) Editorial Txertoa
  • (ISBN 84-7035-000-5) Los Baroja: memorias familiares (1997) Caro Raggio, Editor
  • (ISBN 84-7231-992-X) Bécquer, dos leyendas (1983) Confederación Española de Cajas de Ahorros
  • (ISBN 84-206-1012-7) Las brujas y su mundo (1997) Alianza Editorial, S.A.
  • (ISBN 84-7148-017-4) Brujería vasca (1985) Editorial Txertoa
  • (ISBN 84-226-2307-2) La cara, espejo del alma: historia de la fisiognómica (1995) Círculo de Lectores, S.A.
  • (ISBN 84-306-3502-5) El carnaval (1989) Taurus Ediciones, S.A. Grupo Santillana
  • (ISBN 84-500-5257-2) La casa en Navarra [Obra completa] Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra
  • (ISBN 84-7465-011-9) Comentarios sin fe (1979) Nuestra Cultura Editorial
  • (ISBN 84-206-9628-5) Conversaciones en Itzea (1992) Alianza Editorial, S.A.
  • (ISBN 84-85503-10-4) El crimen de Cuenca (1979) Ediciones BO
  • (ISBN 84-7506-003-X) Cuadernos de campo (1979) Ediciones Turner, S.A.
  • (ISBN 84-7173-074-X) Cuadernos de campo (1981) Fundación Kutxa Ediciones y Publicaciones
  • (ISBN 84-600-2606-X) Cuadernos de Historia de la Medicina Vasca (1982) Universidad del País Vasco. Seminario de Historia de la Medicina Vasca = Euskal Herriko Unibertsitatea. Euskal Medikuntzaren Historia-Mintegia
  • (ISBN 84-7785-089-5) De etnología andaluza (1993) Diputación Provincial de Málaga. Centro de Ediciones de la Diputación de Málaga
  • (ISBN 84-306-1115-0) De la superstición al ateísmo (1986) Taurus Ediciones, S.A. Grupo Santillana
  • (ISBN 84-7148-016-6) De la vida rural vasca (1974) Editorial Txertoa
  • (ISBN 84-7130-689-1) De leyes penales y de dios legislador (1990) Editoriales de Derecho Reunidas, S.A.
  • (ISBN 84-226-2962-3) De los arquetipos y leyendas (1989) Círculo de Lectores, S.A.
  • (ISBN 84-7148-187-1) Del país: familia y maestros (1986) Editorial Txertoa
  • (ISBN 84-86047-37-4) Del viejo folclore castellano: páginas sueltas (1984) Ámbito Ediciones, S.A.
  • (ISBN 84-226-2560-1) Ensayo sobre la literatura de cordel (1988) Círculo de Lectores, S.A.
  • (ISBN 84-7435-012-3) Ensayos sobre la cultura popular española (1979) Dosbe
  • (ISBN 84-292-9202-0) Ensayos sobre la literatura de cordel (1969) Revista de Occidente, S.A.
  • (ISBN 84-7954-415-5) Escritos combativos (1998) Ediciones Libertarias-Prodhufi, S.A.
  • (ISBN 84-7090-170-2) España antigua (1986) Ediciones Istmo, S.A.
  • (ISBN 84-306-3503-3) La estación de amor (1985) Taurus Ediciones, S.A. Grupo Santillana
  • (ISBN 84-226-4042-2) El estío festivo (1992) Círculo de Lectores, S.A.
  • (ISBN 84-299-0007-1) Estudio sobre la vida tradicional española (1968) Seminarios y Ediciones, S. A.
  • (ISBN 84-00-00109-5) Estudios mogrebíes (1957) Consejo Superior de Investigaciones Científicas
  • (ISBN 84-334-7027-2) Estudios saharianos (1990) Ediciones Júcar
  • (ISBN 84-297-0606-2) Estudios sobre la vida tradicional española (1988) Edicions 62, S.A.
  • (ISBN 84-7148-009-3) Estudios Vascos (1973) Editorial Txertoa
  • (ISBN 84-7148-038-7) Estudios vascos: sondeos históricos (1978) Editorial Txertoa
  • (ISBN 84-87203-07-8) Euskal jainko eta jainkosak, olentzeroa eta sorgiñak (1989) Gaiak Argitaldaria
  • (ISBN 84-226-3765-0) Las falsificaciones de la historia (1996) Círculo de Lectores, S.A.
  • (ISBN 84-226-5299-4) Las formas complejas de la vida religiosa: religión, sociedad y carácter en la España de los siglos XVI y XVII [Obra completa] Círculo de Lectores, S.A.
  • (ISBN 84-600-5119-6) Formas de cultura y vida tradicional de los pastores y vaqueros en la región de Cantabria (1987) Universidad de Cantabria. Servicio de Publicaciones
  • (ISBN 84-7090-235-0) Fragmentos italianos (1992) Ediciones Istmo, S.A.
  • (ISBN 84-00-05996-4) Los fundamentos del pensamiento antropológico moderno (1991) Consejo Superior de Investigaciones Científicas
  • (ISBN 84-85983-86-6) Gasteiz (1987) Lunwerg Editores, S.A.
  • (ISBN 84-7035-084-6) Género biográfico y conocimiento (1986) Caro Raggio, Editor
  • (ISBN 84-7090-183-4) Historia de la fisiognómica: el rostro y el carácter (1988) Ediciones Istmo, S.A.
  • (ISBN 84-86850-64-9) Historia de los molinos de viento, ruedas hidraúlicas y norias (1995) Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía
  • (ISBN 84-7407-086-4) Historia General del País Vasco (1980) [Obra completa] Haranburu, Luis
  • (ISBN 84-7148-240-1) Los hombres y sus pensamientos (1990) Editorial Txertoa
  • (ISBN 84-235-0675-4) La hora navarra del XVIII (1985) Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones
  • (ISBN 84-600-1497-5) Una imagen del mundo perdida (1979) Universidad Internacional Menéndez Pelayo (Madrid)

Kaleak eta plazakAldatu

IkastetxeakAldatu

BibliografiaAldatu

 
Berako Itzea, barojatarren etxea, Xantelerrekaren ertzean.
  • Félix Maraña. Julio Caro Baroja, el hombre necesario Editorial Itxaropena, S.A. Zarautz, 1995.
  • Mario Ángel Marrosan Charola. Julio Caro Baroja, su obra Ernesto Gutiérrez Nicolás, Ed. Madril, 1993.
  • Baltasar Porcel. Retrato de Julio Caro Baroja Círculo de Lectores, S.A. Bartzelona, 1987.
  • Rogelio Rubio et al. Homenaje a Julio Caro Baroja Centro de Investigaciones Sociológicas. Madril, 1978.
  • Salvador Rodríguez Becerra, koord. El diablo, las brujas y su mundo: homenaje Andaluz a Julio Caro Baroja Signatura Ediciones de Andalucía, S.L. Sevilla, 2000.
  • Francisco Castilla Urbano. El análisis social de Julio Caro Baroja: empirismo y subjetividad Consejo Superior de Investigaciones Científicas. Madril, 2003.
  • Juan Antonio Paniagua Paniagua. Etnohistoria y religión en la antropología de Julio Caro Baroja Diedycul, S.L. Fuenlabrada, 2003.

OharrakAldatu

  1. Badago Caro izeneko toponimo bat ((Frantsesez) Caro < lehenago Çaro) Nafarroa Beherean, Garazin, gaur egungo grafiaz Zaro idazten dena. Baroja familia 400 urtez 'Martínez de Baroja' izan omen zen eta deiturak Urizaharra ondoko herri batean omen du jatorri; Pío Barojak, Julio Caro Barojaren osabak, kontu hori idatzita utzi zuen: El País Vasco, 1953, ISBN: 9788481364668

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Elizondo, Edurne. Itzeako jakintsuaren ibilaldie luzea pausoz pauso. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko abuztuak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).
  2. a b Julio Caro Baroja, etnógrafo e historiador. Premio Príncipe de Viana, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).
  3. Real Decreto 1191/1984, de 20 de junio, por el que se concede la Medalla al Mérito en las Bellas Artes, en su categoría de Oro, a don Julio Caro Baroja.. boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).
  4. Julio Caro Barojaren izenean anaiak jasoko du gaur Bianako Printzea saria. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko uztailak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).
  5. Ormaetxea, O.. Euskal antropologia doluz. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko abuztuak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).
  6. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekakAldatu