Salbatore baseliza (Lesaka)

Babestutako eraikina Lesakan

Lesakako Salbatore baseliza, Lesakako Bereau etxea (Lesakako zubia) eta herrigunearen artean dagoen Erdi Aroko ermita da.

Salbatore baseliza (Lesaka)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLesaka
Koordenatuak43°15′09″N 1°41′19″W / 43.25257°N 1.68859°W / 43.25257; -1.68859
Map
Ondarea

Oinplanoa nabe luze eta estu batera mugatzen da. Hormak harlanduzkoak dira, eta, handik, harlanduxkaz jarraitzen dute. Baseliza bi isurkiko teilatu batez estalita dago, gaur egun gurutze bat gordetzen duen kanpai-horma soil batez errematatua, garai ez oso urrunetan izan zuen kanpaiaren ordez. Elizako sarrerako arkua erdi-puntukoa da, harlanduzkoa, dobela erradialekin. Erdi Aroko gezileiho batzuk gordetzen ditu eta bere leiho gehienak hegoaldean daude. Ur bedeinkatu ontziak, eraikinaren iparraldean kokatua, erakusten du ondoan duen leihoa, gaur egun errepidearen arrasean dagoena, sarrerako atea izan zela. Nabarmena da harlanduetako asko gurutzeekin apaintzen direla, hamabi guztira.

Barrualdean, tenplua oso sinplea da. Habeartearen ia erdia bankuek betetzen dute, eta atzealdea, koruaren azpian, hutsik dago. Burualdean harrizko hiru aldare daude, eta horietako batek bakarrik, erdikoak, du erretaula. Altzari liturgikoa barrokoa da, XVII. mendekoa, eta korintoar ordenako bi zutabe ildaskatuk egituratzen dute. Zutabe hauek banku baten gainean muntatzen dira, eta dentiloidun taulamendu bat eusten dute. Taulamendu horren gainean, teilatupea dago, frontoi triangeluar batez errematatua. Erretaularen buruan Kristoren eskultura gotiko oso ona dago, gurutziltzatua, XV. mendearen bigarren erdialdekoa, hispanoflamenkoa, urre-koloreko ahalkezko oihalarekin, soin naturalista ederrarekin eta aurpegi lasaiko buru onarekin, ileek markoztatua. Teilatupean, San Frantzisko Asiskoaren margo bat dago, bere ezaugarri tipikoetako bat duena: burezurra. Erretaularen alboetan, Maria eta San Joan Ebanjelariaren bi tailu moderno daude.

Salbatoreri buruzko lehen berri dokumentalak 1567koak dira, urte horretan Lesakako parrokiak duen guztiaren inbentarioa egiten da, hau, ordura arte Baionako elizbarrutiaren menpe zeuden gainerako lurralde nafarrekin batera, Iruñeko gotzainari obeditzera pasatzean. Agiriek diotenez, erdi eraitsita zegoen.

Ermitaren ondoan ermitauaren etxe txikia zegoen, XX. mendearen hasierara arte, eraikin txikian ermitau bat zegoen, baseliza zaintzeko.

Jakina da Salbatoreko atarian Igokunde eguna ospatuz Antzara jokuan zaldiz aritzen zirela.

Kanpo estekak aldatu