Aritxulegi
Aritxulegi Bianditz (840 m) eta Aiako harriaren (837 m) artean dagoen mendatea da eta izen bereko tunela, Oiartzun eta Lesaka batzen dituen errepidean. Ohiko bidea izaten da inguruan dauden mendietara igotzeko.
Aritxulegi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 813 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′43″N 1°47′08″W / 43.24528°N 1.78556°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Oiartzun. |
439 metroko altuera dauka.
Gerra Zibila
aldatuEspainiako Gerra Zibilean gudu handi bat egon zen bertan. 1936an Txato Olabarri, EAE-ANVko militantea bertan hil zen, alderdi horretan hil zen lehenengo gudaria. Horren omenez alderdi horrek bertan monolito bat ezarri zuen.
Gudari Eguna
aldatuOndoan "Gudarien Basoa" dago. Baso horretan hiltzen den ETAko militante bakoitzaren omenez zuhaitz bat landatu da, lehenengoa Txabi Etxebarrietaren omenez landatu zenetik. Bertan Gudari Egunaren baitan omenaldiak burutu izan dira. Garrantzi berezia izan zuen 2006an bertan ospatu zena, bertan ekitaldiaz gain ETAko hiru kidek komunikatu bat irakurri zutelako, tiroak airera botaz. Lehenengo aldia zen ETAk horrelako agerpen bat egiten zuela.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |