Alfontso VIII.a Gaztelakoa

Alfontso VIII.a Gaztelakoa Noblea[1] (Soria, 1155eko azaroaren 11Gutierre-Muñoz, 1214ko urriaren 5a) Gaztelako erregea izan zen 1158 eta 1214 bitartean. Erreinuaren eremua zabaldu zuen mairuei konkistaturiko lurraldeekin.

Alfontso VIII.a Gaztelakoa


Gaztelako Erresumako erregea

1158 - 1214
Bizitza
JaiotzaSoria1155eko azaroaren 11
Herrialdea Gaztelako Erresuma
HeriotzaGutierre-Muñoz1214ko urriaren 5a (58 urte)
Hobiratze lekuaSanta María la Real de Las Huelgas monasterioa
Familia
AitaAntso III.a Gaztelakoa
AmaZuria Nafarroakoa, Gaztelako erregina
Ezkontidea(k)Leonor Ingalaterrakoa  (1170eko iraila (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
LeinuaHouse of Burgundy - Castile and León (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta gudaria
Lantokia(k)Gaztela
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNavas de Tolosako gudua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 62553726 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Antso III.a Gaztelakoaren eta Zuria Nafarroakoaren semea zen. Hiru urte besterik ez zituenean, aita hil zitzaion. Adin txikikoa zen bitartean, gatazka latzak izan ziren Gaztelako bi leinuren artean: kastrotarrak eta laratarrak[2]. Hortaz baliaturik, Antso VI.a Nafarroakoak Errioxa eta Bureba berreskuratu zituen[3], eta Errando II.a Leongoak Burgos beretu zuen. 1170ean, 14 urte zituela, Gaztelako errege izendatu zuten.

Gaztela, Leon eta Nafarroa denbora luzean leiatu ziren Iberiar penintsulan nagusi izateko. 1173-1176 bitartean, Nafarroaren aurka borrokatu zen, eta Errioxa beretzea lortu zuen. 1177an, musulmanen esku zegoen Cuenca hartu zuen[2]. 1195ean, al-Mansur buru zuten almohadeak nagusitu zitzaizkion Alarcosko guduan, Leongo eta Nafarroako erregeen laguntza errefusatu ondoren. Hala ere, ez zuen amore eman Nafarroako Erresumaren konkistan.

Tregua nahiz borroka etenaldi batzuen ondoan, Gaztelako eta Aragoiko erregeen betidaniko gutizi horri erantzunez eta Antso Azkarra Nafarroako erregea Magreb aldera joan izanaz baliaturik, euskal erreinuari eraso eta Nafarroa mendebaldeko tenentziak okupatu zituen lehenik 1199-1200ean (Araba, Durangaldea, Gipuzkoa, etab.); 2004tik aurrera, Lapurdi hartu zuen, baina Baionak eta Bordelek gogor egin zioten bi urte iraun zuen kanpainan. Atzera egin behar izan zuen 1206rako. Ingalaterrako koroapean zegoen Lapurdi utzi eta Nafarroako Erresumako mendebaldearen jabe bihurtu zen.

1212an, ekinaldi luze baten ondoren, almohadeak menderatu zituen Navas de Tolosako guduan, errege kristauen aliantza zuzenduz. Artzapezpiku eta kardinalek almohadeen aurka borrokatzera behartua, Antso Azkarrak ere parte hartu behar izan zuen gudu horretan. Garaipen horren bitartez, Gaztelaren nagusitasuna bermatu zen, eta almohade dinastia gainbehera etorri zen[2]. Alfontso 1214an hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

1180an, Henrike II.a Ingalaterrakoaren alaba Leonorrekin ezkondu zen. Guztira, 11 seme-alaba izan zituzten[4]:

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. a b c Alfonso VIII El Noble o El de las Navas. Alfonso VIII. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2016-06-16).
  3. Estornés Lasa, Bernardo. Alfonso VIII de Castilla. euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2016-06-16).
  4. Castile & Leon, counts & kings, Foundation for Medieval Genealogy, fmg.ac
  5. Vicaire, M.-H.. (1938). Une ambassade dans les Marches. in: Saint Dominique: l'idée, l'homme et l'oeuvre. Paris: Desclée De Brouwer, 89–98 or..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Antso II.a Gaztelakoa
 
Gaztelako erregea

11581214
Ondorengoa
Henrike I.a Gaztelakoa