Ireki menu nagusia

Artikulu hau fenomeno meteorologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Prezipitazio (argipena)».

Prezipitazioa, meteorologian, zerutik erorita lurzorura ailegatzen den edozein hidrometeoro mota da (euria, elurra eta txingorra) eta horrek lurrera ekarritako ur kantitatea.[1] Meteorologian, prezipitazioak aztertzen dituen adarra plubiometria da.

Prezipitazioa ziklo hidrologikoaren zati nagusi bat da, ura lurzoruan ezartzen duelako. Hodeiek egiten dute prezipitazioa, eta lurzorura grabitateak eramaten du. Kantitatea eta maiztasuna, lekua eta urtaroaren arabera aldatzen da.

MotaAldatu

Ur-tenperatura eta kantitatearen arabera, prezipitazioak honako izenak har ditzake:

Harremana badute ere, virga edo vir[2], lanbroa edo ihintza ez dira prezipitazioak.

NeurketaAldatu

Lurzoruaren leku jakin batean erortzen den prezipitazio-kantitateari plubiositatea deritzo. Hori neurtzeko zenbait instrumentu erabiltzen dira: euri-neurgailua edo plubiometroa, plubiografoa, radar meteorologikoa, eta abar. Prezipitazioa neurtzeko gainazal lau batean bildutako uraren altuera erabiltzen da milimetrotan neurtua (mm). Milimetro bat eta m²ko litro bat baliokideak dira.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Prezipitazio (meteorologia)  
  1. Euskalmeten definizioa
  2. Hodei batetik eroritako baino lurzorura ailegatzen ez den ur-tanta