Maiztasuna edo frekuentzia denbora jakin batean gertakari bat errepikatzen den aldien berri ematen digun magnitudea da. Oro har, f letra xehez adierazten dira maiztasunak. Periodoaren aurkako magnitudea dugu:

Maiztasun
Formula
Formulako ikurra eta
Ohiko ikurra, eta
Neurtzeko unitateahertz eta reciprocal second (en) Itzuli
Dimentsioa
Erloju baten segundoen orratza 1 Hz-ko maiztasunaz egiten du tik, minutuenak, berriz, 1/60 = 0,0166.

Nazioarteko Unitate Sisteman (SI), maiztasunaren unitatea hertz da, eta Hz ikurraz adierazten da. Hertzak denbora unitatetan ere adieraz litezke, hots, segundoetan:

Definizioak dioenez, frekuentziak errepikapenekin zerikusi handia du fenomeno oszilatzaileak eta uhinak aztertzeko ezinbestekoa da maiztasun kontzeptua ulertzea.

Uhinen maiztasuna aldatu

 
Giza bihotzak hertz bat eta bi hertzen arteko maiztasunaz bultzatzen du odola gure zainetan zehar, egiten ari garen ekintzaren arabera bere maiztasuna moldatuz.

Uhinak aztertzean, maiztasuna magnitude garrantzitsua da. Frekuentzia uhinen propietate bat da, anplitude eta uhin luzera bezala. Ondoren frekuentziaren eta uhinen beste zenbait propietateren arteko erlazioak erakusten dira:

 

Hor,   maiztasuna da;  , uhinaren hedapen-abiadura; eta  , uhin-luzera.

 

Bigarren formulan,   maiztasuna da, eta  , abiadura angeluarra.

Kanpo estekak aldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: maiztasun  edo maiztasun.