Ireki menu nagusia
Kaskabilo talde bat

Kaskabiloa metalezko esfera txiki bat da, hutsa eta irekidura txiki bat duena. Irekidura honen barnean, esfera txikiago bat dago. Esfera honek, erresonantzia ahalbidetzen duen zulo bat du. Soinua, bi esferen arteko talkagatik sortzen da, kanpoaldekoa eta barrukoaren arteko talkagatik. Bere soinua, orohar, ozena da.

ErabilerakAldatu

Kaskabiloak bezala ezagutzen den perkusiozko musika tresna, bere izenak dioen bezala, hainbat kaskabiloz osatuta dago, eta besoko bezala, kirten baten gainean muntatuak edo zurezko mazo baten gainean aurkez daitezke, eusteko.

Kaskabiloak oso ohikoak dira dantzetan, batez ere ekialdekoetan, non dantzariek eramaten dituzten lepoko eta besokoetan (eskumutur eta orkatilatan, eta soinua ateratzen diete dantzan ari diren bitartean.

Belazketan, hegazti harrapariaren posizioa ezartzeko erabiltzen dira, hegazti hau ikusgai ez dagoenean (distantzia laburretan).

Animalia etxekotu batzuen lepoan jartzeko ere balio du. Adibidez, katu, zakur, ardi edo arkumeei.

Zaldien apaingarri eta gurdien tiraketaren apaingarri bezala ere balio du.

Kaskabiloa, mojigangako jantzietan erabiltzen da, arlekinetan, pailazoetan, mozorroetan eta pertsonaia barragarrietan. Kaskabiloak tamaina ezberdinetakoak izan daitezke tresnaren arabera.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaskabilo