Otsoa (Canis lupus) ugaztun haragijale bat da, karniboroen ordenakoa. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte; hala ere, nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe abere bihurtzea. Gizakiak Euskal Herriko otso guztiak hil zituen 1950. urterako,[2] baina azken hamarkadetan berriro ere Araba-Bizkaietako mendebaldean bizi izatea lortu zuen XXI. mendearen hasieran, Iberiar penintsulako mendebaldetik itzulita; hala ere, euskal herritarrek dagoeneko hil dituzte herri honetan sortu diren otso komunitate guztiak, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arabakoak, otsoa arriskuan den espezietzat babestu beharrean, hiltzeko baimena ematen dute: halaxe, aldundi bakoitzaren baimenarekin, 2010ean Arabako azken otso taldea hil zuten, eta 2016an Bizkaiko (eta Euskal Herriko) azkena. Eusko Jaurlaritzak ez du onartzen bertako espeziea denik eta desagertzeko zorian dagoenik.[3][4][5]

Otso
0,7 Ma-0 Ma

Pleistozeno ertaina – egun
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
LeinuaCanini
GeneroaCanis
Espeziea Canis lupus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia62 egun
Elikadura iturri nagusiauntxi arrunta, erbi arrunta, altzea, bisontea, haratustela, elur-oreina, oreina, idi musketaduna, basurdea, Ovis orientalisa, Rupicapra, basahuntza, leminga, Arvicolinaea, kastoridoa, ardia, abelgorria, txakurra, katua, baia, sagarra, udarea, mahatsa, belarra, Izokina, Odocoileus hemionusa, orkatza, orein arrunta, azeri arrunta, koipua, mapatxe txakurra, hegaztia, arraina, Ovis orientalis musimona, kanadar oreina eta elikagai hondarra
Bihotz-frekuentzia90 taupada minutuko — 200 taupada minutuko
Haginkadaren indarra136
Kumaldiaren tamaina6
Eguneko zikloacathemeral (en) Itzuli

Ezaugarriak

aldatu

Otsoak oso garatuta dauzka zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.

Elikadura

aldatu

Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.

Ugalketa

aldatu
 
Otsokumea.

Taldeko bikote nagusia —handi eta indartsuena izaten da— erreproduzitzen da. Otsoak umealdi bakarra izaten du urtean. Sei hilabetez kumeak sabelean eraman ondoren, otsemeak hiru kumetik zortzira izan ditzake eta uUgaztunak direnez, hilabete batez esnea ematen die. Bi hilabeterako, taldeko edozein otsok haragia mastekatu eta gero otsokumeei jateko ematen die. Gainera, talde osoak otsokumeak harraparietatik babesten ditu.

Ohiturak

aldatu

Otsoei ikaragarri gustatzen zaie jolastea. Bata bestearen atzetik korrika eta lurrean itzulika aritzen dira eta borrokan ari direla ematen du. Baina benetan nagusitarako prestatzeko balio dute jolasok. Garbitzeko, ibaietan bainatzen dira eta logura badira, berdin zaie elur gainean lo egitea. Gainera, oso animalia taldekoiak dira eta otsoren batek arauak hautsi ezkero, zigortua edo taldetik kanporatua izan daiteke. Nagusiak buztana gorantz eta burua tente eramaten du, nor den aditzera emateko.

Bizilekua

aldatu

Otsoak lurrak markatzen ditu bere usainarekin eta ez du inola beste talderen bateko otsoak bertan egoterik uzten. Bere eremuak egunero zaintzen ditu, beste otsoek bertan ehizatu ez dezaten.

Gizakia eta otsoa

aldatu

Otsoa antzina-antzinatik ehizatu izan du gizakiak, guztiz galtzeraino ere bai hainbat tokitan. Europan, abeltzaintza hain jarduera garrantzitsua zenez, gizakiak animalia arriskutsutzat ikusi izan du otsoa, bere azienda hitzen ziolako, eta ipuin eta alegia zaharretan gizakiei ere eraso egiten dien animalia gaizto eta zitaltzat azaltzen da. Egiaz, ordea, otsoak ihes egiten du gizakiarengandik, eta janaria falta zaionean baizik ez da hurbiltzen gizakiak bizi diren inguruetara.

Azpiespezieak

aldatu

Mota askotako otsoak daude: zuriak, beltzak, arraza ezberdinak… eta gainera kanidoen familia barruan ahaide asko ditu: dingoak, txakalak, koioteak eta txakurrak, esate baterako. Gaur egun dauden otso azpiespezie guztiak, beraz, espezie berdina dira eta euren artean kumeak eduki ditzakete. Txakurrak kenduta 15 subespezie daude katalogaturik, euretariko batzuk orain dela gutxi desagertuak:

 
Artikar otsoa.

Horietatik guztietatik, Euskal Herrian bizi dena Canis lupus signatus da. Gizakiaren jazarpenaren ondorioz, XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian ez da otso alerik ere bizi ahal izan. XXI. mendearen hasieran Araba-Bizkaietako mendebaldean kumaldiak aurrera ateratzea lortu zuen, baina abeltzainek otsoari leporatu zioten basa txakurrek egindako ganadu hilketak ere, eta ehiztariek laster otso talde guzti-guztiak hil zituzten, Arabako eta Bizkaiko aldundiek mugarik gabeko otso ehizaldiak baimenduta.[4][5] Oraingoz, oso zail du Euskal Herriko beste aldeetara zabaltzea, gizakiak galarazten baitio.[3][6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Linnæus, Carl. (1758). Systema naturæ per regna tria naturæ, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. I (10. argitaraldia) Holmiæ (Stockholm): Laurentius Salvius, 39–40 or..
  2. Aihartza, J. R.. (1992ko urtarrila). «Otsoa Euskal Herrira heldu» HABE (211).
  3. a b «Otsoak eta Euskal Herrian»[Betiko hautsitako esteka], Norteko Ferrokarrilla, Euskadi Irratia, 2010-01-19. Oihane Lakar biologoari eginiko elkarrizketa, Elhuyar.org webgunean entzungai (iraupena: 4' 42'').
  4. a b Arantxa Elizegi: «Euskal Herriko azken lau otsoak hil dituztela salatu dute talde ekologistek», Berria, 2016-01-24.
  5. a b Pello A. Zuazo: «Isildu egin dira Euskal Herriko uluak», Berria, 2016-01-27.
  6. Ormaetxea, I.. (2008-02-02). «Otsoa Euskal Herrian?» Euskal Jakintza.

Bibliografia

aldatu
  • .Busch, R. H. (2007). Wolf Almanac, New and Revised: A Celebration Of Wolves And Their World (3 ed.). Rowman & Littlefield. ISBN 978-1-59921-069-8.
  • Graves, Will (2007). Wolves in Russia: Anxiety throughout the ages. Detselig Enterprises. ISBN 978-1-55059-332-7.
  • Heptner, V. G.; Naumov, N. P. (1998). Mammals of the Soviet Union Vol. II Part 1a, Sirenia and Carnivora (Sea cows; Wolves and Bears). Science Publishers, Inc. USA. ISBN 978-1-886106-81-9.
  • Lopez, Barry H. (1978). Of Wolves and Men. J. M. Dent and Sons Limited. ISBN 978-0-7432-4936-2.
  • Marvin, Garry (2012). Wolf. Reaktion Books Ltd. ISBN 978-1-86189-879-1.
  • Mech, L. David (1981). The Wolf: The Ecology and Behaviour of an Endangered Species. University of Minnesota Press. ISBN 978-0-8166-1026-6.
  • Mech, L. David; Boitani, Luigi, eds. (2003). Wolves: Behaviour, Ecology and Conservation. University of Chicago Press. ISBN 978-0-226-51696-7.
  • Mech, L. David; Smith, Douglas W.; MacNulty, Daniel R. (2015). Wolves on the Hunt: The Behavior of Wolves Hunting Wild Prey. University of Chicago Press. ISBN 978-0-226-25514-9.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu