Makilipurdi
Makilipurdi edo Oltzorrotz mendia edo haitza Nafarroako Malerreka eskualdean dagoen Zubieta udalerriko lursailetan kokatutako mendia da.
Makilipurdi / Oltzorrotz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 895 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′40″N 1°44′47″W / 43.14444°N 1.74639°W |
Mendikatea | Mendaurko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zubieta |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Zubieta udalerritik edota Iturengo Aurtitz auzotik |
Luberri | Luberri |
Bere inguruan dituen Mendaur eta Ekaitza mendi ospetsuagoek Makilipurdi mendi hau ezezaguna edo hirugarren mailakoa bilakatu dute. Hortaz, jende edo mendizale gutxik du mendi honen berri, sarritan bertakoek besterik ezagutzen dutelarik. Itxura berezia du, basoko zuhaitz artetik ageri den bere mendi kasko edo gailurra harkaitz gorriz osatua baitago (Malerreka eskualdeko eremu honetako harkaitz eta lurra kolore gorrixka izan ohi du).
Garai batean mendi honen gailurrean Olzorrotzeko edo Orzorrotzeko gaztelua kokatzen zen, Nafarroako Erresumako muga defendatzen zuen gazteluetako bat zelarik. 1522an Gaztelak Nafarroa Garaia konkistatu zuenean beste hainbat gaztelu bezala suntsitua izan zen.
Makilipurdiren gailurretik Mendaur mendiaren ikuspegi ezinhobea dago.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |