Arto
Artoa[1] (Zea mays) urteroko gramineoen familiako landare belarkara da, bai gizakiek bai animaliek jateko landatzen dena. Munduko zerealik landatuena da, garia eta arroza gaindituz[2]. Duela hamabi mila urte inguru hasi ziren etxekotzen Mexikoko ardatz neobolkanikoan[3], eta kontinentean zehar hedatu zen europarrak iritsi baino askoz lehenago. Europara 1492an iritsi zen.[4]
Arto | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Poales |
Familia | Poaceae |
Leinua | Andropogoneae |
Generoa | Zea |
Espeziea | Zea mays |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | kontserbako arto, maizena, Arto olio, corn husks (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |



Historia
aldatuJatorria
aldatuIkerketa genetikoek frogatu dutenez, artoa Mesoamerikan ohikoa den graminea basati baten hazkuntza selektibotik sortzen da, teosinte-tik, alegia. Lehen, historialari gehienek uste zuten artoaren etxekotzea Tehuacan, Puebla eta Oaxacako bailaretan eman zela, Zeharkako Sumendi-ardatz izenekoan[5], Tehuacan bailarako Coxcatlán udalerriko arto-landareen aztarna arkeologikoetan oinarritua, zeinak, uste denez, duela bederatzi mila urte artekoak diren[3]. Hego Amerikan, landutako artoaren ale arkeologikorik zaharrenak 6700 BPkoak dira[6][7].
Matsuokak eta beste batzuek 2002an egindako ikerketaren arabera, artoaren etxekotzea gertatu zen Mexikoko hegoaldean duela 9.000 urte, eta gaur arte iritsi diren artoen artetik, motarik zaharrenak Mexikoko goialdekoak dira[8]. Handik, artoa Ameriketan barna zabaldu zen bi bideri jarraituz. Horrek bat egiten du erregistro arkeologikoetan oinarritutako ereduarekin, hor iradokitzen baita goialdeetan mota askotariko artoak zeudela behealdeetan barreiatu baino lehen.
Olmekek eta maiek arto barietate ugari lantzen zituzten Mesoamerikan, eta kozinatuta, ehota edo nixtamalizazioaren bidez prozesatuta prestatzen zuten. Maien ustez, artoa zen nagusi haien milaka urteko kulturan. Bere eguneroko mantenua zen, eta haien mitologiaren parte ere bazen. Popol Vuhn, artoa ikur berezi gisa irudikatzen da Mesoamerikako indigenentzat, eta jainkoek gizakiak eraikitzeko erabili zuten material nagusitzat hartzen da. Antzeko garrantzia izan zuen erdialdeko Andeetan ere, Kolonaurreko kulturak (bereziki, moche eta Chimuak) artoaren adierazpide artistikoak izan baitziren. Inken artean, labore horrekin egindako edari hartzituak (chicha) erritualetan erabili beharrekoak izan ziren[9].
Eskualdeak, soberakinak eta arto barietateak oinarri zituen merkataritza sarea garatu zuen. Europak Amerikarekin izan zuen harremanaren ondoren, XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran, esploratzaile eta merkatariek, itzultzean, artoa eraman zuten Europara, eta horrela sartu zuten munduko beste herrialde batzuetan.
XVI. mendean, Kristobal Kolonek[10] gauza asko ekarri zuen Amerikatik, eta horietako bat artoa zen.
Artoa oso egokia da klima desberdinetan hazteko. Azukre asko duten barietateak (arto gozoa) gizakien kontsumorako erabiltzen dira, beste barietate batzuk, berriz, animalien bazkarako, olioa egiteko, hartzitu eta destilatzeko bourbon eta whiskey gisako edarietan, besteak beste.
Europa
aldatuArtoa izan zen Europako kolonizatzaileek Amerikan hartutako espezieetako bat.
