Artikulu hau kristau zeremoniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Meza (argipena)».

Meza apaizek eukaristia ospatzeko egiten duten kristau zeremonia da. Kristau liturgiaren ekitaldi garrantzitsuenetakoa da. Halaber, genero musikal sakro edo erlijiosoa da, koralaren konposizioa, musika, liturgia eukaristikora eramaten duena.

Meza katolikoaren osagaiak

aldatu

Euskal Herrian hedatuen dago kristatutasun katolikoaren kasuan, hauek dira mezaren osagai nagusiak[1].

Hasierako erritua

aldatu

Elkarte osoari prestatzen da Jaunaren Hitza entzuteko eta eukaristia ospatzeko. Atal hauetaz osatzen da:

  • Meza-emaileak hasieran egiten duen agurra.
  • Damu-otoitza edo penitentzia-ekintza.
  • Aintza aldarrikatzea (Abendualdian eta Garizuman izan ezik).

Hitzaren liturgia

aldatu

Bibliaren hiru irakurgai irakurtzen dira: Itun Zaharrekoa, Itun Berrikoa eta Ebanjelioetakoa. Gero Kredoa errezatzen da.

Euskaristiaren liturgia

aldatu

Hasieran, opagaiak aurkezten dira: ogia eta ardoa. Esker-ematearen otoitzaren ondoren, sagarapena egiten da. Zati inportanteak dira, orobat, Gure Aita errezatzea, eta mezara etorritakoek elkarri bakea opa izatea. Meza-emaileak ogia zatitu ondoren, sinestunen jaunartzea izaten da.

Amaierako erritua

aldatu

Meza-emaileak amaierako bedeinkapena ematen du, normalean kanta batekin agurtzen da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Manjón, Andrés. (). Eukaristia. (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu