Harlauza

harri handi eta zapala

Harlauza[1] bat harri handia, mehea eta laua da, batez ere zoladura, estalki eta antzekoetan erabiltzen dena. Galtzadarriekin alderatuta, handiagoak eta zapalagoak dira.

Harlauzezko lurra, Donostiako Konstituzio plaza.
Ponpeiako kalea, harlauzezko lurrarekin

Ohikoak dira kale eta plazetako zoladura gisa, batez ere auzo historikoetan. Erresistentzia handiko harriak erabiltzen dira, hala nola granitoa, basaltoa edo kareharria, erabiltzaileen pisu eta marruskadurari aurre egiteko. Egun, funtzio berarekin zementu edo hormigoizko lauzak ere erabiltzen dira.

Erabilera

aldatu

Eraikuntzan, harlauzak batez ere erabiltzen dira zoladurak eta estalkiak egiteko. Baina beste hainbat erabilera izaki ditzake, hala nola:

Harriak

aldatu

Zoladuran, hauek dira erabiltzen diren harri mota nagusiak:

  • Granitoa: Granito leunduak oso harlauza eder eta gogorren aukera ematen du. Gainera, lodiera txiki samarra izanik, tamaina handiko harlauzak egitea ahalbidetzen du. Leundu gabe, eta tamaina handietan, espaloien eta kaleen zoladura gisa asko erabiltzen da.
  • Marmola: kareharrizko materiala da, porotsua eta nahiko delikatua da. Eragozpenak, asko: salneurri handia, garbitzeko zaila (material porotsua izateagatik, likidoak nahiko erraz xurgatzen ditu, markak utziz), erraz urratzen da eta garbitzeko produktu gutxi jasaten ditu. Abantailak: edertasuna eta kategoria sozialaren bereizgarria.
  • Arbela: Ondo leunduta, edo leundu gabe, askotan erabili izan da zoladuretan. Duela urte batzuk, ohikoa zen xake-itxurako lurrak aurkitzea, arbela eta marmol zuria konbinatuz.

Irudiak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Harlauza». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-24.)

Kanpo estekak

aldatu