Galizian eta Kantauriko kostaldean (Euskal Herria barne), artoa oso ondo egokitu zen tokiko klimatologiara, eta labore horien errendimendu handia zela eta (nahiz eta gaur egun eskualde horiek ez diren Espainiako estatuan arto gehien ekoizten dutenak[11]), artoaren ustiapena Europa osora hedatuz joan zen. Bereganatze goiztiar hori, segur aski, Europako zerealekin zuen antzekotasunagatik izan zen (artoak ekarri zuen artatxikiaren laborantza desagertzea, leku batzuetan izen hori hartu zuelarik), beste landare batzuekin ez bezala, adibidez, patata, arraroagoak eta susmagarriagoak baitziren. Hala ere, ez zen garrantzitsua izan europarren elikadurarako XIX. mendea luze sartu arte.
Esan dezakegu nekazaritzan artoaren laborantza izan zela Industria Iraultzaren kausa eta ondorioa: artoak handitu egin zuen landutako azaleraren errendimendua, eta animalien estabulazioa ahalbidetu zuen. Animaliak pentsuekin elikatzen hasi ziren, laboreak ongarritzeko behar zuten simaurra ekoizten zuten bitartean.
Harrezkero, artoa gizakien zein animalien dietaren zati garrantzitsua izan da Europan.
Artoaren laborantza Europan sartu bazen ere, ez zen gauza bera gertatu gizakien kontsumorako elikagarriagoa eta egokiagoa egiten zuen prozesua: nixtamalizazioa. Europako herri-kulturan, prozesu hori ez ezagutzeak pelagra-izurriteak eragin zituen artoa oinarrizko elikagaitzat hartu zuten herritarren sektoreetan. Gorabehera horrek eta gizakiek kontsumitzeko egokienak ez ziren barietate gutxi batzuk inportatu izanak artoa kultura gastronomiko herrikoitik pixkanaka desagertzea ekarri zuten (kasu jakin batzuetan mantentzen den arren, hala nola arto-ogia edo Euskal Herriko taloa). Gaur egun, ekoizpen gehiena giza kontsumorako elikagai industrialak egiteko eta animalientzako pentsuak egiteko erabiltzen da.
Laborantza
aldatuHaziaren bidez landatzen da. Ereintza (ereite) aldia apirila eta maiatza bitartean izaten da. Soroan, lerro zuzenak egiten dira, eta, lerroen gune batzuetan, haziak botatzen dira, hazi batetik bestera 1 mm-ko luzera utziz; gune batean 2-3 hazi inguru bota ondoren eta ernetzen hasten direnean, bakandu egiten dira; hau da, komeni ez direnak aitzurrarekin kendu egiten dira.
Abuztu-iraila ingururako, helduta daude, eta, orduan, artaburuak kendu eta etxeko teilatupean zintzilikatuta uzten dira lehor daitezen. Artaburua garanduta gorde nahi bada, martxoko ilbeheran garandu behar da, horrela tximeletarik eta sitsik ez ateratzea lortuko baita.
Ekoizpena
aldatuArto-ekoizle handienak 2013an | |
---|---|
Herrialdea | Ekoizpena (tonetan) |
AEB | 353,699,441 |
Txina | 217,730,000 |
Brasil | 80,516,571 |
Argentina | 32,119,211 |
Ukraina | 30,949,550 |
India | 23,290,000 |
Mexiko | 22,663,953 |
Indonesia | 18,511,853 |
Frantzia | 15,053,100 |
Hego Afrika | 12,365,000 |
Mundu osoa | 1,016,431,783 |
Erabilera
aldatuErabilpen anitz ditu: animalien (oiloen, behien…) kontsumorako, indaba landareak eusteko eta laban lehortutakoan irina egiteko.
Artoak Euskal Herrian XVI. mendean landa-ekonomian sortu zuen iraultza
aldatuEuskal Herritarren bizimoduan ez ezik, bertako ekonomian, kulturan eta paisaian ere eragin itzela izan zuen artoak.[4]
Artoak Europara egin zuen benetako jauzia XV. mende bukaeran etorriko zen. Kristobal Kolonek bere egunerokoetan jaso zuen Antilletako herriek artatxikiaren antzeko zereal bat lantzen zutela, urte osoan zehar landu ere. 1493an, egindako bidaiaren froga gisa, zenbait hazi ekarri zituen Iberiar penintsulara itzultzerakoan[4].
Gaztelan, Katalunian eta Andaluzian, adibidez, mendea bukatu aurretik erein ziren lehen haziak. Handik, labore berria Europa hego-mendebaldeko beste hainbat lurraldetara hedatu zen XVI. eta XVII. mendeetan: Portugalen –eta, haren bidez, Afrika mendebaldeko kolonietan–, Kantauri itsasoko ertza osoan, Akitanian, Savoian, Po ibaiaren lautadan, eta abar. Hasiera batean abereak elikatzeko baliatu zen arren, berehala sartu zen laborari pobreen dietan, indar handiz gainera; horren lekuko dira Italia iparraldeko gastronomiaren bereizgarri bihurtu zen polenta, edo Euskal Herriko boroa eta taloa. Artoa biziki ongi egokitu zen tokiko klimara eta lurretara, eta, berandu gabe, beste zereal batzuk ordezkatu zituen, artatxikia, kasu.[4]
Larramendik Gipuzkoako Korografia liburuan (1754) jaso zuen artoa «jende pobrearen eta laborarien ogia» zela. Mendian lanetan ibiltzen ziren ikazkin, Egurgile eta abarrek ez zuten gari-ogirik nahi izaten, artoz egindakoa baizik, lan egiteko indar handiagoa ematen zielakoan. Hain handia izan zen artoak Europako hainbat tokitan izan zuen arrakasta, ezen beste zereal batzuk ordeztu eta haien izena ere hartu baitzuen. Euskara da horren adibide argia; ordura arte arto izena zuten zereal txikiak ordeztu eta izena ere kendu zien, haientzat artatxiki izena sortuz. Gauza bera gertatu zen beste hizkuntza batzuetan ere (galizieraz: millo; portugesez: milho; edota piemonteraz:melia).[4]
Artoak laborantza intentsiboagoa egiteko aukera ematen zuen. Alor berean hainbat labore lugorririk gabe txandakatzean, etekinak nabarmen emendatu ziren; baina, aldi berean, lurra agor zedin ekiditeko, ongarria gehitzeko beharra sortu zen. Simaurra etxeetan ekoizten zen, azienden gorotza eta gernua iratzearekin nahastuta.[4]
Alabaina, ongarritzeak albo-kalteak ere bazituen, lurzoruak azidifikatzea, bereziki. Arazo horri aurre egiteko, hau da, lurzoruen pH-a orekatzeko, gero eta ohikoagoa izan zen landetan karea nahastea, bederatzi urtetik behin edo. Praktika horren aipamen zaharrenak XVIII. mende hasmentan kokatzen dira: Baigorriko ordenantzetan 1704an, Beran 1705ean eta Lekunberrin 1709an. Larramendiren Korografia-n jasotzen denez, mende erdirako, kareztatzea Gipuzkoa osoan zegoen hedatuta.[4]
Gipuzkoan eta Bizkaian baserri ia guztiek beren karobi propioa eraiki zuten, eta modu deszentralizatuan kudeatzen zuten. Aldiz, kareharria hain ugaria ez zen tokietan –Bidasoa arroan, kasu–, kanpotik ekarri behar zen, eta, herri bakoitzean, kolektiboki ustiatzen zen gisu-labe handi bat egoten zen.[4]
Nekazaritza intentsiboago bilakatzearekin batera, baserriak handitu egin ziren. Fatxada nagusietan balkoi zabalak hedatu ziren (artaburuak eta piperrak, adibidez) lehortzen uzteko, eta atarien aurreko aterpeak artoa aletzeko erabiltzen ziren. Errotek ere bultzada handia jaso zuten garai horretan.
Aldi berean, nekazaritza ordura arte landu gabeko espazioetara hedatu zen. Bilakaera hori ez zen berdina izan toki guztietan: inguru malkartsuetan terraza-sistemak eraiki zituzten, ibai-arroetan drainatzeak eta kostaldeko paduretan polderrak.
Elikadura eta higienea
aldatu2007an, Mexikoko Institutu Politekniko Nazionaleko Produktu Biotikoen Garapen Zentroko zientzialariek aurkitu zuten bere aleen koloreagatik arto more edo urdina deitutako barietateak almidoi gutxiago eta gluzemia indize (GI) txikiago dituela garai horretan gehien kontsumitzen diren barietateak baino; almidoi-indize txikiagoak eragin dezake arto urdina egokia ez izatea lokro eta morokil gisako platerak prestatzeko. Hala ere, badirudi bikaina dela tortilla, maluta eta arto-krispetak egiteko, kaloria gutxiago dituelako, eta, beraz, ezin hobea da argaltzeko dietetarako edo diabetesaren eraginak saihesteko. Bestalde, arto urdin horrek halako kolorea du antozianinak dituelako (fruta urdinetan eta moreetan edo ardo beltzean ere aurki daitezkeen konposatuak), antozianinak antioxidatzailetzat hartzen dira.
Artoa mantenugai ugariko elikagaia da (kitxuen artean landare-elikagai nagusitzat hartzen zen, eta mitologia mesoamerikarrean parte hartzen zuen —ikus, Popol Vuha—), eta elikagai bakar gisa hartzeak osasun-arazo larriak ekar ditzake: anemia-mota batzuk eta, artoa ez bada nixtamalizatuta kontsumitzen (Amerika kontinentean duela milaka urtetik egin ohi den gisa), batez ere pelagra.
Halaber, beste elikagai batzuetan bezala, onddo bizkarroiekin ez kutsatzeko ardura hartu behar da, mikotoxinek giza osasunari eragiten baitiote.
Kontsumoa elikagai gisa
aldatuArtoaren erabilera nagusia elikaduran ematen da. Osorik presta daiteke, aletuta (entsaladen, zopen eta bestelako janarien osagai gisa). Arto-irina (morokila) hutsik presta daiteke, edo beste errezeta batzuen osagai gisa erabil daiteke. Arto-olioa merkeenetakoa da, eta oso erabilia da elikagaiak frijitzeko. Latinoamerikako kulturetan, arto-orearekin egindako produktuek gari-ogia ordezkatzen dute.
Beheko mapan, munduko per capita arto-kontsumoaren tasa ageri da; mapan ikusten denez, Mexiko, Guatemala, Hegoafrika, Zimbabwe, Zambia, Lesotho eta Malawi dira arto-kontsumitzaile nagusiak[12].
Mexikok artoa du elikadura-oinarri, eta mendekotasun hori esanguratsua da. Izan ere, kolonaurreko garaietatik, elikaduraren oinarria izan zen, kakao, pipermin eta kuiarekin batera.
Latinoamerikako sukaldaritzan, parte-hartze handia du zenbait plateretan, hala nola: tortillak eta horiekin egindako platertxoak, esaterako, arepak, tacoak, enchiladak, itakateak, txilakilak eta quesadillak; lokroak, cuchuco zopa, choclo edo chócolo zopa, elote zopa, paraguaiko zopa, katxapak, hallakak, sopeak, gorditak, tlacoyoak, tlayudak, huaracheak, moloteak...
Arepen osagai nagusia ere bada, Kolonbiako eta Venezuelako gastronomian plater enblematikoa, eta Ekuadorren eta Panaman ere oso ezaguna.
Arto frijitua produktu berria da, eta hainbat marka desberdinetan saltzen da, patata frijituen edo kakahueteen ordez. Beste zenbait aplikazio ere txigortuak dira (tortilla erdi-lau bat, non barazkiak eta oilasko-gisatuak, haragi urratua edo cebichea jartzen den), Frito Lay snack-ak, eta Kellogg's enpresa estatubatuarraren gosarirako arto-malutak (Corn Flakes eta Zucaritak).
Artoz egindako edari bero bat atolea da, ia beti irinarekin edo arto-orearekin egiten dena. Edari fresko bat tejuinoa da, Mexikoko mendebaldean ohikoa dena. Edari hartzitua edo chicha aborigenen tradizioaren parte da Latinoamerikako herrialde askotan (Venezuelan Andeetako chicha deitzen zaio, herrialde horretan arrozez egindako edaria baita chicha). Herrialde horretan, badago hartzitzen ez den artoz egindako edari lodi bat ere, arto-karato izenez ezagutzen dena.
Erdialdeko Andeetan (Kolonbia, Ekuador, Peru eta Bolivia) badago arto morea deitutako barietate bat chicha morea deritzon alkoholik gabeko edari bat egiteko. Api edaria ere, arto mota berarekin egiten da, Andeetako goi-lautadako edari tipikoa.
Arto barietatearen eta arto hori hazten den tenperaturaren arabera, arto-olioaren kalitatea aldatu egiten da; izan ere, tenperatura baxuagoetan hazten diren artoek oleiko motako olio asegabe gehiago izaten dute zona tropikaletan hazten direnek baino. Mexikon, 600 bat barietate daude, kalitate onenak eskualde hotzetakoak dira.
1860ko hamarkadan, W.K. Kellogg ore txiki bat egiten hasi zen gari, olo eta arto irin integralarekin. Pieza txiki batzuk egiten zituen, eta labe batean txigortzen zituen ondoren paketatzeko. Hori izan zen corn flakes edo zereal-hostoak izenez ezagutzen diren arto-maluten hasiera. Jatorrizko formulari, azukreak eta beste osagai batzuk gehitu zizkioten, eta, ondoren, artoarenak soilik ziren hostoak egin zituzten.
Kanarietan, milloarekin egiten den bahetu gabeko irinari, frangollo deritzo, eta izen bera duen elikadura-prestakin batean erabiltzen da. Irin zuriaren antzeko itxura du, baina tonu ilunagoa edo horixkagoa, erabilitako barietatea zein den. Hazi txigortu eta ehotuetatik abiatuta, gofioa ere egiten da, eta hainbat elikagaitan erabiltzen da, edo zuzenean kontsumitzen da urarekin, esnearekin edo eztiarekin oratu ondoren.
Panaman, hainbat modutan kontsumitzen da artoa, hala nola tamalak, opilak eta arto egosiz, urez, azukrez, kanelaz eta esnez egindako chicheme izeneko freskagarri modura, hotz edo bero kontsumitu daitekeena.
El Salvadorren elikagai nagusietako bat da. Artoarekin, Pupusa izeneko jaki polular tipikoenetako bat prestatzen da: frijole frijitu, gazta eta txitxarroi ehoz betetako tortilla.
Arto puztu (aire beroarekin) eta azukreduna, Argentinan tutuca izenez ezagutzen dira, eta Bolivian eta Perun, nondik sortua den, pasankalla izenez; ez da krispetekin nahastu behar, horiei pochoclo, pororó edo pururú (kitxuatik) deitzen baitzaie, eta arto barietate ezberdin batekin prestatzen dira.
Balio nutrizionala
aldatuBalio nutrizionala 100g-ko | |
---|---|
Energia | 360 kJ (86 kcal) |
19 g | |
Azukreak | 3,2 g |
Zuntz dietetikoak | 2,7 g |
1,2 g | |
3,2 g | |
Bitaminak | Kopurua %EB† |
A bitamina ekib. | 1% 10 μg |
Tiamina (B1) | 17% 0.2 mg |
Niazina (B3) | 11% 1.7 mg |
Folato (B9) | 12% 46 μg |
C bitamina | 8% 7 mg |
Gatz mineralak | Kopurua %EB† |
Burdina | 4% 0.5 mg |
Magnesioa | 10% 37 mg |
Potasioa | 6% 270 mg |
| |
†Ehunekoak AEBko heldu batentzako eguneroko gomendio dietetikoak hartuta kalkulatu dira. Iturria: USDA FoodData Central |
Artoa mantenugai ugariko elikagaia den arren (kitxuen artean landare-elikagai nagusitzat hartzen zena eta mitologia mesoamerikarrean parte hartzen duena) —ikus: Popol Vuh—, genotipoak, ingurumenak eta ereite-baldintzek eragina dute arto-alearen konposizio kimikoan. Batez beste, proteina-edukia % 10ekoa da, eta % 60 baino gehiago prolaminak dira (zeinak).
Eduki oso txikia dute aminoazido esentzialetan, hala nola lisina, triptofanoa eta isoleuzina; ondorioz, proteinaren balio biologikoa txikia da, eta nutrizio-kalitatea, eskasa. Hori dela eta, mezu nutrizional hobea zuten material berriak lortzera jo zuten fitohobetzaileek[14].
2007an, Mexikoko Institutu Politekniko Nazionaleko Produktu Biotikoen Garapen Zentroko zientzialariek ikusi zuten arto urdinak (bere aleen koloreagatik deritzo horrela) almidoi gutxiago duela eta ordura arte gehien kontsumitzen ziren barietateek baino gluzemia indize (GI) baxuagoa. Almidoi gutxiago duenez, arto urdina ez da oso egokia lokroa eta morokila gisako platerak prestatzeko, baina badirudi bikaina dela tortillak, malutak eta krispetak egiteko, kaloria gutxiago dituelako, eta, beraz, ezin hobea da elikatzeko eta, batez ere, diabetes gisako gaitzei aurre egiteko. Bestalde, arto urdinaren kolorea antozianinen presentziari zor zaio (antioxidatzailetzat jotzen diren konposatuak, fruta urdinetan eta moreetan edo ardo beltzean ere aurkitzen direnak).
Gari-proteinekiko antzekotasuna eta glutenik gabeko dietan duen eragina
aldatuArtoa da glutenik gabeko dietan gehien kontsumitzen den zerealetako bat, glutendun zerealen ordezko gisa[15][16].
Hala ere, antzekotasunak daude artoaren prolaminen —zeinak— eta gariaren prolaminen —gliadinak— artean, eta horrek immunitate-erreakzioak eragin ditzake zeliako diren pertsonengan[16][17].
Artoarekin egindako elikagaietan zeina gutxi dagoen arren, garia duten elikagaietan gliadinekin egindakoarekin alderatuta, badirudi artoa dela gaixotasun zeliakoa duten pazienteen azpitalde mugatu batean heste-mukosako kalteak iraunaraztearen erantzule; izan ere, bai sortzetiko erantzuna, bai zeinen aurkako moldaerazko erantzuna, gladinen aurkako erantzunaren antzekoak dira. Beraz, zeinak kaltegarri gisa sailka daitezke paziente zeliako gutxi batzuentzat, batez ere glutenik gabeko dieta bati erantzun txarra ematen diotenentzat[16].
Gaixotasun zeliakoaren patogenesian zeinek zeresana dutela baieztatzea informazio baliagarria da glutenik gabeko dietari erantzuten ez dioten paziente zeliako batzuen jarraipena egiteko. Kalkuluen arabera, kasu horien % 10-18 inguruk gaixotasun zeliako errefraktarioa dute, eta horrek egoera larriagoa adierazten du; gaixotasuna garatzeko joera argia dute, eta pronostikoa ez da hain aldekoa, eta xurgapen txarrak, osteoporosiak eta zenbait gaixotasun autoimmunek arazoak eragin ditzakete[16]. Glutenik gabeko dietari erantzuten ez dioten kasu batzuetan, artoa dietatik kentzeak gaixotasuna kontrolatzea ahalbidetzen du, sintomak desagertuz eta heste-mukosako kaltea konponduz[18].
Gastronomia
aldatuArgentina
aldatuGarrantzitsua da Argentinako gastronomian, bereziki ipar-mendebalde eta Cuyo eskualdean. Artoz egindako plater tradizionaletako batzuk dira: lokroa, humita, tamala eta morokila.
Bolivia
aldatuArtoa asko erabiltzen da Boliviako gastronomian. Barietate ezberdinak plater ezberdinetan erabiltzen dira. Apia egiteko, normalean, «Kulli» eta «Morochillo» barietateak erabiltzen dira, kolore morea dutelako nabarmentzen direnak. Chichari dagokionez, gehien erabiltzen diren arto barietateak dira: «Hualtaco», «Morocho 8 hilera», «Kellu», «Huillcaparu», «Ayzuma», «Morocho Grande», «Chuspillo», «Colorado»..., besteak beste. Normalean, plater tipikoek, hala nola La Pazeko platerak eta picanak, «Hualtaco», «Aperlado» edo «Blanco» barietateko artaburu bat daramate. Boliviako lurraldean, asko kontsumitzen diren beste plater batzuk huminta eta tamala dira, batez ere «Hualtaco», «Blando Cruceño» eta «Bayo» arto barietateekin eginak.
Bestalde, zenbait aperitibo, hala nola pasankalla, «Pisankalla» arto barietate jakinarekin soilik egiten da, eta beste plater batzuk, hala nola lagua, hamar arto barietate baino gehiagorekin egin daitezke. Prestaketa gastronomiko horiek guztiek Boliviako arto-aniztasunaren garrantzia azpimarratzen dute.
Txile
aldatuTxileko gastronomian, artoa erabiltzea ez da Amerikako gainerako herrialdeetan bezain ohikoa. Hala ere, humitak gisako platerak presta daitezke, eta porotoekin batera, poroto granatuak mazamorrarekin eta pilkoarekin prestatzeko, Cazuela izeneko elikagaiaren osagai ere bada. Choclo pastelean ere erabiltzen da. Are gehiago, «Completo» plater batzuen parte ere izan daiteke.
Colombia
aldatuArepak, choclo arepak, eta hainbat eta hainbat janari eta edari prestatzen dira. Artaburu samur irakina ere jaten da, gero erre daitekeena, hutsik edo gurin eta gatzarekin. Industrialki lortutako arto-irin lehorrarekin arepak, opilak, tamalak, aiakak eta enpanadak prestatzen dira, besteak beste.
Ozpinetako arto samurraren aleak arrozetan eta entsaladetan erabiltzen dira.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren hiztegia, arto, Euskaltzaindia
- ↑ FAOSTAT. .
- ↑ a b Evolution of Corn. .
- ↑ a b c d e f g h Naberan, Josu. (2024-03-31). «Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ FAO: «Origin, History, and Uses of Corn (Zea mays)». 20140223100251.
- ↑ Grobman, Alexander et al.. (2011). «Restos de maíz cultivado de Huaca Prieta y Paredones (Perú) de hace 6700 años» PNAS 1095: 1755-1759..
- ↑ Scientists Overhaul Corn Domestication Story With Multidisciplinary Analysis. 13/12/2018.
- ↑ (Ingelesez) Matsuoka, Yoshihiro; Vigouroux, Yves; Goodman, Major M.; G, Jesus Sanchez; Buckler, Edward; Doebley, John. (2002-04-30). «A single domestication for maize shown by multilocus microsatellite genotyping» Proceedings of the National Academy of Sciences 99 (9): 6080–6084. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 11983901. PMC PMC122905. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
- ↑ Recipientes ceremoniales para libación de chicha - Museo Larco - Lima - Perú. .
- ↑ Rubinstein, Rachel. (2023-12-31). «80. Kristobal Kolon: The Yiddish Columbus (Mexico, 1938)» Jews Across the Americas (New York University Press): 351–355. ISBN 978-1-4798-1934-8. (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
- ↑ Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente.
- ↑ According to 2000 CIMMYT World Maize Facts and Trends.
- ↑ Pérez-Calvo Soler 2005, 141 orr. .
- ↑ Paredes López, Octavio; Valverde, María Elena. Cinvestav. 2006. Los recursos nutracéuticos y medicinales que Mesoamérica le ha dado al mundo. 20130120194414.
- ↑ Coordinadora del grupo de trabajo: Dra. Isabel Polanco Allué. Sociedad Española de Gastroenterología, Hepatología y Nutrición Pediátrica.. (2008). MINISTERIO DE SANIDAD Y CONSUMO ed. Diagnóstico precoz de la enfermedad celíaca. .
- ↑ a b c d Ortiz-Sánchez, JP; Cabrera-Chávez, F; de la Barca, AM. (21 de octubre de 2013). «Maize prolamins could induce a gluten-like cellular immune response in some celiac disease patients» Nutrients 510: 4174-83. doi: . ISSN 2072-6643. PMID 24152750. PMC 3820067..
- ↑ Cabrera-Chávez, F; Iamet, S; Miriani, M; et al.. (2012). «Maize prolamins resistant to peptic-tryptic digestion maintain immune-recognition by IgA from some celiac disease patients» Plant Foods Hum Nutr 67: 24, 30. doi: . PMID 22298027..
- ↑ Accomando, S; Albino, C; Montaperto, D; Amato, GM; Corsello, G. (2006). «Multiple food intolerance or refractory celiac sprue?» Dig Liver Dis 3810: 784-5. PMID 16169780..
Bibliografía
aldatu- (Italieraz) Aureliano Brandolni, Andrea Brandolini. (2006). Il mais in Italia: storia naturale e agricola. Bergamo, Italia: CRF press, XII+370 or..
- Ferro, D.N.; Weber, D.C. Managing Sweet Corn Pests in Massachusetts.
- Multilingual multiscript plant name database. University of Melbourne.
- Serratos Hernández, José Antonio: El origen y la diversidad del maíz en el continente americano. Greenpeace.
- Tlahui - Medic No. 32, II/2011: Uso medicinal del cabello de elote (estilos de Zea mays L.), entrevista a la herbolaria Liboria Sánchez de Cuautla, Morelos, México.
- Biblioteca Digital de la Medicina Tradicional Mexicana: Atlas de las Plantas de la Medicina Tradicional Mexicana - Maíz (Zea mays L.).
- Romero Contreras, Tonatiuh; González Díaz, Luis; Reyes Reyes, Gabriel: Geografía e historia cultural del maíz palomero toluqueño (Zea mays everta).
- biodiversidad.gob.mx: Origen y diversificación de maíz. Proyecto Global de Maíces Nativos. Anexo 8. Resultados de proyectos.
- Acosta, Rosa: El cultivo del maíz, su origen y clasificación. El maíz en Cuba. Cultivos Tropicales, 2009, vol. 30, n.º 2, orrialdeak 113-120.
- Ávalos, Carlos: Un alimento con historia “El maíz”.
- El maíz, nuestro sustento, Cristina Barros y Marco Buenrostro, orrialdeak6-15.
- Diversidad y distribución prehispánica del maíz mexicano, Bruce F. Benz, orrialdeak16-23.
- De las muchas maneras de cultivar el maíz, Teresa Rojas Rabiela, orrialdeak24-33.
- La domesticación del maíz, Emily McClung de Tapia, orrialdeak 34-39.
- Richard Stockton MacNeish y el origen de la agricultura, Ángel García Cook, orrialdeak 40-43.
- El dios del maíz en Mesoamérica, Tomás Pérez Suárez, orrialdeak 44-55.
- Los mitos del maíz entre los mayas de las Tierras Altas, Carlos Navarrete, orrialdeak 56-61.
- Las tortillas calientes, patrimonio cultural, Victoria Novelo, orrialdeak 62-71.
- De elemento creador a sustento vital, Tomás Pérez Suárez, orrialdeak 72-73.
- Pérez-Calvo Soler, Jorge. (2005). Nutrición energética y salud. Debolsillo ISBN 8497933982..
Kanpo estekak
aldatu
Horiak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Beilegia | Horia | Larua | Urrekara | Chartreuse | Beixa |
Azafrai kolorea | Okrea | Ziapea | Arto kolorea | Krema | Limoi kolorea |