Ezpatadantzariak (margolana)

margolana

Ezpatadantzariak Aurelio Arteta euskal margolariaren koadroa da, eta 1913an burutu zuen. Egun, egun Gasteizen, Arabako Arte Ederren Museoan, gordetzen da.

Ezpatadantzariak
Jatorria
Sortzailea(k)Aurelio Arteta
Sorrera-urtea1913
IzenburuaEzpatadantzariak
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak102 (altuera) × 108,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaArabako Arte Ederretako Museoa
BildumaArabako Arte Ederretako Museoa
Inbentarioa3064

Deskribapena aldatu

Erromeria bateko eszena bat da. Bertan, lau gizon agertzen dira ibiltzen ezpata dantzarako jarreraz. Janzkera oro har zuriek, txapel eta gerriko zein zapi gorriekin kontrastea egiten dute. Koadro honetan eta "Erromeria" sorta osoan Artetaren kromatismoa guztiz deigarria da.[1]

Sorrera aldatu

1913an, lehenengo aldiz, Aurelio Artetak mandatuz egin zuen margolan-sorta bat, ziklo bat bailitzan, eta hor kokatzen da Ezpatadantzariak. Margolan guztiek ere euskal erromeria hartzen dute gaitzat. Zuiako markesaren jantokirako egin zuen, Murgian (Araba). Era horretan, talde-konposizio moduko bat egiteko aukera izan zuen.[1]

Sorta horretan, Artetak ihes egiten die bigarren irakurketa haragikoi eta ironikoei, ezin bestean. Deskribapen errealistaren eta adierazpen alegorikoaren artean kokatzen da, eta koloreari indar berezia ematen hasten zaio. Bestalde, lehen planoko irudien inguramendu definituekin aurrez aurre, atzealdeak lauso samarrak izaten dira: ihes egiten dio kokapen jakin bat irudikatzeari, baita giza irudien gorputz ezaugarriak zehazteari ere.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b González de Durana, J. 2008, 32. or.
  2. González de Durana, J. 2008, 33. or.

Iturriak aldatu

Gonzalez de Durana, Javier. (2008). Aurelio Arteta. Madrid: Fundación Mapfre / Instituto de la Cultura ISBN 978-84-9844-111-6..

Kanpo estekak aldatu

Arabako Arte Ederren Museoa

Gehiago irakurri aldatu

  • Miguel Ángel Marrodán, Aurelio Arteta. Colección Temas Vizcaínos, 1979 ISBN 84-500-3071-4
  • Jaime Brihuega, Aurelio Arteta. Una mirada esencial. Edorta Kortadi, 1988 ISBN 84-87184-48-0
  • Matilde Marcos Macías, Arteta : estudio de la figura, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1998 ISBN 84-8373-107-X