Greba deialdi-pankarta, Donostiako campusean (2009).
Ikasleak greban, Bordelen (2006)

Greba bat pertsona edo talde batek presio soziala egiteko asmoz ekintza bat edo batzuk egiteari uztea da, honen bidez helburu bat lortzeko asmoz.

Lan greba bat taldean burutzen den ekintza da, langile talde batek burutua. Langileek dagokien lanaren zati bat edo lanaldi osoa egiteari uzten diote. Gehienetan presio neurri gisa erabilia da enplegatzailearekin negoziazio prozesuan, lan-baldintzen hobekuntza bat lortze aldera. Bestelako helburuak lortzeko ere erabili izan ohi da.

HistoriaAldatu

Esan daiteke greben jatorria gizonek mantenua irabazteko bakarrik lan egiten zuten garaietan dagoela. Langileek 18 orduz lan egin behar zuten, eta prekarietate horrek arriskuan jartzen zituen egunero haien bizitzak.

Egipton, K.a. 1166an, Ramses III.aren erregealdian, historiako lehen greba izan zena gertatu zen. Ustelkeriaren eta gobernuaren administrazio txarraren ondorioz, faraoiaren hilobiko lanez arduratzen ziren langile, artisau eta eskribauen ordainketa atzeratzen hasi zen.

Deir el Medina herrixkan 120 langilek greba deklaratu zuten, eta administrazio zentralaren eraikin batzuk okupatu zituzten. Hasiera batean, nahi zutena lortu zuten, baina agintariekin izandako gatazkek ez zuten etenik izan. [1]

Greba, Legeen araberaAldatu

17/1977 Legegintzako Errege Dekretuak greba- eskubidearen beharrezko eta balizko alderdi guztiak arautzen ditu: legitimazioa eta deialdia, ondorioak, aurretiko jakinarazpena eta aurreabisu-epeak, grebaren helburuak eta desadostasunak konpontzeko egin diren kudeaketak, hasteko unea eta greba-batzordearen osaera, eskubidea baliatzeko modua, greba- modalitateak, legez kanpoko grebak sailkatzea, bai eta legez kontrakoak edo abusuzkoak izanik grebaren zilegitasun eza ekar dezaketen egintzak ere, negoziatzeko betebeharra eta grebari amaiera ematen dioten akordioen izaera.

1978ko Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan, greba oinarrizko eskubide gisa aitortzen da. Artikuluak dioenez, guztiek dute libreki sindikatzeko eskubidea. Legeak muga edo ken diezaieke eskubide horren erabilera Indar edo Institutu Armatuei eta diziplina militarraren mende dauden gainerako kidegoei, eta orobat arautuko du zer berezitasun dagokien funtzionario publikoei eskubide horren erabileran. Askatasun sindikalak sindikatuak sortzeko eta afiliatzeko eskubidea barneratzen du; halaber, sindikatuek konfederazioak eta nazioarteko erakunde sindikalak sor ditzakete edota haietan afiliatu. Inor ezin da behartu sindikatu batean afiliatzera.

Langileen greba eskubidea aitortzen da beren interesak defendatzeko. Eskubide honen jarduera arautzen duen legeak beharrezko diren berneak ezarriko ditu komunitateko zerbitzu premiazkoenak ziurtatzeko.

Legezko grebaren eta legez kontrako grebaren arteko aldeaAldatu

Kalte-galeren konponketa eskatzeko, badirudi jurisprudentziak legezko eta legez kanpoko greba gisa ulertu behar denaz bestelako kontzeptu bat erabiltzen duela. Auzitegi Gorenak atzera bota ditu jurisprudentziak legezko greba eta legez kontrako grebari buruz erabilitako kontzeptuak, nahiz eta horretarako greba legalaren kontzeptua erabat behartu behar izan duen. Bestalde, esan behar da legez kanpoko grebak eta legezkoak bereizteak soilik ahalbidetzen duela kalteen ordainketaren arazora mugatzea.Hasteko, greba legezkotzat jotzeak ez du aukera ematen parte hartzaile guztien kalteen erantzukizuna baztertzeko.

Grebak iraun bitartean laneko hutsegiteak egitea, nahiz eta greba legezkoa izan, posible da eskubide-mehatxuekin zerikusirik ez duten legez kontrako jarduera indibidualizatuak gertatzea, eta horregatik greba osoa legez kanpokoa bihur daiteke.

Grebaren prozesuaAldatu

Grebaren deialdiaAldatu

Greba deitzeko, berariazko erabakia hartu behar da. Funtsezko kontua da zehaztea nor dagoen edo dauden legitimatuta grebaren adierazpena adosteko, eta, beraz, langileak grebara deitzeko. Funtsezko kontua da grebarako deialdia egiteko nor edo nortzuk dauden gaituta zehaztea: langileen ordezkari bateratuak eta gatazkak eragiten dion lantokiko edo enpresako langileak.

JakinarazpenaAldatu

Greba-komunikazioa idatziz egin beharko da, hala eskatzen baitu arauak, eta eskakizun hori ezin da beste komunikazio-modu batzuekin ordeztu.

Greba deklaratzeko erabakia lan-agintaritzari jakinarazi behar zaio, deialdi bakoitzaren eremuaren arabera, bai eta eragindako enpresaburuari edo enpresaburuei ere. Enpresaburuari egindako jakinarazpenari dagokionez, erraza da komunikazio-izapidea betetzea grebarako deia enpresaren edo lantokiaren eremura mugatzen bada. Sektoreko grebaren eremu geografikoa probintziara edo autonomia-erkidegora hedatzen bada, negoziazioan parte hartzen duten enpresaburuen elkarteei jakinarazi ahal izango zaie, enpresaburu bakoitzari banan-banan jakinarazi beharrik gabe.

Komunikazioaren edukiaAldatu

Greba-komunikazioak, lehenik eta behin, grebaren helburuak jaso behar ditu, nahiz eta, itxura batean, zehaztapen errazeko betekizuna izan. Grebak lortu nahi dituen helburuek kaltetutako enpresaburuak izan behar dituzte hartzaile, eta horiek izango dira, azken batean, grebaren kausa diren aldarrikapenei erantzuna eman diezaieketenak. Era berean, greba zein egunetan hasi den adierazi behar da, greba motaren arabera, bai eta lan-txandak dauden kontuan hartuta ere. Komeni da greba zer ordutan hasi den adieraztea. Azkenik, greba deklaratzeko akordioaren jakinarazpenak greba batzordearen osaera jaso beharko du.

Aurreabisu-epeaAldatu

Grebaren deialdia aurrez aldetik abisatu behar da, bai Lan Agintaritzari bai enpresariari. Jakinarazpen hori gutxienez greba hasi baino 5 egun lehenago egin behar da. Hala ere, grebak zerbitzu publikoetan eragina izatekotan, jakinarazpena 10 egun lehenago egin beharko da.

Grebaren hasiera eta amaieraAldatu

Greba hasteko unearen zehaztapen zehatza oso datu garrantzitsua da. Greba egun jakin baterako edo batzuetarako deituta badago, ulertzen da eguneko 0: 00etan hasi eta 24: 00etan amaituko dela; hala ere, greba-deialdia mugagabea izan daiteke, edo ordu batzuetakoa egun jakin batean, edo hainbat egunetakoa, eta, kasu horietan, lan-agintaritzari eta enpresari jakinarazi beharko litzaieke, berariaz adierazita, zein ordutan hasiko den.

Greba lau modutara bukatutzat eman daiteke:

1. Langileek atzera egin dutelako: greba amaitu daiteke, langileek batzarrean erabakitzen dutelako lan normaltasunera itzultzea, edo banakako atzera-egiteen baturaren bidez. Modu horretan, grebalariak lanera itzultzean, greba bertan behera geratzen da, enpresaburuarekin aldez aurretik akordiorik lortu behar izan gabe.

2.Langileen ordezkarien eta enpresaburuaren arteko akordioa: gatazkan bi aldeen arteko akordioa lortzen denean amaitu behar da greba. Itunak greba bertan behera uztea edo greba amaitzen dela deklaratzea jaso behar du, eta, ondorio horietarako, adierazpen horrek izaera kolektiboa duela ulertu behar da.

3.Nahitaezko arbitrajea: zuzenbideko harreman bateko subjektuen artean sortutako gatazka bat ebaztera bideratutako erakundea da arbitrajea, eta hirugarren bat izendatzean datza. Hirugarren horren erabakia alderdi interesdunek zentzu horretan hartutako egiaztapenaren arabera ezartzen da.

4. Greba amaitzea deialdia egin zen denbora betetzeagatik: iraupena ezartzen den grebetan, horien amaiera jakinarazpenean bertan zehazten da. Horrek esan nahi du grebaren eraginpeko alderdiek aldez aurretik ezagutzen dutela lan-normaltasunera itzultzeko unea.

Greba motakAldatu

Hiru greba mota bereizten dira; hedaduraren, helburuaren eta modalitatearen arabera.

Hedaduragatiko greban, 3 irizpide kontuan hartuta sailka daitezke grebak: eragiten dien pertsonen arabera, lurralde-hedapenaren arabera, eta funtzio-hedapenaren arabera. Lehenengoz, eragiten dien pertsonen arabera, langileak, funtzionarioak eta beste izaera bat duten pertsonek aurrera eraman dezakete greba. Bigarrenez, lurralde-hedapenaren arabera, greba, tokikoa, probintziakoa, eskualdekoa edota estatukoa izan ahal da. Eta hirugarrenez, funtzio-hedapenaren arabera, greba, enpresakoa, lantokikoa, adarrekoa edo sektoriala izan daiteke.

Helburuaren arabera, 3 greba mota bereizten dira: laneko greba, greba politikoa, eta elkartasun- edo laguntza-greba. Laneko greba, enpresaburuarekin lan-kontratua duten langileen grebari deritzo. Greba politikoa, arrazoi politikoengatik edota beste edozein helbururekin hasten denari deritzo. Azkenik, elkartasun- edo laguntza-greba deitzen zaio langileek beren lan harremanetatik kanpoko interes bat beste langileen laguntzarekin defendatzen dutenari.

Azkenik, modalitatearen arabera, 7 greba mota bereizten dira: greba bera edo greba tipikoa, aurrez abisatua eta lana bertan behera utzita; greba sorpresa, oro har iraupen laburrekoa eta, aldarrikatu beharrean, nahigabea erakusten duena; txandakako greba, bertan, enpresaren sailak edo produkzio-atalak edo jarduera ekonomikoaren sektoreak geldiarazten dira, hurrenez hurren, eremu geografiko edo sektorial jakin batean; greba estrategikoa, neuralgikoa, tapon edo tronbosia, gutxi batzuen grebak, modu estrategikoan egina, enpresaren edo lantokiaren ekoizpen osoa geldiarazten laguntzen du; aldizkako greba, non lanuzteak beste lanaldien artean gertatzen diren; beso erorien greba, non langileek lana utzi baina beren lanpostuetan jarraitzen duten; eta, araldi-greba edo erregelamendu-greba, errendimendu nuluko prestaziotzat har daiteke, lana etengabe egiten baita, baina arauzko eskakizunak zorrotz eta haserre betez. [2]

Greba EspainianAldatu

Espainian, greba, debekatuta egon zen XIX. mende osoan zehar eta 1909. urtera arte delitutzat hartzen zen. Hala ere, Europako gobernuak, grebak eta honek dakartzan ondorioak saihesteko bestelako aukerak bilatzen saiatu ziren. Espainian, 1928eko Zigor Kodea, greba, albaramendu-delitu gisa kontsideratu zuen 1932ra arte. Gerra garaian, frankismoarekin, greba delitu oso larritzat hartzen zen, baina 1944an, albaramendu- delitutzat jotzen zen berriz ere. 1977an araututako dekretu-legeak, lege frankistak baliogabetu zituen eta greba bat legezkoa izateko bete behar zituen baldintza guztiak bildu zituen. 1978an, Espainiako Konstituzioan arautu zen, 28. artikuluan greba eskubidea aitortuz. [3]

XXI.mendean, 2002an, berriro ere greba deitu zen desenpleguko diru-laguntzen inguruko erreformaren kontra. 2003an greba deitu zen Espainiak Irak-eko gerran parte hartzearen kontra. 2010ean, lan erreformaren, sektore publikoan izandako soldaten murrizketen eta pentsioen izozketen kontra egin zen greba orokorra. 2011an, pentsioen erreformaren kontra greba orokorra aitortu egin zen Katalunian, Euskadin eta Nafarroan. 2012.urtean, bi greba orokor deklaratu ziren, bata lan erreformaren kontra, eta bestea, Gobernuaren doikuntza-politiken kontra. 2013an, Euskadin, greba orokorra aurrera eraman zen eredu ekonomiko eta sozial berri bat eskatzeko. 2017an, Katalunian, greba orokorra aurrera eraman zen lantokietan laneko eskubide eta baldintzak urratzearen ondorioz. 2018an, konkretuki martxoaren 8an, greba orokorra aurrera eraman zen emakumeen eguna dela eta. Azkenik, 2020ko urtarrilaren 30ean, Euskadin greba orokorra deitu zen pentsio-sistema publikoaren alde, lan- prekarietatearen kontra, eskubide sozialen aitorpenaren alde, eta lan harremanen berezko marko baten alde.

Grebaren ondorioakAldatu

Lan kontratua eteteaAldatu

Grebaren lehen ondorioa harreman juridiko-kontratuzkoaren eremuan gertatzen da; hala, grebarako deialdia egin ondoren, deialdiaren esparruko langileek bertan behera utziko dituzte beren lan-kontratuak, hark adierazten duen unetik.

Ondorioak Gizarte Segurantzaren arloanAldatu

Greban dagoen langilea alta bereziko egoerara igaroko da, eta, beraz, ez du Gizarte Segurantzan baja emango. Hala ere, greba-aldian, lan-kontratua etenda dagoen bitartean, kotizatzeko betebeharra aldi baterako amaitzen da.[4]

ErretiroaAldatu

Erretiro-prestazioa kaltetu daiteke baldin eta oinarri arautzailea kalkulatzeko erreferentzia aldian greba-arrazoien ondorioz Gizarte Segurantzan kotizaziorik ez badago. Erretiroa hartzeko eskaera baten aurrean egiten duen aitorpenean, erakunde kudeatzaileak kotizazioko hutsune gisa zenbatuko du legezko greba-aldia, eta gutxieneko oinarrian sartuko da.

LangabeziaAldatu

Grebak irauten duen bitartean, eta, beraz, lan-kontratua eteten bada, greba deklaratu ez den arrazoiren batengatik, langilea legezko langabezia-egoeran egon daiteke, eta dagokion prestazioa edo, hala badagokio, langabezia-subsidioa jasotzeko eskubidea izan dezake.

Hitzarmen bereziaAldatu

Agindu honek kotizazioa aurreikusten du, greba egin ahala, eta, beraz, kotizaziorik eza osatzeko aukera ematen du, greba osoa edo partziala egiten den kasurako, lanaldi osoari edo zati bati eragiten dion kasurako.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El Derecho a Huelga - Evolución e Historia de la Huelga» TAFAD y Cursos . Noiz kontsultatua: 2020-03-22.
  2. Merino Sierra, Karmelo, 1957-. ([2005]). La huelga. Fundación Manu Robles-Arangiz Institutua ISBN 84-932652-3-3 PMC 433445317 . Noiz kontsultatua: 2020-03-22.
  3. (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «Diario digital Nueva Tribuna» Nuevatribuna . Noiz kontsultatua: 2020-03-22.
  4. Goerlich Peset, José María.. (1994). Los efectos de la huelga. Tirant lo Blanch ISBN 84-8002-148-9 PMC 434255225 . Noiz kontsultatua: 2020-03-22.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu