Almandoz
Almandoz Baztango herria da. 2015eko urtarrilaren 1ean 194 biztanle zituen[1].
Almandoz | |
---|---|
Baztan, Euskal Herria | |
| |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Baztan |
Koordenatuak | 43° 05′ 28″ N, 1° 36′ 19″ W / 43.09108°N,1.60533°WKoordenatuak: 43° 05′ 28″ N, 1° 36′ 19″ W / 43.09108°N,1.60533°W |
Demografia | |
Biztanleria | 194 |
GeografiaAldatu
Baztan udalerriko herririk hegoaldekoena da.
Iruñetik N-121-A errepidean barna etorrita eta behin Belateko tunela eta Almandozko tunela igaro ondoren eta errepidea maldan behera doala, Almandoz lehenbiziko baztandar herria da, eta errepidearen ezkerraldean dago.
Herrigunea Loibeltz edo Santa Barbarako mendiaren magalean, itsasoko mailatik 450 metroko garaieran dago, haranako herririk altuena izanik.
Ondare nabarmenaAldatu
- Ederrena pilotalekua: Herriko pilotalekua da eta 1927an inauguratu zen.
- Galtzaga jauregia edo Beola jauregia: XVIII. mendean eraikia, gaur egun hotela eta jatetxea da.
- Etxatoa etxea: Aurrealdea Fernando Agerrek egurrean landutako irudiez apaindua du, Beola jauregiaren alboan dago.
- Jauregia etxea: Almandozko pilotalekuaren alboan dagoen jauretxe bat da.
- San Pedro eliza: 1956ko azaroaren 11an inauguratua, antzinako izen bereko eliza ordezkatu zuen.
Demografia eta biztanleriaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
214 | 219 | 228 | 223 | 218 | 220 | 218 | 207 | 212 | 210 | 211 | 205 | 201 | 208 | 198 | 194 |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Bestak eta ospakizunakAldatu
Almandozko bestak ekainaren 1ean ospatzen dira, Bestaberri egunean.
Almandoztar ezagunakAldatu
- Jose Bergara (1908-1936), fraidea, 2017an dohatsu aitortua.
- Elias Pierola Etxabarri edo Pierola II.a (1944-), esku pilotaria.
- Miguel Atxa Mindegia (1957-), txirrindularia.
- Begoña Sanzberro Iturriria (1962-), UPNko politikaria.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Udal webgunean Almandoz