San Migel zubiko gudaldia (Bera)

guda

San Migel zubiko gudaldia 1813ko irailaren 1an izan zen Beran, frantziarren eta britainiarren artean. Donostia bezperan ingeles eta portugaldarren esku erori eta San Marzialgo gudua galdu ostean, Napoleonen armadak Lapurdira egin behar izan zuen erretirada.

San Migel zubiko gudaldia
Espainiako Independentzia Gerra
San Migel zubia gaur egun.
Data1813ko irailaren 1a
LekuaBera
EmaitzaTropa frantsesen atzera-egitea
Gudulariak
Espainia Tropa espainiarrak Frantzia Napoleondar tropak
Buruzagiak
Wellingtongo dukea
Graham jenerala
Napoleon Bonaparte

Gartakariak

aldatu

1813-1814. Napoleondar Gerrak zirela eta, 1813ko abuztuaren hasieran, tropa aliatuak, Wellingtongo dukea buru zutela, Bortzirietan, Urdazubin eta Donezteben finkatu ziren, Soult mariskal frantsesarenei jarraikiz.

Beran ingelesek zaindutako San Migel zubia zuten frantsesek igarobide bakarrenetakoa, eta pasatzeko, borroka egin behar izan zuten. 20 bat lagun hil ziren bataila hartan, baina bestelako ondorioak ere utzi zituen: guda guztietan galtzaileak herritarrak baitira, eta Bortzirietan goseteak eta izurriteak izan ziren, triskantzek eta soldaduei jaten eman beharrak eraginda. 1813ko azaro arte izan zen heriotza krisi nabarmena eragin zuten.[1]

Bibliografia

aldatu
  • Ramón Guirao Larrañaga, La batalla de San Marcial, del 31 de agosto de 1813, y los combates previos y posteriores a orillas del Bidasoa, de junio a noviembre de 1813. Luis de Uranzu Kultur Taldearen argitalpenak, 1995.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu