Florentzio Idoate Iragi
Florentzio Idoate Iragi (Orikain, Ezkabarte, Nafarroa Garaia, 1912ko urriaren 27a - Iruñea, 2001eko urriaren 17a) artxibozaina eta historialaria izan zen.
Florentzio Idoate Iragi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orikain, 1912ko urriaren 27a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2001eko urriaren 17a (88 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, irakaslea eta artxibozaina |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Errege Artxibo Nagusia (1966 - 1982) |
Biografia
aldatuZaragozan egin zituen Historiako ikasketak. Nafarroako Artxibo Nagusian lan egin zuen 1947. urteaz geroztik. Espainiako Historia Akademiako kidea zen. Nafarroako historia-gaiak landu zituen, batez ere, bere artikulu eta liburuetan: Inventario de los bienes de la reina D.ª María, esposa de Pedro IV de Aragón (1947), Agotes en los valles de Roncal y Baztán (1948), Los gitanos en Navarra (1949), Brujería en la montaña de Navarra en el siglo XVI (1951), Rincones de la Historia de Navarra (1954-1966, hiru liburuki), Las fortificaciones de Pamplona a partir de la conquista de Navarra (1954), El Señorío de Sarría (1959), Catálogo documental de la Ciudad de Corella (1964), Documentos sobre agotes y grupos afines en Navarra (1973), La brujería en Navarra y sus documentos (1978), Catálogo del Archivo General de Navarra, Sección de Guerra (1978) eta Esfuerzo bélico de Navarra en el siglo XVI.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.