Ostitz

Odietako kontzejua, Nafarroa Garaian

Ostitz[1][a]  Odieta ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 14,0 kilometrora.

Ostitz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat zeharkarrikan


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaOdieta
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Ostiz / Ostitz
Posta kodea31799
Herritarraostiztar
Geografia
Koordenatuak42°54′49″N 1°37′00″W / 42.9136°N 1.6167°W / 42.9136; -1.6167
Azalera2,38 km²
Garaiera496 metro
Distantzia14,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria86 (2023)

2023 urtean 86 biztanle zituen.

Bertako biztanleak ostiztarrak dira.


Baionatik   Donejakue bidea
Baztango bidea
Donejakuera
Burutain
(2,0 km)
   Ostitz    Enderitz
(1,2 km)


Ostitz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ostiz (1087)
  • Ostiz (1177)
  • Ostiz (1279)
  • Oztiz (1350)
  • Oztiz (1366)
  • Ostiz (1534)
  • Hoztiz (1587)
  • Ostiz (1644)
  • Ostiz (1802)
  • Oztiz (1829)
  • Ostitz (1926)
  • Ostitz (1974)
  • Ostitz (2000)

Etimologia

aldatu

Ostitz ost- + -itz da. Lehenengo elementua identifikatu gabeko pertsonaren izena da eta bigarrena jabetza adierazten duen atzizkia. Julio Caro Barojak antzinako izen bat dokumentatzen du, Ostius, herri honen izenaren parte izan daitekeena. Horren esanahia, beraz, "Ost- izeneko pertsona baten jabetzako lekua" da.[3]

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Ostizko armarria Odietako armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[4]

« Hondo gorri batez eta aurrean bi urrezko zerrendez osatuta dago. »

Geografia

aldatu

Ostitz Odieta ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Kokapena

aldatu

Odieta Iruñeko merindadearen iparraldean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean, eta nafar hiriburutik 18,6 kilometrora. Herrira heltzeko N-121-A errepidea hartu behar da Iparraldeko norabidean, eta Ostizko gurutzabidean ezkerrera hartu NA-411 errepidetik.

Ibarrak Ultzama ibaiaren erdiko ibilgua hartzen du, baita Urepeleko behealdea ere, Atezdik datorrena, Gaskue zeharkatzen duena eta Ultzamarekin bat egiten duena Latasatik gertu. Gainera, Eltzarrain ibaia Anuetik dator Ultzaman ere isuritzeko, baina oraingoan Ostitz baino lehen.

Odietako hego-ekialdean dago Ostitz, 505 metroko garaieran, Ultzama ibaiaren ezkerreko bazterrean. Iparraldean Burutain, ekialdean Beraitz, hegoaldean Enderitz, eta mendebaldean Anotzibar.[5]

Klima eta landaredia

aldatu

Odietak klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.

Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude Olaibarreko basoetan.

Udalerriko 2.410 hektareetatik, erdia inguru baso eta zuhaitzek hartzen dute (1.149 hektarea), eta beste erdia larreen (969 hektarea) eta laboreen artean banatzen da; 1984an bazka, zerealak, patatak eta barazkiak ziren batez ere, baita mahasti batzuk ere. Pixkanaka-pixkanaka, labore horiek abandonuan erori dira, nahiz eta herri batzuetan oraindik artoa landatzen den.

Abeltzaintzak garrantzi handia izan zuen bere garaian; gaur egun, esnetarako behien ustiategi handian aritzen diren etxalde gutxi batzuetara mugatzen dira. Garrantzi txikiagoa dute haragitarako behien, zaldien edo ardien ustiategi txikiek, bailaran banatzen diren ehundaka batzuk baino ez.

Eremu honen interes geologikoa erliebe hau osatzen duten substratu mineralek eta bertan ematen diren formazioek ezaugarritzen dute. Kareharrizko tuparriak dituzten flysch ozeanikoak dira batez ere, Ziaurritz eta Gaskue arteko antiklinalean ikus daitekeen bezala.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Odietan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Anue pareko udalerrian, estazio bat dagoen Olague kontzejuan, itsasoaren mailatik 577 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

      Datu klimatikoak (Olague, 1975-2022)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.0 26.0 28.5 33.0 40.0 39.0 40.0 36.0 29.0 23.0 18.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 9.5 13.1 15.1 19.1 23.2 25.6 26.5 22.5 17.7 11.8 9.0 16.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 4.6 7.4 9.4 12.9 16.6 18.8 19.2 15.7 12.1 7.4 4.7 11.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 -0.3 1.8 3.7 6.8 10.0 11.9 12.0 9.0 6.5 2.9 0.5 5.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.0 -12.0 -9.0 -5.0 -3.0 1.0 3.0 3.0 0.0 -5.0 -10.0 -14.0 -14.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 134.2 115.5 114.3 119.5 97.5 75.4 44.8 43.5 73.0 110.9 163.9 132.2 1224.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 88.0 54.0 52.0 56.5 49.0 85.7 48.2 90.8 67.5 69.0 80.5 86.6 90.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.4 12.6 12.9 14.8 13.3 9.3 7.7 6.9 9.9 12.4 15.2 14.3 143.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.3 3.7 2.1 1.1 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.3 1.7 12.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

Iruñeko katedralak lurrak izan zituen XI. mendetik. 1515ean "gerrako jendearengandik salbuesteko pribilegioa" lortu zuen, eta pribilegio hori berariaz aitortu zitzaion 1662an. 1847an eskola zuen, eta Iruñeko katedraleko taula-arkuduna zen kuratoa hornitzeko eskubidea zuena; Iruñetik Baztanerako errepide berriko bizilagunak ari ziren lanean. Irin-errota bat zebilen.

