Ezkila
Ezkila edo kanpaia ezkila-mihi batek jotzen duen metalezko instrumentua da. Musika egiteko erabil daiteke, bai eta erlijio ekitaldietarako ere.
Historia
aldatuAsia eta antzinako Egipton jada ezagunak ziren ezkilak, tamaina txikikoak. Antzinako Erroma eta Grezian jotzen ziren eta eliza katolikoak V. mendetik aurrera elizkizunetara deitzeko erabili zuen. Hori dela eta, kristauek signum izena eman zioten, eta hortik euskaraz zeinu hitza[1][2] ere badugu ezkila izendatzeko.
Tamaina geroz eta handiagoa egin zen ahalik eta XIII. mendean tamaina handiko kanpaiak egin ziren arte. XVI. mendean oso tamaina handiko ezkilak erabiltzen ziren.
Budismoak ere erabiltzen dituzte euren errituetan. Tibeteko "tingsha" ezkilak horren adibide dira.
Europako hainbat erabilera
aldatuEuropako ezkilak komunikazio tresna bat izan dira tradizionalki. Eliza katolikoak, ortodoxoak, anglikanoak eta protestanteak erabili izan dituzte. Gaur egun erabilera gutxitu den arren, ezkila mota batzuk entzuten ere.
Hainbat dei mota daude. Ohikoena ordua emateko erabiltzea da, baina baita mezetara deitzeko ere. Hil kanpaiak eta sua dagoela ohartarazteko kanpaiak ere jotzen dira oraindik, baina hirietan ohitura hori galduz doa.
Kanpaiak musika egiteko ere erabiltzen dira; kanpanologia da erabilera hori aztertzen duen jakintza adarra. Bi tradizio nagusi bereizten dira Mendebaldeko Europan: karilloia eta change ringing delakoa. Lehenengo motaren izena frantses “quadrillon” hitzetik dator, eta Herbehereetan sortu zen XVI. mendean. Palanka sistema batekin jotzen zen lehen, baina orain automatizatuta daude karilloi asko.
Change ringing delakoa Ingalaterran garatu zen XVII. mendean. Taldean jotzen da eta sekuentzia matematiko bat jarraitzen du. Kanpai hauek buelta osoa ematen dute haien uztarriaren inguruan, soinu alaia emanez. Ohikoa da Ingalaterrako herrietan ezkila mota hori entzutea.
Euskal Herrian
aldatuEuskal Herrian mantentzen da, Gaztela eta Kataluniako hainbat lekutan bezala, eskuzko kanpai-jotzearen tradizioa, konjuro baten modukoa usadioz, baina nekazaritzari lotua. UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen ekintza hau 2022an. Hainbat herritan gordetzen dira horrelako ohiturak, adibidez, Altsasun edo Los Arcosen.
Plain Bob Minor melodia famatua, change ringing adibide bat. Ezkila soinu sintetikoak erabiliz.
|
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Materiala
aldatuGehien erabiltzen den materiala brontzea da, baina bestelako aleazioak erabili izan dira, lekuan leku. Burdina erabiltzen da askotan. Ezkila txikietarako urrea eta zilarra erabiltzen da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
- ↑ «zeinu - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).