Harrespil
- Artikulu hau harrespil, jentil baratze edo cromlechari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jentilbaratza (argipena)».
Harrespil edo cromlecha harri eta zutarriekin zirkulu edo elipse bat osatuz eraikitzen den monumentu megalitiko mota bat da. Euskal Herrian ugari dira mota honetako megalitoak, baina Oria eta Leitzaran bailara dute mugatzat, bailara hauetatik mendebaldera ez baita harrespil bat ere aurkitu. Euskal mitologian, bestalde, toki bereziak ziren; hain zuzen, jentil-baratze edo mairu-baratze izenez ere deitzen zaie, horien eraikuntza jentil edo mairuei egozten baitzitzaien. Erresuma Batua, Frantzian, Danimarkan eta Suedian ere zabaldurik daude. Harrespil asko talde txikitan elkartuta agertzen dira, lekuaren garrantzia agerian ipiniz. Hala ere, harrespil bakunak ere badira. Eztabaida dago harrespilak eraikitzeko asmo eta helburuei buruz: batzuk nekropolitzat erabili diren arren, gizataldeen biltoki eta astronomia behaleku moduan ere interpretatu da.[erreferentzia behar]

Jorge Oteiza eskultore eta arte-teorilariak sarritan hitz egin zuen harrespilen estetikari buruz, batez ere Quousque Tandem...! saiakera liburuan. Bertan, euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak bilatzen saiatu zen historiaurreko artean erroak aurkituz. Lehen euskal gizakiak mundua huts-aren bidez sumatzen zuela zioen, huts eta harro hitzen etimologia-estetikoa eta harrespilen barneko espazio ireki baina mugatua aztertuz.
Euskal Herriko zenbait harrespilAldatu
- Abartan Izkoa harrespilak.
- Abartango Zelaia tumuludun harrespila.
- Agina harrespilak.
- Algorrieta harrespila.
- Altsoroi harrespilak. Etxalar. Nafarroa Garaia.
- Altxista harrespila.
- Amunola harrespila.
- Argibel I harrespila.
- Argibel II harrespila.
- Argibel III harrespila.
- Arleorko Zabala lepoan dauden lau harrespilak.
- Arrikolota harrespila. Etxalar. Nafarroa Garaia.
- Arritxurieta harrespila.
- Arritxurietako Gaina harrespila.
- Azpegiko lepoa harrespila.
- Baraxar Pagoxar harrespila.
- Basate harrespila.
- Boreiko Harri 1 harrespila.
- Boreiko Harri 2 harrespila.
- Boreiko Harri 3 harrespila.
- Egiar harrespilak.
- Elorregiko lepoa harrespila.
- Elorrietako Gaina harrespila.
- Errekaleku harrespil multzoa.
- Eteneta I (multzo megalitikoa). Adarra mendian. Gipuzkoa.
- Eteneta II (multzo megalitikoa). Adarra mendian. Gipuzkoa. Aurrekoarengandik 250 bat metrora.
- Etzelako harritxuriak.
- Gorospilgo lepoa harrespilak.
- Guardiko Lepoa harrespila.
- Gurutzako Lepoa harrespila. Lesaka. Nafarroa Garaia.
- Izu Hegoalde harrespilak.
- Izu Gaina harrespilak.
- Izurriztiko Bizkarra harrespilak Artikutza, Arantza inguruan, Nafarroa Garaian.
- Izurriztiko Egia harrespilak Artikutza, Arantza inguruan, Nafarroa Garaian.
- Izurriztiko Lepoa harrespilak Artikutza, Arantza inguruan, Nafarroa Garaian.
- Jaizkibel I harrespila Gipuzkoa.
- Jaizkibel III harrespila Gipuzkoa.
- Jaizkibel IV harrespila Gipuzkoa.
- Jaizkibel V harrespila Gipuzkoa.
- Jentilbaratza, Aranoko harrespil-multzoa. Nafarroa Garaia.
- Katillegiko lepoa harrespilak.
- Kauso I harrespila.
- Kauso II harrespila.
- Luurtzuko lepoa harrespila.
- Mehatseko Bizkarra harrespila.
- Mehatseko Lepoa harrespila.
- Meatzu Ekialde harrespilak.
- Meatzu Mendebalde harrespilak.
- Mendizorrotz I harrespila. Mikelaitzondo izeneko gunean (Donostia, Gipuzkoa)
- Mendizorrotz II harrespila. Mikelaitzondo izeneko gunean (Donostia, Gipuzkoa)
- Mulisko Gaineko harrespilak.
- Munerre harrespila.
- Muntto harrespila.
- Oianleku Hego harrespila. Oiartzun, Gipuzkoa.
- Oianleku Ipar harrespila. Oiartzun, Gipuzkoa.
- Olari harrespila.
- Olariaga harrespilak.
- Okabe harrespila, Donibane Garazi hego-ekialdean. Nafarroa Beherean.
- Organbideko harrespila.
- Orizki harrespilak. Etxalar. Nafarroa Garaia.
- Pagoieta harrespilak. Etxalar. Nafarroa Garaia.
- Soalar harrespilak.
- Urkullu Txiki Egia harrespila.
- Zaho 1 tumuludun harrespila.
- Zaho 2 tumuludun harrespila.
- Zaho 3 tumuludun harrespila.
- Zaho Ekialde tumuludun harrespila.
- Zaria I harrespila.
- Zaria II harrespila.
- Zaria III harrespila.
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- "Cromlech, baratzak, cercle de pierres" Imago Pirenaey. Atlas histórico de los Pirineos en la Antigüedad. 2011-03-27.
- Blot, J. (1997): "Cículos de piedra o baratze en el País Vasco Norte". Kobie, 24. 33-67 or.