XIX. mendearen hasieran, "hiribildu banandu" gisa agertu zen, bertako bizilagunak aukeratzen zituzten erregidoreek gobernatzen zuten hiribildua. XIX. mendean zehar, 1835-1845eko Udal erreformen ondoren, udalerri bezala erabat bananduta eta erregimen komunaren menpe geratu zen, baina XX.ean Odietakoari gehitu zitzaion berriro.[8]

Demografia

aldatu

Udalerri gisa agertzen den azken erroldan, 1920koan, 144 biztanle eta 39 etxe zituen.

Ostitzeko biztanleria[9][10]
1800 1860 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1990 2000 2010 2020
188 204 163 143 144 150 111 101 94 81 95 91 88 90 96

Garraioa

aldatu

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Odietako Mariano Ziganda[11] (Ahotsak[12] proiekturako)
Ikus, gainera: «olaibarrera» eta «nafarrera»

Santxo Eltso, apaiz latasarrak, katixima bat idatzi zuen gaztelaniaz eta euskaraz, orain arte aurkitu ez dena, eta harekin historiara pasatu zen, euskaraz idazten zuen hegoaldeko lehen euskaldun zelako. 1561ean argitaratu zuen, eta haren izenburuaren, inprimatzeko lekuaren eta urtearen berri dugu, liburuen inbentario bati esker, nahiz eta ez den alerik aurkitu.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Odietako herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[13]

Odietan, 1870 urtean 633 biztanle zeuden, eta horietatik 590ek euskaraz hitz egiten zuten, hau da, % 90ek. Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.

1935ean, Aingeru Irigarairen arabera, 50 urtetik gorakoek besterik ez zekiten euskaraz, eta ez zuten erabiltzen.[10]

1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Odieta ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.

1996ko erroldaren arabera, Odietan 324 biztanle zituen; horietatik 79 (% 24) euskaldunak ziren eta 70 (% 22) ia-euskaldunak; gainerakoak, 175 (% 54) erdaldunak. 2001. urtean 318 biztanle zeuden, 81 euskaldun (elebidunak) 75 ia-euskaldun eta, beraz, 162 erdaldun.[14]

Koldo Zuazok, 2010ean, Odieta ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[15]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Odieta eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %25k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 35,20k.

Erromeriak

aldatu
 
Santurbe baseliza, ibarreko nortasunaren ikur

Ibarreko tradiziorik garrantzitsuena Santurbe baselizarako erromeria da. Santurbe Odietako ibarreko bizilagunen nortasun kolektiboaren ikurra da, maiatzaren azken igandean ospatzen den erromerian islatzen den bezala, nahiz eta Urbano eguna maiatzaren 25a izan, egun horretan santua ermitan meza batekin gurtzen baita.

Sorrerako legendaren arabera, baselizatik gertu elorri bat zegoen, eta, tradizioaren arabera, elorri horren gainean agertu zen Urbano. Ustezko gertaera mirakulutsua garai urrun eta zehaztugabeetan gertatu zen, dei egiten zion artzaintxo baten eskariz, zeinaren hanka elbarritua santuak sendatu baitzuen. Antzeko beste mesede batzuen ondoren, Gaskueko jaunek, haien morroiek eta herriko bizilagunek urtero, maiatzaren 25ean, agertu zen lekura joateko botoa eman zuten, San Urbano izendatzeko baseliza bat eraikiz. Herri-sinesmenak erreumaren gaineko sendatzeko bertuteak ematen dizkio Santuari.

Santutegiak eremutar euskalduna zuen. Urtean zehar, bere betebehar nagusia baselizaren mantenimenduaz arduratzea zen. Abuztuaren 16tik aurrera eta Garizumara arte, ermitaua herriz herri ibiltzen zen postulatzen, santutegiko zainketetarako, behor baten gainean jarri eta alforjan Santurberen irudia zuen kapera txiki bat zeramala.[16]

  • San Anton jai txikia, urtarrilaren 17an
  • San Joan jaiak, ekainaren laugarren asteburuan

Ondarea

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /ostít͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Ostitz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Ostitz. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  4. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  5. Ostiz. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-7).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Olague» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Olagueko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. Nafarroako Entziklopedia Handia | OSTITZ. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  9. Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-4).
  10. a b Arozamena Ayala, Ainhoa. Ostiz. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-7).
  11. «Ziganda Ostitz, Mariano - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  12. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  13. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  14. «Bisita Gaitazu» Odietako Udala (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  15. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  16. José Ignacio Homobono. Romería de San Urbano de Gaskue. Expresiones de religiosidad, sociabilidad y reproducción de identidades colectivas. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu