Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Navas de Tolosa (argipena)»

Navas de Tolosa Andaluziako herrixka eta alkate-auzoa da, egun Las Navas deituraz ezagunagoa. Jaéngo probintzian dago, La Carolina udalerrian. 519 biztanle ditu.

Navas de Tolosa herriko oroitarria, izen bereko gudua gogoratzeko.

Navas de Tolosako gudua toki horretan gertatu zen. Errege kristauek (Alfontso VIII.a Gaztelakoa, Petri II.a Aragoikoa eta Antso VII.a Nafarroakoa) almohadeen kontra egin zuten borroka. Kristauak atera izan ziren garaile. Horren ondorioz, Sierra Morena eskuratu zuten (Andaluziako sarrera), eta, horrenbestez, Al-Andalus ia erabat konkistatzeko bidea ireki zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu