Kanpandorrea edo ezkila-dorrea kanpai bat edo gehiago dituen dorre bat da, normalean eliza edo eraikin zibil baten parte dena (banandua, atxikia edo osagarria). Kanpaiak sinestunak edota orokorrean hiritarrak bertaratzeko erabiltzen dira.

Donostiako Artzain Onaren katedraleko kanpandorrea, estilo neogotikoa.
Madariaga dorretxearen alboko kanpandorrea. Axpe, Busturia.

Eliza batek kanpandorre bat baina gehiago izan ditzake, eta hauek kanpai edo ezkila bat baina gehiago ere bai.

Euskaraz hainbat izen ditu: kanpandorrea, kanpandegia, ezkila-dorrea, ezkilategia, zeinutegia, zeinützülia eta abar.

Bitxikeriak

aldatu

Donostiako Parte Zaharrean bada Kanpandegi izeneko kalea, XIX. mendea arte ipar muturrean kanpandorre bat baitzegoen, Santa Maria basilikaren alboan.

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu