Ireki menu nagusia

Nicolas Jean de Dieu Soult

Nicolas Jean-de-Dieu Soult (Saint-Amans-la-Bastide, 1769ko martxoaren 29a - ib., 1851ko azaroaren 26a), Dalmaziako 1. dukea, izengoitiz Burdinezko eskua deitua, frantziar militar eta politikaria izan zen. Frantziako historia osoan Mariskal Jeneral (Maréchal général des camps et armées du roi) izendatuak izan diren sei ofizialetako bat da. Hirutan Frantziako lehen ministroa izan zen.

Nicolas Jean de Dieu Soult
Nicolas Jean de Dieu Soult.jpg
Frantziako gobernuburua

1840ko urriaren 29a - 1847ko irailaren 19a
Louis Adolphe Thiers - François Pierre Guillaume Guizot
Frantziako gobernuburua

1839ko maiatzaren 12a - 1840ko martxoaren 1a
Louis-Mathieu Molé - Louis Adolphe Thiers
Frantziako gobernuburua

1832ko urriaren 11 - 1834ko uztailaren 18a
Casimir Perier Itzuli - Étienne Maurice Gérard Itzuli
Frantziako Gerra ministro


Frantziako parea


Frantziako parea

Bizitza
Jaiotza Saint-Amans-Soult1769ko martxoaren 29a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Saint-Amans-Soult1851ko azaroaren 26a (82 urte)
Hobiratze lekua Saint-Amans-Soult
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, gudaria eta arte bildumagilea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Infanteria
Gradua Inperioko marexal
Parte hartutako gatazkak Iberiar Penintsulako Gerra
Napoleondar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Politikari independente

BizitzaAldatu

1785ean sartu zen Frantziako armadan. Frantziako Iraultzako Gerretan parte hartu zuen eta, Fleurusko garaipenaren ostean (1794), brigada-jeneral izendatu zuten. 1799-1800 bitartean, André Massénaren aginduetara borrokatu zen Suitza eta Italian. 1804an Inperioko mariskal izendatu zuten. 1805ean, parte hartze erabakigarria izan zuen Austerlitzeko guduan. Honen ondoren, Europako estrategarik hoberena zela erran zuen Napoleonek[1].

1808tik aurrera Iberiar Penintsulako Gerran aritu zen[2]. 1809an Napoleonek Espainiako armadako maior jeneral izendatu zuen. Urte bereko azaroan garrantzi handiko garaitia lortu zuen Ocañako guduan. Josef Bonaparte erregearekin desadostasun handiak zituenez gero, 1812an Frantziara itzuli eta Saxoniako frontean jardun zuen. 1813an, berriz ere Iberiar penintsulara joan zen, Pirinioetako kanpaina zuzentzera. Baina Sorauren eta San Martzialen porrot egin zuen[1].

1814an Napoleonek uko egin zion koroari. Abenduan Luis XVIII.a errege berriak gerra ministro izendatu zuen Soult. Baina 1815ean Napoleonek Elba uhartetik ihes egin zuelarik, Soult batu zitzaion eta haren ondoan borrokatu zen Ehun Egunetan, Waterlooko guduan barne. Hori zela eta, 1816-1819 bitartean Alemanian erbesteraturik bizi izan zen[1]. Frantziara itzulirik, Luis Filipe I.aren erregealdian hainbat kargu politiko bete zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Jean de Dieu Nicolas Soult, larousse.fr
  2. Valdivielso, Enrique, Nicolas Jean de Dieu Soult, museodelprado.es
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolas Jean de Dieu Soult