Iparraldeko goi nafarrera
Iparraldeko goi nafarrera | |
---|---|
Iparraldeko goi nafarrera mintzatzen duten udalerriak.
Inguruko udalerriak. | |
Euskalkia: | Goi-nafarrera |
Hitz egiten den eremua: | Nafarroa: Sakana, Leitzaldea, Malerreka, Bortziri, Ultzamaldea, Arakil eta Anue Gipuzkoa: Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribi |
Web orria: | Iparraldeko goi nafarrera, Euskarabidearen webgunean |
Iparraldeko goi nafarrera goi nafarreraren azpieuskalki bat da, Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean egiten dena. Gipuzkoako ipar-mendebaldeko euskalkia ere bazen XX. menderaino, baina orduz geroztik inguru horretan euskal hiztun zaharrenen artean baizik ez da gordetzen: horko euskaldun gehienek —batez ere gazteek— gipuzkera egiten dute.
Eremuak
aldatuIparraldeko goi-nafarrera mintzatzen den eremuak eskualde eta udalerri hauek barne hartzen ditu:
- Nafarroa Garaian Sakana, Leitzaldea, Malerreka, Bortziri, Ultzamaldea eta Anuen mintzatzen da.[1] Baztan ere sartu ohi da, nahiz eta sailkapen batzuetan Nafar-lapurterak harengan duen eraginarengatik berezko azpieuskalki gisa sailkatu zen.
- Gipuzkoan, berriz, Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribia aldeko hizkera gipuzkeraren eta iparraldeko goi-nafarreraren arteko trantsizio-aldaeratzat sailkatu ohi zen XX. mendearen azken hamarkadetaraino; baina XX. mendearen bukaeraldetik hasita eginiko ikerketek erakutsi dutenez, Gipuzkoako eremu horretako euskaldun zaharrenen artean iparraldeko goi-nafarreraren ezaugarri garbiak agerikoak diren arren, galduz doaz edo galdu egin dira gazteenen artean (gutxi batzuk ezaugarri horiek erabiltzen jarraitzen duten arren).[2][3]
Motak
aldatuHiztegi erkatua
aldatuHona hemen hitz zerrenda labur bat [1]
Iparraldeko goi nafarrera | Euskara batua | Hegoaldeko goi nafarrera |
---|---|---|
Lotsa | Lotsa | Alkea |
Illea | Ilea | Biloa/illea |
Belarrie/Bearrie | Belarria | Biarrie |
Lañoa | Lainoa | Lañoa |
Ordue | Ordua | Ordua/ordue |
Burnie | Burdina | Burdina |
Ostirela/ortzirela | Ostirala | Ortzilaria/ortzileria |
Bost/bortz | Bost | Bortz |
Iru | Hiru | Iru |
Arratorea/arratoia | Arratoia | Arratoia |
Larogei/lautanogei | Larogei | Lauetanogei |
Ongi etorri | Ongi etorri | Ongi etorri |
Esan/San/erran | Esan | Erran |
Gara | Gara | Gara |
Gizon au | Gizon hau | Gizon gau/au |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Iparraldeko goi nafarrera», Euskarabidea (Nafarroako Gobernuaren euskara institutua).
- ↑ Josep del Rio Rodríguez: «Errenteriako euskararen kokapen dialektala», Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria, 22. zenbakia, 7-115. orrialdeak. ISSN 0214-624X.
- ↑ Koldo Zuazo (1997): «Oiartzungo hizkeraren kokagunea», in Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 76. zenbakia, 397-426. orrialdeak.