Artzaintza
Artzaintza ardiak taldeka zaintzeko jarduera da. Normalean mendian, zelaietan edo kanpoaldeetan zaintzen dituzte. Halaber, gaztagintza ere zeregin tradizionalen artean egon izan da beti.

Artzainak dira ogibide hau dutenak. Euskaraz, beste hitz batzuk erabiltzen dira zaintzen den animaliaren arabera; behiak zaintzen dituztenak unaiak dira, eta txerrien jagoleak, berriz, urdezainak.
Tradizionalki, artzain txakurrek asko lagundu izan dute zeregin honetan.
Erlijioan, artzaina deitzen diote batzuetan apaiz edo abadeari, zaindaria dela adierazteko. Izan ere, Ebanjelioaren arabera Jesus Nazaretekoa Artzain Ona da (Joan 10. 1-18).
EtimologiaAldatu
Etimologia: *ardi-zani (> *art-zâhî) (ardi-zain)[1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Euskal HerrianAldatu
HistoriaAldatu
Euskal Herriko artzainak hemen eta munduko leku askotan ezagunak izan dira historian zehar. Izan ere, XIX. mendetik aurrera hemendik joandako asko artzain ibili zen Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean, batik bat Idaho, Kalifornia eta Nevada estatuetan.
Bestela, herri kirol moduan dira gaur egun ezagunak. Gurean ohikoak dira artzain-txakurren lehiaketak, eta guztien artean Oñatikoa da ezagunena.
Artzain ezagunakAldatu
- "Xalbador" (1920-1976), artzain eta bertsolaria.
- Erramun Martikorena (1943-), artzain, laborari eta abeslaria.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.