Gipuzkoako Bidasoa

Bidaso Beherea» orritik birbideratua)

Gipuzkoako Bidasoa[1]Bidasoaldea, Bidasoa Behea edo Behe Bidasoa izenez ere ezaguna— Gipuzkoako eskualde ekialdekoena da. Irun eta Hondarribia udalerriak hartzen ditu bere baitan. Hendaiarekin batera, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdea eratzen du. Gipuzkoako Bidasoak 71,6 km2 ditu (Gipuzkoaren azaleraren % 4), eta 76.327 biztanle zituen guztira 2014an. 59.487 biztanlerekin, Irun da eskualdeko herririk jendetsuena, eta Gipuzkoako bigarrena.

Gipuzkoako Bidasoa
Bidasoaldea
Bidasoa Behea
Behe Bidasoa
 Euskal Herria
Bidasoaldearen ikuspegia.
Administrazioa
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriakHondarribia eta Irun
Herri handienaIrun
Geografia
Koordenatuak43°24′N 1°48′W / 43.4°N 1.8°W / 43.4; -1.8
Azalera71,03 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Geografia

aldatu

Eskualde mugakideak

aldatu

Kantauri itsasoarekin egiten du muga iparraldean, Lapurdi Itsasegiarekin ekialdean, Nafarroa Garaiko Bortzirirekin hegoaldean, eta Gipuzkoako Oiartzualdearekin mendebaldean.

Inguru naturala

aldatu

Zeharkatzen duen Bidasoa ibai mugalariak eman dio izena kostaldeko eskualde honi. Orografiari dagokienez, Aiako Harriaren natura parkea barne hartzen du, eta tontor ikurrak Jaizkibel (547 m) eta Aiako Harria bera (837 m) dira.

Higer lurmuturra da bertzela Kantauri itsasoan ekialdeen dagoen forma geografikoa da.

Ekonomia

aldatu

1996an 1.930.000 pezetakoa izan zen biztanleko eskualdearen Barne Produktu Gordina (BPG). Euskal Autonomia Erkidegoko indize bateratzailea 100 eta Gipuzkoakoa 102 zelarik, 84an zegoen Gipuzkoako Bidasoa. 1996an eskualdearen balio erantsiaren %68 zerbitzuetatik zetorren, Gipuzkoako batez bestekoa baino 15 puntu gorago. Irunen, esaterako, industriak balio erantsiaren %26 ekarri zuen 1996an, baina Hondarribian %16ra baino ez zen heldu. Hondarribian, aldiz, pisu aipagarria zuen lehen sektoreak, Gipuzkoako batez bestekoa askozaz gainditzen baitzuen. Azken urteotan aldaketa sakonak jasan ditu eskualdearen egitura ekonomikoak, Irunen gehienbat.

Hondarribiak bere erakargarritasun turistikoa sendotu du, azpiegiturak asko hobetuz: hondartza eta kirol portua eraberritu dituzte, esaterako eta, arrantza sektorearen krisialdia latza izan arren, eusten dio oraindik betiko jarduera horri.

Irunen, aldiz, krisialdi gogorra jasan zuten mugen desagerpenaren ondorioz, eta horiei lotutako lanpostu asko galdu ziren. Nolanahi ere, garraioarekin eta beste alor batzuekin zerikusia duten jarduera berriekin bideratu dute egoera. Hizkuntzari dagokionez, nahiko orekatuta daude euskara eta gaztelania eskualde honetan, nahiz eta gaztelania izan nagusi, Irunek duen garrantzi demografikoaren eraginez.

Udalerriak

aldatu

Kultura

aldatu

Hizkuntza

aldatu

Eskualdean 24.268 euskaldun, 12.087 ia euskaldun eta 31.972 erdaldun bizi ziren 1996an. Irunen erdaldunek ia bikoiztu egiten zuten euskaldunen kopurua, eta erabat alderantzizkoa zen egoera Hondarribian.

Hedabideak

aldatu

Zerbitzuak

aldatu

Ondasun nagusiak

aldatu
  1. Hondarribia.
  2. Irun.

Eskualdeko herritar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu