Hilobi

pertsonak lurperatu ohi diren lekua

Hilobia lur azpian egiten den ehorztoki bat da. Bertan sartzen da gizaki bat edo animalia bat heriotzaren ondoren. Oro har, hilerri batean biltzen dira, eta gorputz bakoitzaren edo gorputz multzo baten kokapena hilarri batzuek seinalatzen dute.

Egin berria den hilobi bat, sarkofago batekin.

Hilobiak, ia giza kultura guztietan komunak dira, erritu eta apaindurari dagokionez ezberdintasunekin, heriotzari buruzko sinesmenen eta honen ondorengo existentziaren arabera. Zenbait kulturak, egiptoarrak kasu, beren hildakoak lurperatzen zituzten beren lurreko jabetza guztiekin, beste munduan beharko zituztela pentsatuz. Hilobiratzea historiaurrean hasten da.

Kanpo estekak

aldatu