Karlos III.a Nafarroakoa

Nafarroako Erresuma erregea (1361 – 1425)

Karlos III.a Nafarroakoa (Mantes, 1361eko uztailaren 22Erriberri, 1425eko irailaren 8), ezizenez Karlos Noblea[1], Nafarroako errege (1387-1425), Évreuxko konde (1387-1404) eta Nemoursko dukea (1404-1425)[2] izan zen.

Karlos III.a Nafarroakoa


Nafarroako erregea

1387 - 1425
Karlos II.a Nafarroakoa - Zuria I.a Nafarroakoa
count of Evreux (en) Itzuli

1387 - 1425
Karlos II.a Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaNantes1361eko uztailaren 22a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
BizilekuaErriberriko Errege Jauregia
HeriotzaErriberri1425eko irailaren 8a (egutegi gregorianoa) (64 urte)
Hobiratze lekuaIruñeko katedrala
Familia
AitaKarlos II.a Nafarroakoa
AmaJoana Frantziakoa
Ezkontidea(k)Leonor Trastamarakoa  (1375 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEvreux leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
nafar-aragoiera
Jarduerak
Jarduerakerregea

Biografia aldatu

Evreux etxekoa, Karlos II.aren semea zen. Ama, berriz, Joana Valoisekoa zuen. 1378an, Nafarroako infantea zela, aitak aginduta, Karlos V.a Frantziakoarekin negoziatzeko enbaxada zuzendu zuen. Karlosek infantea atxilotu zuen, eta Nafarroak Frantzian zituen lurraldeak bahitzea erabaki; Cherbourg menperaezina besterik ez zen onik atera. Egindako itaunketan, agerian geratu ziren Karlos II.ak Logroño hiribildua lortzearren egindako prestaketak. Frantziarrek Henrike II.a Gaztelakoari jakinarazi zioten, eta hark Nafarroako Erresumaren inbasioa agindu zuen, eta Karlos II.a Brionesko ituna sinatzera behartu.[3] Karlos 1380an askatu zuten.[4]

Infanteak 1375ean Leonor Gaztelakoa, Henrike II.a Gaztelakoaren alaba, ezkondu zuenez, erresuma bien arteko eztabaidak bukatu ziren.[5] Ezkontza-ituna egin eta gero, errege bien arteko adiskidetasuna sortu zen, gerora Joanes I.a eta Henrike III.a erregeekin iraungo zuena.

 
Nafarroa Karlos III.aren garaian

Bere aita ez bezala, Nafarroan bizi izan zen, eta barne politikan modernizatze aldaketak egin zituen, hala nola Nafarroako Foru Orokorra. Karlos III.aren erregealdian Iruñeko hiru burguek (Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin) bat egin zuten. Horretarako 1423an Batasun Pribilegioa sinatu zuen. 1413an, Gortea edo Epaitegi Gorena bultzatu zuen.[6]

Kanpo harremanak aldatu

Garai hartako krisialdi ekonomikoak eta gizartearen aristokraziartzeak (alboko Aragoiko Erresuman bezala) Karlos III.aren kanpo politikan bakea bilatzea eta Nafarroako egoera kontuan hartzea bultzatu zuten.

Gaztela, Aragoi, Frantzia eta Ingalaterrarekiko harremanak lasaitzen saiatu zuen, lankidetza, Avignongo Aita Sainduen alde egitea eta elkar ezkontzak bultzatuz. Emanuel II.a Paleologo Bizantzioko enperadorearen opari diplomatikoa jaso zuen 1401an, Iruñeko katedralean egindako zeremonia batean: Iruñeko Lignum crucisa, harrezkero Iruñean gordea.[7]

Aragoirekin harremanak estutzeko asmotan, Karlos III.aren alaba nagusi Blankak Martin I.a Siziliakoa (1402) ezkondu zuen.

Granadaren aurkako gudetan parte hartu zuen, Gaztelako Erresumarekin batera. Joanes infantea, Fernando I.a Aragoikoaren semea, Isabel eta Blankarekin (1412) ezkondu zuen.

Era berean, Karlosen arreba Joana Nafarroakoak Henrike IV.a Ingalaterrakoa ezkondu zuen.[8]

 
Karlos III.a otoitz egiten (Evreux-ko katedralean zegoen beirate baten marrazkia)

Frantzian, Foix leinuarekin harremanak estutu zituen. Aitaren politika zabalkorra Frantzian lagatzeak Evreux leinua euskaldundu zuen. 1404ko Parisko Ituna Karlos VI.a Frantziakoa izandako eztabaidak konpondu zituen, nafarrek Xanpainan eta Brien izandako feudoei uko eginez.[2] Bere administrazio buruzagi nagusiak ere nafarrak ziren.

1423an, tronuaren oinordekoarentzat Vianako Printzea titulua eratu zuen; lehendabiziko printzea haren iloba Karlos izan zen. Lehen 1415ean, Blanka bere oinordekoa norekin ezkonduko zen auzia izan zuen. Foixtarrek Joana lehen alabaren alarguna hautagai moduan aurkeztu zuten, Joanes I.a Foixkoa hain zuzen ere. Fernando I.a Aragoikoak, berriz, bere bigarren semea zen Joanes proposatu zuen. Erregeak, frantziar eta aragoiarren arteko zalantza honetan, aragoiarren alde egin zuen.[9] Erriberrin (1419ko azaroaren 6a) eta Guadalajaran (1420ko otsailaren 18a) adostutako ezkontza-itunaren baldintzak honakoak ziren: Blankak eta bere ondorengoek tronua (eta baita Nemoursko konderria ere) jarauntsiko zituen, Erresuma atzerritar batek ezin izango zuen Nafarroako inolako eskualderik bereganatu eta Erresumako karguak nafarrak izango ziren. Horrela Trastamaratarrek Erresuma bereganatuko zukeen baina independentzia mantenduz.[9]

Errege bakezalea eta adiskidetzailea izateagatik jarri zioten 'Noblea' ezizena. Arteak bultzatu zituen, Iruñeko katedral gotikoa bukatu, eta Tafalla eta Erriberrin jauregiak eraiki. Erriberrin bertan hil zen 1425ean. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.

Haren omenez 1997tik aurrera Nafarroako Gobernuak Karlos III.a Noblearen Gurutzea izeneko saria ematen du.

Familia aldatu

Aitona
  Filipe III.a
Évreuxko kondea
Amona
  Joana II.a

Nafarroako erregina

Aitona
  Joanes II.a
Frantziako erregea
Amona
Bona
Luxenburgokoa
Aita
  Karlos II.a
Nafarroako erregea
Ama
  Joana
Frantziakoa
  Karlos III.a
Nafarroako erregea

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

1375eko maiatzaren 27an ezkondu zen Gaztelako errege Henrike II.aren Leonor alabarekin. Ondoko haurrak izan zituzten:

Maria Miguel Espartza maitalearekin zenbait sasikume ere izan zituen:

Monumentuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. a b Charles III. in: Encyclopædia Britannica. 2011-11-10.
  3. Michaud, Joseph Fr.; Michaud, Louis Gabriel. (1854). Biographie universelle ancienne et moderne. Desplace, 560 or..
  4. Herreros Lopetegi, Susana. (1993). Navarra en la órbita francesa. in: Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  5. Darst, David H.. (2002). Pérez, Janet; Ihrie, Maureen eds. Leonor de Navarra (1350-1415), Queen of Navarre. in: The Feminist Encyclopedia of Spanish Literature: A-M. Westport: Greenwood Publishing Group.
  6. Amama Joana II.a Nafarroakoak sortua.
  7. (Gaztelaniaz) Arigita, M.. (1911). El «Lignum Crucis» de la Catedral de Pamplon. Iruñea: Boletín de la Comisión de Monumentos. Históricos y Artísticos de Navarra, 123-126 or..
  8. Valente, Claire. (2002). Fritze, Ronald H.; Robison, William Baxter eds. Joan of Navarre (c.13750-1437). in: Historical Dictionary of Late Medieval England, 1272-1485. Westport: Greenwood Publishing Group.
  9. a b Suárez Fernández, Luis. (1985). Fernando el Católico y Navarra: el proceso de incorporación del reino a la Corona de España. Madril: Ediciones Rialp, 41-42 or..
  10. Agapito y Revilla, Juan. (1921). Casamiento de D.ª Juana hija natural de D. Carlos III. .
  11. Castro Álava, José Ramón. (1983). Carlos III el Noble. I. G. Castuera, Nafarroako Foru Aldundia, 14 or. ISBN 84-235-0104-3..

Bibliografia aldatu

  • (Italieraz) A. Coville, Francia, La guerra dei cent'anni (fino al 1380), «Storia del mondo medievale» liburuan, VI. liburukia, 1999, 608-641. orr.
  • (Italieraz) Guillaime Mollat, I papi di Avignone e il grande scisma, «Storia del mondo medievale» liburuan, VI. liburukia, 1999, 531-568. orr.

Kanpo estekak aldatu