Sunbilla
Sunbilla[4] ([s̺unβiʎa]; Sunbil [s̺unβil] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerrekako ibarrekoa, Baztan Bidasoa eskualdekoa. Iruñeko merindadekoa. 650 biztanle zituen
2014. urtean. Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 56 kilometro iparraldera dago. Nekazaritzan eta zerbitzuetan dago oinarrituta ekonomia, baina azken urteetan bultzada nabarmena izan du turismoak.
Sunbilla | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Sunbilla udalerriaren ikuspegi orokorra. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Sunbilla | ||
Alkatea | Amets Inda Gorriaran (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31791 | ||
INE kodea | 31226 | ||
Herritarra | sunbildar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°09′52″N 1°40′06″W / 43.164444444444°N 1.6683333333333°W | ||
Azalera | 10,33 km² | ||
Garaiera | 106 metro | ||
Distantzia | 56 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 672 (2023: −5) | ||
Dentsitatea | 0,65 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,33 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 59,7 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 74,19 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 89,00 (2018: %0,19) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.sunbilla.com |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuSunbilla Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean dago. Bi auzoz osatua dago, bakoitza Bidasoa ibaiaren alde batean. Bi auzoak antzinako harrizko zubi zaharrak batzen ditu 1562az geroztik. Zubi modernoa ondoren eraiki zen. Herriko kale handiena eta udalerria egituratzen duena Kale Nagusia da.
Sunbillak Igantzi eta Etxalar ditu mugakide iparraldean, Arantza mendebaldean, Bertizarana ekialdean, eta Doneztebe hegoaldean.
Mendaur mendi ospetsua hurbil dago, hegoaldera (1.131 m).[5][6]
Bisusta ur-jauzia herriko iparraldean dago. Mendaurko mendilerroko Urkidi (624 m) eta Abelu-Apausa (682 m) mendietako urak jasotzen dituen Burdinzelaieta errekan dago, azken zatian. Erreka Bidasoara heldu baino 30 metro lehenago 10-20 metroko jauzia egiten du urak antzinako trenaren ibilbidearen azpitik pasa baino lehenago.[1][2]
Ingurune naturala eta klima
aldatuSunbillak klima atlantiko epela du, prezipitazioak ugariak dira urte osoan, eta Nafarroa Garaiko erdialdeko eta hegoaldeko udalerrietan ez bezala, udak ez dira batere lehorrak. Urtean batez beste prezipitazioak 1.800 eta 2.000 mm bitarte izaten dira, tenperatura 14 °C, eta egun euritsuak 180.
Landaredian intxaurrondoak eta haritzak dira nagusi; udalerriaren altuera dela eta, pagoak nahiko urriak dira. Horrez gain, XIX. mendean birlandatzen hasitako hainbat konifera ere badira, hala nola intsinis pinua eta japoniar laritza.
Estazio meteorologikoa
aldatuSunbillan, itsas mailatik 117 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1979an jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Demografia
aldatuSunbillako biztanleria |
---|
[8]2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 0,60 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
XX. mendearen erdialdean egon zen migrazio-prozesua nabarmentzekoa da; herritar askok alde egin zuten Frantzia eta Estatu Batuetara, batez ere. 1950ean sunbildarrak 1.090 ziren, 30 urte geroago 721 bakarrik, heren bat gutxiago. Hori dela eta, udaletxeko horma batean zubi zaharraren aldekoan, bertso hau irakur daiteke:
« |
Hamaika gazte Amerikara |
» |
Agustin, 2010-9-19 |
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2007an Sunbillako alkate kargurako Eusko Alkartasuneko José Francisco Errandonea Zubieta aukeratu zuten. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik sei lortu zituen bere talde politikoak, gehiengo osoa udalean. Boto baliogabeak 85 izan ziren (emandako guztien % 17,60) eta boto zuriak zazpi (% 1,76). Abstentzioa % 27,37 izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Alkartasuna (EA) | 298 | 6 |
Sunbildarrak | 93 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan zazpi zinegotziak lortu zituen zerrenda bakarra aurkeztu zen, Bildukoa.[9] Amets Inda aukeratu zuten alkate, eta Errandonea alkate ohia zinegotzi.[10]
Udaletxea
aldatuUdaletxea XIX. mendearen erdian eraiki zen eta inguruko eraikuntzen estilo bera dauka. Udal bulegoez gain, udaletxean, ostatua, taberna eta helduen irakaskuntza klaseak daude. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Kale Nagusia 1-2
Alkateak
aldatu2007-2011 | José Francisco Errandonea Zubieta | EA |
2011-2015 | Amets Inda Gorriaran | Bildu |
Azpiegiturak
aldatuIruñetik Irunera doan N-121-A errepide nazionalean dago Sunbilla, 56. kilometroan. Garai batean errepide nazionala herriko Kale Nagusitik pasatzen zen, baina tunela eta herriko saihesbidea eraiki eta gero herria errepide nazionaletik kanpo geratu zen.
Garraioak
aldatuLa Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
Tren Txikitoa
aldatuBidasoako trenbidea, Tren Txikitoa izenez ezagunagoa, 1889. urtean sortu zuen Ingalaterrako Bidasoa Railway and Mines enpresak. Trenbidea Irun eta Endarlatsa lotzeko sortu zen. Trena bide estukoa zen, eta lurrunaren bitartez mugitzen zen. Hasiera batean minerala garraiatzen zuen Endarlatsako meategietatik Irunera. Baina gerora, Irun-Elizondo ibilbidea egiten hasi zen, bidaiariak eramaten.
Gaur egun, antzinako burdinbidetik Bidasoko bide berdea dago, eta Irungo Behobia auzotik Legasaraino joan daiteke (51 km). Bidea Sunbillatik pasatzen da, eta oinez edo bizikletaz egiteko aproposa da.[11]
Kultura
aldatuJaiak
aldatuSunbillako jaiak abuztuaren 11n ospatzen dira, San Tiburtzioetan.
Euskara
aldatuSunbillan[14] Malerrekako hizkera[15] egiten da, ipar sartaldeko nafarrera.
Zerbitzuak
aldatuSunbilla "Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Joan Batailatzailearen eta San Tiburtzioren eliza, gurutze latindarraren oinarridun harrizko eraikina da.
- XVII. mendea aurretik armarria duten etxeak:[16]
- Udaletxea, XIX. mendean eraiki zen.
- Subizarreko jauregia.
- Meharbaita etxea.
- Eskribaita etxea.
- Ambrosabaita etxea.
- Arriskoenea etxea.
- Garaikoetxea (indianobaita).
- Garbitoki zaharra.
- Paulabaita
- Arria.
- Auloa.
Sunbildar ospetsuak
aldatu- Juan Kruz Petriarena (XIX. mendekoa), Xenpelar bertsolariaren aitona (Juan Frantzisko Petriarena Rekondo zen Xenpelarren izena).[17][18][19]
- Ximun Ibarra, Zubikoa (1905-1979), bertsolaria.[20]
- Juan Felix Iriarte, Berjinanto (1912-1987), bertsolaria.[21]
- Ramon Latasa (1930-1991), aizkolaria. 1959an apustu mitiko bat irabazi zuen Luxia azkoitiarren aurka. Urte berean Lekeition beste balentria handi bat egin zuen: 5 metro eta 15 zentimetroko zirkunferentzia zuen eukalipto enborra 3 ordu eta 17 segundotan ebaki zuen. 1966ko Espainiako binakako txapelduna izan zen Arria II.arekin. 1967an Espainiako banakakoa irabazi zuen, 1968an Espainiako zutikako txapelketa eta 1974an Espainiako binakakoa Usategietarekin.[22]
- Patxi Petrirena (1963-), itzultzaile eta zuzentzailea.
- Unai Bertiz harrijasotzaile gaztea Nafarroako txapelduna izan zen: 2008, 2009, 2010, eta 2011n. Jasotako pisu totalaren errekorra du 6562.5 kilorekin (2011).[23][24]
- Shu Otero (1995) idazle, ilustratzaile eta komikigilea.
- Ane Petrirena 200 metro leunetan Nafarroako txapelduna eta Espainiako txapeldun ordea izan da. 2017an 23 urte azpikoetan Europa mailako txapelduna izan zen 4x100 proban.[25][26]
- Iker Mariezkurrena arraunlaria, Kontxako banderaren bi edizio irabaziak.[27][28][29]
Argazki galeria
aldatu-
Zubizaharra
-
Zubizaharra
-
Zubizaharra
-
Garbitoki zaharreko harraska.
-
San Joan Batailatzailea eliza
-
Latasa aizkolariaren eskultura
-
Amerikar euskaldun artzainentzako bertsoa, udaletxeko horman
-
Mendaur mendia, Sunbillako Zubizaharretik
-
Sunbillako hegoaldea, Zubizaharretik
-
Leihoak
-
Sunbillako Kale Nagusiaren hasiera, Doneztebetik etorrita
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Sunbilla-Mendaur-Sunbilla ibilaldia
- ↑ Mendaur mendia euskal-herria.org mendi-atarian
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ «Sunbilla - Población: inmigrantes, emigrantes y otros datos sobre los habitantes de cada municipio» www.epdata.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ Emaitzak[Betiko hautsitako esteka] Berria egunkarian.
- ↑ Sunbilla[Betiko hautsitako esteka], Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
- ↑ Tren Txikitoa, Sunbite turismo elkartearen webgunean.
- ↑ «Zelaieta Lastiri, Fermin - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Sunbilla - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Malerrekakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Sunbillako karrika nagusiko etxe eta armarri berezien azalpenak, 1999an emititutako erreportajean - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ PEREZ, Elixabete. (2011). Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar 1835-1869. Bidegileak bilduma,. Eusko Jaurlaritza, 9 or..
- ↑ Zavala, Antonio. (1993). «Xenpelar eta bere ingurua / Antonio Zavala (bizitzaren egille eta bertsoen biltzaille)» eimakatalogoa.eus: 37-41. (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale Elkartea. «Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
- ↑ «Ximun Ibarra Zubikoa (1905-1979)» Bankako bertsulari ohien koblak. (argitaratze data: 2013-07-13), 35 or..
- ↑ Bidegain, Eneko. «Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan» Bertsolari 2019-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ Antton Espelosin (2009): Aizkora apustuak eta txapelketak.
- ↑ Mikel Lasarte. (2010-07-15). Unai Bertiz Nafarroako Harrijasotzaileen Txapelketan. (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Unai Bertiz bate una de las marcas de Iñaki Perurena» El Diario Vasco 2011-07-10 (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Oro para Ane Petrirena y bronce para Adrián Vallés. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Petrirrena, Ane. «Ane Petrirena Insausti» Esapiniako atletismo Federazioa (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).
- ↑ ««Gure kirola urean egiteko da, lehorrean sentimendua galtzen du» - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guinea, Luis. (2019-09-09). «Sunbilla también ganó la Bandera de La Concha gracias a Iker Mariezkurrena | SeleccionDN+» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Iker Mariezkurrena Hondarribiako arraunlari sunbildarra - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Sunbite (Sunbilla Indartuz Turismo Elkartea)
- Ttipi-ttapa, eskualdeko euskal hedabidea.
- Sunbillako argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Sunbillari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Herria, N-121A errepidetik ikusia, Google Street View zerbitzuan.