Hizkera
Hizkera, hizkuntza aldaera edo lektoa hizkuntza baten forma berezia da, pertsona edo giza talde batek erabili ohi duena edo egoera jakin batean erabiltzen dena. Hizkerak dira, besteak beste, dialektoak, hizkuntza-erregistroak, jargoiak eta argotak.
Hizkeren sailkapena
aldatuDia-motako sailkapena
aldatuXX. mendeko erdialdean Leiv Flydal eta Eugenio Coseriu hizkuntzalariek egun arlo akademikoan maiz erabiltzen den hizkeren sailkapen sistematikoa egin zuten. Hori multzo handitan sailkatzen zituzten hizkuntza aldaerak, aldaera nagusitzen den esparrua irizpidetzat hartzen duena eta grezieratik datorren dia- aurrizkia, euskaraz zehar, erabiliz sailak izendatzeko:
- aldaera diatopikoak edo dialektoak, non lurralde batean zabaldutako hizkerak barnehartzen diren (adibidez, gipuzkera).;
- aldaera diastratikoak, non gizarte talde edo klase baten baitan erabiltzen diren hizkerak barnehartzen diren (adibidez, gazteen hizkera);
- aldaera diafasikoak, gaiaren, bitartekoaren, partehartzaileen eta komunikazio-asmoaren araberako hizkerak (adibidez, administrazioko hizkuntza-aldaera). Horietan soilik komunikazio-bitartekoaren araberakoak diren hizkerak aldaera diamesikoak dira.
Beste hizkera-izen batzuk
aldatuJargoia gremio edo arlo tekniko batean erabilitako hizkera da gehienetan. Condillac filosofoak 1782an "Zientzia bakoitzak bere hizkuntza behar du bere ideiak dituelako" esan zuen[1]. Argot hitza, bere aldetik, gutxietsi edo baztertutako gizarte-taldeen hizkera izendatzeko erabili izan da askotan. Slang delakoa ingelesezko hizkera informala edo lagunartekoa da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fernand Braudel, The Wheels of Commerce, Civilization and Capitalism, 15th-18th Centuryren II. liburukia, 1979: 234. orr.
Bibliografia
aldatu- Sonneveld, H, Loenning, K: (1994): Introducing terminology, in Terminology, p.1-6
- Wright, S.E.; Budin, G.: (1997): Handbook of Terminology Management, Volume 1, Basic Aspects of Terminology Management, Amsterdam, Philadelphia, John Benjamins 370 pp.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |